Sarrera

Urte asko dira On Joxemiel Barandiaranek Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko asmoa agertu zuenetik. Geure burua haren ikasletzat dugunok barru-barruan daramagu proiektu honen garrantzia kulturala. Ziur gaude aurrerantzean ere hainbat instituzioren laguntza izango duguna, eta horri eta gure kemenari esker proiektu erraldoi hau gauzatu egingo dugu, maisu izan genuen Barandiaranek ikertzen emandako bizi luze eta oparoaren fruitu gisa: Euskal Herriko Atlas Etnografiko honek aukera emago digu "gure herriaren kultura tradizionala sakon ezagutzeko, gaur egun bizi dituen aldaketez ohartzeko eta euskal herritarren etnografia beste kultura batzuen ikusian alderatzeko".