Translations:Introduccion Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia/10/eu

4. Objektuaren deskripzioa, beraz, ezin guztiz estatikoa izan. Gizarte batean, herri batean, elementu guztiek eragiten dute beren ezaugarri fisikoen bidez —dimentsioak, pisua, bolumena, kolorea— eta nolabaiteko esanahia dutelako, hau da, keinuak, jarrerak, bizi izateko moduak adierazten dituztelako, gizatiartuta daudelako eta esangura kulturala dutelako. Elementuok ikusteak berak keinuak eragiten ditu beraiek sortu edo erabili dituztenengan. Asmoen, nozioen eta gizakiek beren inguruan lantzen dituzten ideien munduaren bistako keinuak dira. Hau horrela izanik, azterketa etnologikoetan, historikoetan bezala, ezin dugu ikusten ez den hori guztia albo batera utzi interpretazioak egiteko orduan.