Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 09:55 20 dic 2017
sin resumen de edición
Kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da (On Jose Miguelek bere lan etnografikoetan adierazi ohi zuen) etxea ez dela familia eta etxeko animaliak bizi diren eraikina bakarrik, izan ere, etxearen kontzeptua ledanietako erakinetara hedatu behar da, eraikin hurkoetara zein urrutikoetara, laborantza-zelaietara, mendira, baita hilerriko hilobira ere, edota hilobi sinbolikora edo elizatik kanpokora. Etxeko animaliak etxearen parte ziren. Baina ez kortan bizi direnak bakarrik, baita etxearen barruan nahiz kanpoan erlauntzak okupatzen dituzten erleak ere. Jabea edo ugazabandrea hiltzen zenean, euren heriotzaren berri ematen zuten, eta hildakoaren postua beteko zuen pertsonaren izena ere bai.
Azterlan honetan, etxeari ez zaio ikuspuntu arkitektoniko batetik helduko, nahiz eta alder­di alderdi hori eta beste batzuk ere landuko diren. Era berean, ez da XIX. mende amaierako eta XX. mendeko lehenengo hamarkadetako biblio­grafian bibliografian idealizaturik irudikatu, marraztu, mar­gotu margotu eta kantatu izan den “ohiko” baserriaren deskribapenik egiten.
Tradiziozko landa-etxea aztertuko da; hortaz, kanpoan geratuko dira jauregi, jauntxo-etxe eta bestelako eraikin bereziak. Beste horrenbeste gertatuko da eraikin publiko edo komunekin, hala nola, udaletxe, eskola, eliza eta abarrekin, obra honetako ikergai ez direnez gero.
127 728
ediciones