Translations:Política de privacidad/32/eu

  1. Herri Administrazioetako erakundeei, horiei datuak jakinarazteko legezko betebeharra dagoenean (zerga-administrazioa, gizarte-segurantzako erakundeak, lan-ikuskaritzak…), notariotzei, erregistroei, mutualitateei, epaitegiei edo auzitegiei, abokatuei, prokuradoreei, perituei… Jakinarazpen hori lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen funtzio legitimoarekin lotura zuzena daukaten helburuetarako egingo da.
  2. Banku-erakundeei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.
  3. Enpresa estatubatuarrak darabiltzagu, Microsoft, esaterako, Office eta Windows aplikazioen hornitzailea; enpresa hori aukeratu dugu, Privacy Shield akordioari atxikita dagoelako, eta horrek esan gura du bere gain hartu duela datuen babesean Europakoen baliokideak diren eskakizunak betetzeko obligazioa, hala, zure datu pertsonalen babes mailari kalterik ez eragiteko. Privacy Shield akordioa juridikoki loteslea den tresna da, EBren eta AEBren artean galdatu litekeena, eta, Europako Batzordearen iritxiz, berme egokiak eskaintzen ditu interesdunen datu pertsonalen babesean. Gura baduzu, Microsoft etxearen pribatutasun-politikara jo zenezake, haren webgunearen bidez.