127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Nolabait esateko, gure osasuna edo, hobeto esanda, gure gaixotasuna medikuen eta osasun politikak erabakitzen dituztenen esku utzi dugu. Dena dela, azken aldi honetan, gero eta ardura handiagoa nabari da herritarrak osasun arloan hezteko; hala ere, helburu hori lortzeko informazio eta heziketa kanpainak egin behar izateak gure gizartean zerbait arraroa gertatu dela erakusten du.
Hainbat galdera datozkigu burura: esate baterako, zergatik joaten garen gero eta sarriago sarriago medikuarenera, zergatik jotzen den hainbeste hainbeste larrialdi zerbitzuetara arazo arinekin, edo zergatik gastatzen den hainbeste botikatan botikatan (etxe batzuek farmazia txikiak dirudite). Gaixotasuna ulertzeko moduan zein zati dagokio dagokio gaur eguneko medikuntza teknifikatuak ahaztuta duen gizatasunari? Gaur eguneko kontsultetan azken minutua ere kontrolatuta egonik, nork entzuten du jendearen sufrimenduasufrimendua? Familiakoek eta ingurukoek egiten diete aurre gaur egun ere gabezia horiei, baina baina gizarte eta familia ereduak aldatu ahala, arreta mota hori ere kinka larrian egongo da. Medikuek eurek baieztatzen dute jendea kontsultatik ateratzen denean, hein batean sendatuta sendatuta joaten dela, eta botiken balioa neurtzeko orduan efekto plazeboa dutela onartzen da, hau da, gaixoak sinisten duela on egiten diola, berez medikuntzaren ikuspegitik halakorik izan ez arren.
Medikuntza tradizionala apurka-apurka baztertzen joan den arren, azken aldian berriro azaltzen hasi dela ikusten da, beste modu batean bada ere. Ekialdeko ezagutza medikoen gainean interes gero eta handiagoa dagoela ikusten da. Batzuek sendabelarrak erabiltzen dituzte, gure inguruko zelai edo basoetan jaso daitezkeenak edo belar-dendetan erositakoak. Beharbada, sintesi-medikamentuak baino naturalagotzat hartzen direlako eta, beraz, alboondoriorik gabekoak direlako ustean egin du gora sendabelarren erabilerak. Joera hori aprobetxatu egiten dute komunikabide eta argitaletxeek, eta gero eta informazio gehiago eskaintzen dute, behin eta berriro errepikatzen duten legez, “gure arbasoengandik datozen” sendabideen gainean.
{{DISPLAYTITLE: Atarikoa}}{{#bookTitle:Medicina popular en Vasconia|Medicina_popular_en_vasconia}}