Cambios

Saltar a: navegación, buscar

AGONIA Y MUERTE. AGONIA ETA HERIOTZA/eu

17 bytes añadidos, 10:53 2 sep 2019
sin resumen de edición
Gaixoa agonian dagoela adierazten duen sintomarik ohikoenetako bat arnasaren erritmoaren aldaketa da: hilzorian dagoenak arnasa etena du, ''arnas motxa'' (Elosua-G), nekeza eta makala, ''arnasestua'' (Elosua-G, Goizueta-N) eta hatsankakoa. Batzuetan, zurrungak duenaren antzeko zarata egiten du, Durruma Donemiliagan (A) ''ronquijo'' deitzen diotena. Zerainen (G) ''petxuen edo bularran karkalarea atera'' esaera erabiltzen dute.
=== Hiltamuko kanpaia, agonia-kanpaia , agoniako zeinua ===
Gaixo bat agonian sartzen zenean, ohikoa zen herri batzuetan kanpaiak okasiorako din-dan berezi batez jotzea, ''hiltamukoa'' edota ''agoniakoa'' deitua. Ohitura hori galdu egin da eta informatzaile askorentzat ezezaguna da.
127 728
ediciones