Cambios

Saltar a: navegación, buscar

TRASHUMANCIA Y TRANSTERMINANCIA/eu

6 bytes eliminados, 13:29 4 mar 2019
sin resumen de edición
Artzainen eta artaldeen aldian behingo lekualdatzea gertaera garrantzitsua da artzain bizimoduan. Latitude guztietan, bazkalekuen bilaketa premia larria izan da, eta mugak ez dira oztopo izan horretarako, hain izan da garrantzitsua premia hori.
Gure arloko ikertzaile askoren ustez —Jose Migel Barandiaran horien arteko lehena—, artzaintza ibiltaria, eta bereziki transhumantzia, abeltzaintza bera bezain zaharrak dira. Historiaurrean dute jatorria, Neolitotik abiatuta, eta horien aztarnak aurki daitezke artzain kultura tradizionalak megalitoen fenomenoarekin izan duen harreman geografikoan (artzaintzako guneen eta adierazpen megalitiko jakin batzuk dituzten abelbideen arteko kointzidentzia)<sup> <ref>José Miguel de BARANDIARAN. «Contribución al estudio de los establecimientos humanos y zonas pastoriles del País Vasco» in AEF, VII (1927) 141. or.</ref>.
Transhumantzia sortzen da gune geografiko jakin bateko bazkalekuak ezin dituelako ase aziendak urte osoan dituen premiak. Ezintasun hori ondoren aipatuko ditugun faktore hauek eragiten dute:
127 728
ediciones