Diferencia entre revisiones de «EL POBLAMIENTO EN VASCONIA/eu»

(No se muestran 14 ediciones intermedias de 2 usuarios)
Línea 6: Línea 6:
 
Barandiaranek dioenez, “herrialde baten sare hidrografikoak herrialde horren bizilekuak baldintzatzen ditu, eta, hori orokortuz, esan genezake giza izaeraren adierazpenak, lurrean, biziraupenerako behar diren bitartekoen banaketaren gainean egindako kalkoen gisakoak direla, hau da, premiazko artikuluen geografiaren gainean egindako kalkoen gisakoak. Arrazoi osoz esan izan da, beraz, gizakiaren bizileku oro gizatasun pixka baten, lurzoru pixka baten eta ur pixka baten arteko nahasketa dela”.
 
Giza jardueraren adierazpenen artean, fenomeno geografikoekin lotura estuena dutenetako bat habitatzea da, baina etxebizitza egitate konplexua da, faktore geografikoen eragina ez ezik faktore historiko eta sozialena ere jasotzen duena<ref>José Miguel de BARANDIARAN. “Los establecimientos humanos en el Pirineo vasco” in ''Revista de la Academia de Ciencias Exactas ''XVI (1932) pp. 38-62 and in ''Obras Completas''. Volume V. Bilbao, 1974, pp. 363-387. The majority of ideas set out in this chapter come from this article and from: Ander MANTEROLA. “Etxea” in ''Euskaldunak''. Tomo III. Bilbao: 1980, pp. 537-600</ref>.
+
Giza jardueraren adierazpenen artean, fenomeno geografikoekin lotura estuena dutenetako bat habitatzea da, baina etxebizitza egitate konplexua da, faktore geografikoen eragina ez ezik faktore historiko eta sozialena ere jasotzen duena<ref>José Miguel de BARANDIARAN. “Los establecimientos humanos en el Pirineo vasco” in ''Revista de la Academia de Ciencias Exactas'' XVI (1932) pp. 38-62 and in ''Obras Completas''. Volume V. Bilbao, 1974, pp. 363-387. The majority of ideas set out in this chapter come from this article and from: Ander MANTEROLA. “Etxea” in ''Euskaldunak''. Tomo III. Bilbao: 1980, pp. 537-600</ref>.
  
== Populaketaren aldaketa latitudearen arabera ==
 
== Populaketaren aldaketa latitudearen arabera ==
Línea 50: Línea 50:
 
Hain zuzen, Erdi Aroaren azken aldian, hegoaldeko eremuan harresiz eta dorrez babestutako etxe multzokatuz osatutako herriak zeuden, are antzinakoago garaietatik heredatutako egoeran, garai haietan beste herri batzuen sarraldietatik defendatzeko premia baitzegoen. Biztanleak defentsarako leku egokiagoetan kontzentratzera eta gotortzera behartu zituen horrek.  
 
Iparraldeko eremuan, isurialde kantauriarrean batez ere, egoera geografiko bereziaren ondorioz, ez zen hain goiz sentitu defentsaren premia, eta biztanleek lurzorura egokitzen jarraitu zuten. Baina, denborak aurrera egin zuenean, Erdi Aroaren amaieran, han ere etxe multzoak egin ziren, eta hiribildu asko sortu ziren<ref>José Miguel de BARANDIARAN. “Los establecimientos humanos en el Pirineo vasco” in ''Revista de la Academia de Ciencias Exactas ''XVI (1932) pp. 38-62.</ref>.  
+
Iparraldeko eremuan, isurialde kantauriarrean batez ere, egoera geografiko bereziaren ondorioz, ez zen hain goiz sentitu defentsaren premia, eta biztanleek lurzorura egokitzen jarraitu zuten. Baina, denborak aurrera egin zuenean, Erdi Aroaren amaieran, han ere etxe multzoak egin ziren, eta hiribildu asko sortu ziren<ref>José Miguel de BARANDIARAN. “Los establecimientos humanos en el Pirineo vasco” in ''Revista de la Academia de Ciencias Exactas'' XVI (1932) pp. 38-62.</ref>.  
  
XII. mendearen inguruan biztanleriaren kontzentrazio-mugimendu bat hasi zen, hiribilduen sorrera bultzatu zuena. Oro har, hiribilduen eta hirien sorrera lehenago hasi zen Nafarroan eta Araban (XII. mendea), Gipuzkoan eta Bizkaian baino (XIII. mendea).  
 
Línea 58: Línea 58:
 
XIX. mendearen bigarren erdialdeaz geroztik, eta batez ere XX. mendean, kontzentrazio-fenomeno handi bat izan zen Erdi Aroan sortutako gune urbanoen inguruan. Orduan biztanleriaren mugimendua Erdi Arokoan izandakoaren alderantzizkoa izan zen, lehenik eremu atlantikoan (Bizkaia eta Gipuzkoa) eta ondoren isurialde mediterraneoan (Araba eta Nafarroa) gertatu baitzen. Industrializazioak eta hartatik eratorritako bizimolde berriek eragin zuten kontzentrazio hori.  
 
Etxebizitzen aglomerazio horietan, etxeak bere izen arrunta ere galdu zuen; blokeak, solairuak, apartamentuak hitzak erabiltzen dira etxebizitza eta haren kokapena izendatzeko<ref>Ander MANTEROLA. “Etxea” in ''Euskaldunak''. VolumeIII. Bilbao: 1980, pp. 544-545.</ref>.
+
Etxebizitzen aglomerazio horietan, etxeak bere izen arrunta ere galdu zuen; blokeak, solairuak, apartamentuak hitzak erabiltzen dira etxebizitza eta haren kokapena izendatzeko<ref>Ander MANTEROLA. “Etxea” in ''Euskaldunak''. Volume III. Bilbao: 1980, pp. 544-545.</ref>.
{{DISPLAYTITLE: I. POPULAKETA BASKONIAN}} {{#bookTitle:Casa y familia en Vasconia|Casa_y_familia_en_vasconia}}
+
 
 +
 
 +
{{#bookTitle:Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}} {{DISPLAYTITLE: I. POPULAKETA EUSKAL HERRIAN}} {{#bookTitle:Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}
 
&nbsp;
 
&nbsp;

Revisión actual del 19:39 5 ene 2020

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Barandiaranek dioenez, “herrialde baten sare hidrografikoak herrialde horren bizilekuak baldintzatzen ditu, eta, hori orokortuz, esan genezake giza izaeraren adierazpenak, lurrean, biziraupenerako behar diren bitartekoen banaketaren gainean egindako kalkoen gisakoak direla, hau da, premiazko artikuluen geografiaren gainean egindako kalkoen gisakoak. Arrazoi osoz esan izan da, beraz, gizakiaren bizileku oro gizatasun pixka baten, lurzoru pixka baten eta ur pixka baten arteko nahasketa dela”.

Giza jardueraren adierazpenen artean, fenomeno geografikoekin lotura estuena dutenetako bat habitatzea da, baina etxebizitza egitate konplexua da, faktore geografikoen eragina ez ezik faktore historiko eta sozialena ere jasotzen duena[1].

Contenido de esta página

Populaketaren aldaketa latitudearen arabera

Baskonia osoa aintzat hartuta, oinarrizko bi populaketa mota daude: batetik, sakabanatua, etxe bakartuena; bestetik, kontzentratua. Bigarren horretan ez da etxe bakarturik izaten kontzentraziotik kanpo. Horrez gain, aldaketa horrek iparraldetik hegoalderako gradientea erakusten du. Iparralderen kokatutako gunean, isurialde atlantikoan, hau da, Arabako iparraldean, Nafarroako mendialdean, Bizkai zein Gipuzkoa osoan, gehi Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, biztanleria sakabanatuta dago, etxeak lurralde osoan zehar banatuta daude.

Arabako zati handi batean: Lautadan, Kuartango haranean eta Arabako mendialdean, hau da, erdialdeko gunean, bai eta Nafarroako Pirinioen magaleko zein erdialdeko guneetan, herriak bata bestetik gertu dauden etxe multzo txikiak dira, eta erakusten duten ikuspegia kontzentratua eta sakabanatua da aldi berean.

Hegoalderen dagoen eremuan: Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan, bata bestearengandik oso urrun dauden gune garrantzitsuetan kontzentratutako populazioa da nagusi; etxe multzokatuen sistema da[2].

Faktore geografikoak eta historikoak

Eremu atlantikoko populazioaren sakabanaketa, batik bat, faktore geografikoen araberakoa da. Isurialde eguzkitsuek, ibaien eta iturrien gertutasunak, haranen arteko komunikabide naturalak alboan izateak, ibaien bateratzeak eta laborantza-ustiapenerako edo artzaintzarako (edo bietarako) erraztasunak izateak baldintzatzen dute landa-eremuetako etxeen kokapena. Baserri bakoitzak bere eremuaren erdiko gunea okupatu ohi du, eta horrek habitat sakabanatuen sistema kontserbatzea bultzatzen du[3].

Isurialde mediterraneoan, Ebro ibaitik gertuen dauden eskualdeetan batez ere, faktore geografikoek ez dute eragin handirik etxe bakoitzean partikularki, baina bai, ordea, guztien multzoan, hau da, faktore horiek herri osoari eragiten diote, unitate bakar gisa.

Isurialde atlantikoan, familia bakoitzak, eta horrenbestez etxe bakoitzak, osotasun baten moduan jokatzen du, gainerako etxeekiko modu independentean, eta inguru fisikora moldatzen da, autonomia sozial eta autarkia ekonomiko ahalik eta handiena lortzea bilatzen duen planteamendu batez. Horregatik, sistema honetan, etxe bakoitzak aldi berean herrixka bat balitz bezala jokatzen du. Horrelako zerbait iradokitzen du, itxuraz, baserria hitzak, baso eta herria hitzak batuz osatua baita; hitz horrekin izendatzen da herrialdearen eremu zabaletan bakartutako etxe horietako bakoitza.

Populaketa sakabanatua

Sakabanaketaren adibide tipiko gisa euskal baserria deritzona hartu izan da beti.

Baserriak bakartzeko bokazio nabarmena du, eta inoiz ez ditu alboetako bere paretak aldameneko etxebizitzekin partekatzen, ez die inoiz amore ematen kaleko lerrokatzeei, eta ez ditu erabilera kolektiboko plaza edo gune ordenatuak taxutzen. Hala ere, populaketaren araua ez da erabateko sakabanaketa. Kasu bakanetan baino ez da ageri bakartuta bere lursailek inguratutako barruti biribilean. Ordainean, maizago aurkitzen da auzo edo kofradia deritzen herrixketan elkartuta, baseliza partekatzeaz gain elkarri laguntzeko eta babesa emateko derrigorrezko betebeharra ezartzen duten ohiturazko arau batzuen bidez ere lotuta dauden bost eta hamar etxebizitza bitarteko guneak osatuz[4].

Aurrekari historikoak

Alberto Santanari jarraitzen diogu baserrien jatorriaz aritzerakoan, eta egile horrek, batik bat, Gipuzkoakoak aztertu baditu ere, ematen dituen datuak Baskoniako iparraldeko lurralde osora zabaltzeko modukoak dira. Santanaren arabera, baserria hitzak esanahi anbiguoa du, erakunde ekonomikoa zein hura aterpetzen duen etxebizitza izendatzen baititu. Baserria bere zentzu ekonomikorik zabalenean hartuz gero, hau da, mendiko nekazaritza eta abeltzaintzako ekonomia bateko familia-ekoizpeneko oinarrizko zelula gisa, esan daiteke jatorria Erdi Aroan duen erakunde bat dela, XII eta XIII. mendeen artean sortutakoa. Aitzitik, baserria eraikin mota bat dela esanez gero, hau da, nortasun berezia duen eredu arkitektoniko bat, laborantza-etxe moderno baten eskualdeko forma bati buruz ari gara, gehienera jota duela bostehun urte sortua; gaur egun Gipuzkoan dauden landa-eraikinen artean ez dago adin horretara iristen denik.

Baserri berrien sorrera

Hainbat egile arduratu dira lehendik zeuden etxeetan oinarrituta etxe berriak sortzeko prozesuaz. Oro har, baserria izan dute oinarri.

Aurreko atal batean esan den bezala, saroi zaharrak izan dira baserri askoren jatorria, eta haietako bakoitza etxe matrizea izan da, eta handik sortu dira gero gainerakoak.

Barandiaranek deskribatu zuen nola ordura arte gune altu batean aziendarentzat egindako borda zena etxebizitza bihurtu zuen baserriak. Eta, denborarekin, etxe bihurtutako borda horrek gauza bera egiten zuen berak zeukan bordarekin, are altuago zegoen paraje batean. Etxeen izenetan gordeta geratu dira bilakaera horren arrastoak. Horrela, Saran Xuritegia da etxe matrizea, eta Xuritegiko borda aurrekotik eratorritako etxea, laborantzakoa, eta artzain-etxalde bat du, halaber, Xuritegiko bordako ardiborda deritzona.

Populaketa kontzentratua

Aurrekariak

Ebroren ondoko eremuetan, etxeen kontzentrazioek hiri harresitu eta gotortuaren formak hartzen dituzte eskuarki. Datu horrek eta harresiz kanpoko guneetan bakartutako etxerik ez izateak pentsarazten dute kontzentrazioa defentsarako egin zela. Bestalde, eremu hori da, historialariek diotenez, antzinako garaietan gertaera gehien izan zirenekoa[5].

Hain zuzen, Erdi Aroaren azken aldian, hegoaldeko eremuan harresiz eta dorrez babestutako etxe multzokatuz osatutako herriak zeuden, are antzinakoago garaietatik heredatutako egoeran, garai haietan beste herri batzuen sarraldietatik defendatzeko premia baitzegoen. Biztanleak defentsarako leku egokiagoetan kontzentratzera eta gotortzera behartu zituen horrek.

Iparraldeko eremuan, isurialde kantauriarrean batez ere, egoera geografiko bereziaren ondorioz, ez zen hain goiz sentitu defentsaren premia, eta biztanleek lurzorura egokitzen jarraitu zuten. Baina, denborak aurrera egin zuenean, Erdi Aroaren amaieran, han ere etxe multzoak egin ziren, eta hiribildu asko sortu ziren[6].

XII. mendearen inguruan biztanleriaren kontzentrazio-mugimendu bat hasi zen, hiribilduen sorrera bultzatu zuena. Oro har, hiribilduen eta hirien sorrera lehenago hasi zen Nafarroan eta Araban (XII. mendea), Gipuzkoan eta Bizkaian baino (XIII. mendea).

Gaur egungo biztanlerien hazkundea

XIX. mendearen bigarren erdialdeaz geroztik, eta batez ere XX. mendean, kontzentrazio-fenomeno handi bat izan zen Erdi Aroan sortutako gune urbanoen inguruan. Orduan biztanleriaren mugimendua Erdi Arokoan izandakoaren alderantzizkoa izan zen, lehenik eremu atlantikoan (Bizkaia eta Gipuzkoa) eta ondoren isurialde mediterraneoan (Araba eta Nafarroa) gertatu baitzen. Industrializazioak eta hartatik eratorritako bizimolde berriek eragin zuten kontzentrazio hori.

Etxebizitzen aglomerazio horietan, etxeak bere izen arrunta ere galdu zuen; blokeak, solairuak, apartamentuak hitzak erabiltzen dira etxebizitza eta haren kokapena izendatzeko[7].

  1. José Miguel de BARANDIARAN. “Los establecimientos humanos en el Pirineo vasco” in Revista de la Academia de Ciencias Exactas XVI (1932) pp. 38-62 and in Obras Completas. Volume V. Bilbao, 1974, pp. 363-387. The majority of ideas set out in this chapter come from this article and from: Ander MANTEROLA. “Etxea” in Euskaldunak. Tomo III. Bilbao: 1980, pp. 537-600
  2. Ibidem, p. 541.
  3. José Miguel de BARANDIARAN. “De Etnología Vasca. Sistemas de poblado y ambiente natural” in Yakintza, I (1933) p. 307
  4. Alberto SANTANA. “Los caseríos vizcaínos” in Narria. Núm. 61-62 (1993) pp. 3-4.
  5. Ander MANTEROLA. “Etxea” in Euskaldunak. Volume III. Bilbao: 1980, p. 541.
  6. José Miguel de BARANDIARAN. “Los establecimientos humanos en el Pirineo vasco” in Revista de la Academia de Ciencias Exactas XVI (1932) pp. 38-62.
  7. Ander MANTEROLA. “Etxea” in Euskaldunak. Volume III. Bilbao: 1980, pp. 544-545.