Translations:Introduccion Medicina popular en vasconia/88/eu

Testua ilustratzen duten argazkiak geure ikerlariek lortutakoak dira gehienak. Batzuk Labayru Ikastegiko Argazki Artxibokoak, Arabako Etnografia Seminariokoak (Etniker-Araba Taldea) eta Gasteizko Udal Artxibokoak dira, eta beste batzuk, berriz, argitalpen batzuetatik atera ditugu. Kasu guztietan zehatz aipatu dugu jatorria. Marrazkiak Iñaki Zorrakin Altuberenak dira.