Translations:Introduccion Casa y familia en vasconia/115/eu

Lan honek izaera etnografikoa dauka, ez historikoa, eta landa-etxe tradizionalari eta bertan bizi zen familiari buruzko datuak XX. mendekoak eta XXI. mendeko lehen hamarkadakoak dira. Iraganeko gertakizunak jaso dira lanean, kontuan hartuta jazotako eraldaketa garrantzitsuenak eta oraindik jazotzen ari direnak, nahiz eta iraupen zehatza zein izango den ez jakin.