Translations:Introduccion Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia/75/eu

Oraingo obra honetarako —Bizitzako ohikuneak: Jaiotzatik ezkontzara artekoak— tokian tokiko galdeketak Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Komunitateko eta Pirinio Atlantiarreko Departamentu Frantseseko zati batean dauden 69 herritan egin dira. Aukeratutako herri horien ezaugarri fisiko eta demografikoen berri jaso dugu "Datos geogrificos de las localidades encuestadas" atalean eta, bertan ikusten denez, herri horien ezaugarriak oso desberdinak dira. Beraietako asko herri txikiak dira, beste zenbait uriak edo handitu egin diren herriak. Bizilagunak gune bakar batean bilduta edo sakabanatuta bizi izanak eragin zuzena du herritar horien ohituretan, obra honetan sarri egiaztatu ahal izango dugunez.