Translations:Introduccion Agricultura en vasconia/39/eu

Etniker Euskalerria taldeak 1976an hasi ziren era koordinatuan lanean, eta, 1987an, lan-plana birformulatu zuten eta berrantolatu egin ziren. Horretarako, Idazkaritza Tekniko bat sortu zuten. Idazkaritza Teknikoa landa-ikerketak koordinatzeko eta liburukiak idazteko arduraduna da. Idazkaritzaren ardura Labayru Fundazioko Etnografia Arloak dauka. Egoitza Derion (Bizkaia) dago, eta lana egiteko langile prestatuak ditu. Lagungarri gisa, euskal gaien inguruko liburutegi orokor handia dauka, 66000 liburu ingurukoa, eta beste liburutegi bat, 3500 liburu ingurukoa, antropologian eta etnografian espezializatua.