Diferencia entre revisiones de «Elikadura lrulegin (Iparralde)»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
m (Texto reemplazado: «{{#bookTitle:Alimentación doméstica en Vasconia|Alimentacion_domestica_en_vasconia}}» por «{{#bookTitle:Alimentación Doméstica en Vasconia | Alimentacion_domestica_en_vasconia}}»)
 
(No se muestran 3 ediciones intermedias del mismo usuario)
Línea 3: Línea 3:
 
Denboran, jeiki eta: kafia 6-ak irian, gero askaiteko, 8-ak irian, baratxuri salda zonbait aldiz, eta xingar ta arroltze edo gasna; etxe batzuetan, egun guzuz, bazen baratxuri salda eta xingar ta arroltze.  
 
Eguerditan, bazen beti salda eta haragirik ez; zon- bait aldiz llar salsa eta arroltze bat barnian edo xingar puxka batekin (lukainka zonbait aldiz), lur-sagar sal- tsa bazen edo lur-sagar fritak, haragia igandetan baizik; ez zen desertarik, balin bazen: igandetan: krema edo irris esnea; zonbait lekuetan gasna bazen: ardi edo behi gasna, gasna xuria.  
+
Eguerditan, bazen beti salda eta haragirik ez; zonbait aldiz llar salsa eta arroltze bat barnian edo xingar puxka batekin (lukainka zonbait aldiz), lur-sagar saltsa bazen edo lur-sagar fritak, haragia igandetan baizik; ez zen desertarik, balin bazen: igandetan: krema edo irris esnea; zonbait lekuetan gasna bazen: ardi edo behi gasna, gasna xuria.  
  
Arratsaldetan ogi ta gasna erreximetarekin jaten zen.  
 
Línea 11: Línea 11:
 
Jateko bagintien azitak bai eta ere furtxetak eta koilerak; arratsetan goporra zen, arraro zen jakia: etxe haundi zonbaitzuetan jaten zuten. Ardurenian, arratsetan salsa, arto eta esne, zonbait aldiz kafe esnia ere bai; sasoinian salda ta gaztainak.  
 
Goizetan, haurrek kafe esnea hartzen zuten askaite- ko, zonbait aldiz xokolet esnia, ez baitzen xokoletik metaka. Askaiteko ez zen burririk, ordian beti talo ta esne edo arto ta esne zen; oroitzen niz amak emanik talo ta esne, eta aitak ikusi taloa ez niela hain gogotik jaten, eman zadatan xokolet mutturbat!  
+
Goizetan, haurrek kafe esnea hartzen zuten askaiteko, zonbait aldiz xokolet esnia, ez baitzen xokoletik metaka. Askaiteko ez zen burririk, ordian beti talo ta esne edo arto ta esne zen; oroitzen niz amak emanik talo ta esne, eta aitak ikusi taloa ez niela hain gogotik jaten, eman zadatan xokolet mutturbat!  
  
Línea 18: Línea 18:
 
Diela hiruetan hogoi bat urte, furnegua ukan dugu: tolazko furnego beltze batzu, harotzak ekar arazten zitien eta gero arranjatzen.  
 
Emeki-emeki, su pazterra ez zen pizten, negian sa- lu. Lehen, supazterrian salda egiten zen eltze batian: lurrezkoak ziren lehen, arrailtzen ziren eta gatinak ezartzen ziren, savia bezala egiten zuten ingurian. Jende batzu (bohamiak edo hola) pasatzen ziren etxetan kaxolen eta eltzeen arranjatzeko.  
+
Emeki-emeki, su pazterra ez zen pizten, negian salu. Lehen, supazterrian salda egiten zen eltze batian: lurrezkoak ziren lehen, arrailtzen ziren eta gatinak ezartzen ziren, savia bezala egiten zuten ingurian. Jende batzu (bohamiak edo hola) pasatzen ziren etxetan kaxolen eta eltzeen arranjatzeko.  
  
Línea 30: Línea 30:
 
Jan aintzin bazen otoitza, amak manatzen zien: lehenik zeina eta gero otoitza egin; otoitz denboran gizonek boneta kentzen zuten eta berriz ezartzen jateko.  
 
Arratsetan, afal eta, otoitzak egiten gintuen belau- niko lurrian, denak elgarrekin, arrosarioak eta denak... zonbait aldiz lo eta sunka batzu gibeletik ukaiten gintuen: ez otoitza gogoan, gaztiak te!  
+
Arratsetan, afal eta, otoitzak egiten gintuen belauniko lurrian, denak elgarrekin, arrosarioak eta denak... zonbait aldiz lo eta sunka batzu gibeletik ukaiten gintuen: ez otoitza gogoan, gaztiak te!  
  
Mahaian, jateko, gizonek boneta atxikitzen zuten; kentzen zuten anjelusaren dako eta otoitzaren dako, jan aintzin.  
 
Línea 37: Línea 37:
 
'''I.47. FURTXETA, KOILERA ETA GANIBETA'''
 
Eguerditan, jateko furtxeta eta koilera baziren, ardurenian gizonek beren ganibeta bazituzten, Arratse- tan, baginien egurrezko ''oporrak ''(edo ''goporrak) ''esnearen edateko; baziren lurrezkoak ere.  
+
Eguerditan, jateko furtxeta eta koilera baziren, ardurenian gizonek beren ganibeta bazituzten, Arratsetan, baginien egurrezko ''oporrak ''(edo ''goporrak) ''esnearen edateko; baziren lurrezkoak ere.  
  
Argitzeko, denboran, arrexina bazen supazterrian, zilo batzuetan ezarria taula baten puntan; «lampe á pétrole» delakoak ere baziren dilindan eta zonbait al- diz su emaiten soliboer.  
+
Argitzeko, denboran, arrexina bazen supazterrian, zilo batzuetan ezarria taula baten puntan; «lampe á pétrole» delakoak ere baziren dilindan eta zonbait aldiz su emaiten soliboer.  
  
Jaten zen zerbitarik gabe, igandetan ere. Zonbait aldiz, mahainaren gainean «toile cirée» delakoa ba- zen, bainan ardurenian jeus, taula hala-hala.  
+
Jaten zen zerbitarik gabe, igandetan ere. Zonbait aldiz, mahainaren gainean «toile cirée» delakoa bazen, bainan ardurenian jeus, taula hala-hala.  
  
I.48. ARRAULTZARIKJATEN AL DA? KONTSERBA- RIK EGITEN AL DA?  
+
 
 +
'''I.48. ARRAULTZARIKJATEN AL DA? KONTSERBARIK EGITEN AL DA?'''
  
Arroltzia usu jaten zen: goizetan, eguerditan zonbait aldiz, atsetan: bakan. Berantian egin dira arroltze kontserbiak, bainan guk ez dugu egin.  
 
Arroltzia saltzen zen pusken erosteko: sukre, cafe; ordian ez zen sosik, denak baziren sosa salu: zonbai- tek oilaxkoak saltzen zituzten, ez zen oraiko moldea!  
+
Arroltzia saltzen zen pusken erosteko: sukre, cafe; ordian ez zen sosik, denak baziren sosa salu: zonbaitek oilaxkoak saltzen zituzten, ez zen oraiko moldea!  
 +
 
I.51. NOIZ HARTZEN ZIREN JANARI BEREZIAK?  
+
'''I.51. NOIZ HARTZEN ZIREN JANARI BEREZIAK?'''
  
Igandetan, haragia jaten zen: oiloa, «pot au feu», lapina, oilaxkoak ere bazirelarik; bestenaz, uztailian ogia joiten zelarik, haragia jaten zen.  
 
I.67. ONJORIK JATEN AL DUZUE?
 
Onjo mota guti biltzen zen: ''kaxko beltxak ''eta ''papunak ''gehienenik, bai eta ere ''xixak, gorringoak. ''
+
'''I.67. ONJORIK JATEN AL DUZUE?'''
 +
 
 +
Onjo mota guti biltzen zen: ''kaxko beltxak ''eta ''papunak ''gehienenik, bai eta ere ''xixak, gorringoak''.
  
I.68. JATEN AL DUZUE KA.RAKOLIK?
 
Ez ginien karakolarik biltzen.  
+
'''I.68. JATEN AL DUZUE KA.RAKOLIK?'''
  
I.70. ERREKETAKO ARRAINIK JATEN AL DA?
+
Ez ginien karakolarik biltzen.
  
Arraina ez zen izigarri jaten: jaten zelarik erreketa- koa zen, arrain martxantik ez zen pasatzen orai beza- la. Arraintzariak baziren, «brankonierrak» ere. Arrain guti jaten zen, bederen itsasoko arrain guti: ni, ez niz oroit itsasoko arrainik janik lehen, artetan xardina; diela berrogoi ta hamar bat urte hasia gira itsasoko arrainaren jaten. Bestenaz, bestetan amarraina zen ahalaz. Arrainaren ukaiteko, ez ziren basa-arrankariak etxetan pasatzen, bainan, bi edo hiru gizon elgar adit- zen zuten eta arratsetan joaiten ziren sarekin. Bi ma- kilen artian sare bat bazen; arraina bazelarik ezartzen zinien azpitik pollikiño, sak, hesten zinien eta gero arraina barnian zen; argiarekin egiten zen, karburako lampa-rekin.
 
Erreketan, angilak biltzen ziren, eskuz, gauaz, bes- tenez kordelak ezartzen ziren. Sasoin bat bazen horien biltzeko: haltza hasten delarik ostatzen, ordian ornen da angila abiatzen.  
+
'''I.70. ERREKETAKO ARRAINIK JATEN AL DA?'''
  
I.80.  
+
Arraina ez zen izigarri jaten: jaten zelarik erreketakoa zen, arrain martxantik ez zen pasatzen orai bezala. Arraintzariak baziren, «brankonierrak» ere. Arrain guti jaten zen, bederen itsasoko arrain guti: ni, ez niz oroit itsasoko arrainik janik lehen, artetan xardina; diela berrogoi ta hamar bat urte hasia gira itsasoko arrainaren jaten. Bestenaz, bestetan amarraina zen ahalaz. Arrainaren ukaiteko, ez ziren basa-arrankariak etxetan pasatzen, bainan, bi edo hiru gizon elgar aditzen zuten eta arratsetan joaiten ziren sarekin. Bi makilen artian sare bat bazen; arraina bazelarik ezartzen zinien azpitik pollikiño, sak, hesten zinien eta gero arraina barnian zen; argiarekin egiten zen, karburako lampa-rekin.
 +
 
 +
Erreketan, angilak biltzen ziren, eskuz, gauaz, bestenez kordelak ezartzen ziren. Sasoin bat bazen horien biltzeko: haltza hasten delarik ostatzen, ordian ornen da angila abiatzen.
 +
 
 +
 
 +
'''I.80.'''
  
Guztairen emaiteko plateer, ''perrexila ''edo ''xarpota ''(le bouquet) eta ''erramia ''saltsaren dako.  
 
I.81. KAFERIK EDATEN AL DA?
 
Dutia edaten zen, ez orai bezala hoin ardura; tisa- nak egiten ziren, kafia ardura edaten ginien: goiz gu- ziz. Kafia erosten ginuen berderik. Erretzeko bazen kaxola bezalakoa, gider luze batekin: suiaren gainean ezartzen zinien eta igituz-igituz izerdi bat ateratu artio egiten zen, ordian beltzatia zen eta kentzen zen sutik: hura zen kafia!  
+
'''I.81. KAFERIK EDATEN AL DA?'''
 +
 
 +
Dutia edaten zen, ez orai bezala hoin ardura; tisanak egiten ziren, kafia ardura edaten ginien: goiz guziz. Kafia erosten ginuen berderik. Erretzeko bazen kaxola bezalakoa, gider luze batekin: suiaren gainean ezartzen zinien eta igituz-igituz izerdi bat ateratu artio egiten zen, ordian beltzatia zen eta kentzen zen sutik: hura zen kafia!  
 +
 
 +
Kafiaren egiteko, kafe errautsa eta xikoria nahas ezartzen ziren urian supasterrian; kafia egin eta, berexteko, itxendi bat kafiaren barnian sartzen zen eta kafia pasatia gisa zen.
  
Kafiaren egiteko, kafe errautsa eta xikoria nahas ezartzen ziren urian supasterrian; kafia egin eta, be- rexteko, itxendi bat kafiaren barnian sartzen zen eta kafia pasatia gisa zen.
 
I.82, 83. ARNORIK EDATEN AL DA? ETA SAGAR ARNORIK? BESTERIK?  
+
'''I.82, 83. ARNORIK EDATEN AL DA? ETA SAGAR ARNORIK? BESTERIK?'''
  
Edari gisa, amo eta sagar arnoa egiten zen. «Reinette» delako sagarra biltzen zen sagar arnoaren egiteko, bai eta ere sagar eztika: sagar ezti bat, jusa arrunt eztia.  
 
Arnoa etxe guzietan egiten zen, urte guziko eta sal- tzeko ere: guk ere saltzen ginien.  
+
Arnoa etxe guzietan egiten zen, urte guziko eta saltzeko ere: guk ere saltzen ginien.  
  
Etxian, ez zen urik eta iturrirat joan behar zen xeka: bide haundiaren bazterrian. Ez zen orai bezala urik enplegatzen. Gizon, emazte edo haur ur-keta ibil- tzen ziren.  
+
Etxian, ez zen urik eta iturrirat joan behar zen xeka: bide haundiaren bazterrian. Ez zen orai bezala urik enplegatzen. Gizon, emazte edo haur ur-keta ibiltzen ziren.  
  
Emazteek edo nexka gazteek ferretan ura ekartzen zuten, halere pulutia buriaren eta ferretaren ardan ezartzen zuten: oihalezko erronda lodi bat; aldiz, gizonek zegotan ekartzen zuten ura. Nik, nexka gaztia nintzelarik, hamabi urtetan, ferreta baliatu dut; gero, emeki-emeki ez zen ferretan ekartzen, zegotan.  
 
Amo xuri guti edaten zen etxetan, gorria gehienik; Irulegin ez zen amo xuririk ainitz egiten. «Rosé» dela- koa ez zen orai bezala egiten, denboran ez ginien egi- ten ez eta xuririk, gero berantago, ene aita zena hasi zen «rosé» egiten: goxoago da edateko, fina da.  
+
Amo xuri guti edaten zen etxetan, gorria gehienik; Irulegin ez zen amo xuririk ainitz egiten. «Rosé» delakoa ez zen orai bezala egiten, denboran ez ginien egiten ez eta xuririk, gero berantago, ene aita zena hasi zen «rosé» egiten: goxoago da edateko, fina da.  
  
Sagar arnoaren egiteko: sagarrak behar ziren ontze- rat utzi, gero bildu eta barnian atxiki meta batian us- teltzen; ordian lehertzen zituzten eta tinkatzen bren- tsa batian; jusa biltzen zen eta barriketan ezartzen.  
+
Sagar arnoaren egiteko: sagarrak behar ziren ontzerat utzi, gero bildu eta barnian atxiki meta batian usteltzen; ordian lehertzen zituzten eta tinkatzen brentsa batian; jusa biltzen zen eta barriketan ezartzen.  
  
Minetaren egiteko: arnoa egin eta, graspa gelditzen delarekin, brentsatik ateratzen duzu, eskuz harrotzen, barrika batian urez estalik ezartzen duzu eta zonbait egunez uzten duzu. Jus hura kentzen duzu, barrikan ezarri ta izigarri on da edateko, ez du moxkortzen bainan goxoa da; gaztainekin ona da.  
 
«Rosé»-aren egiteko, bereala brentsan tinkatzen du- zu graspa; amo gorriaren dako, graspa xehatzen duzu eta irakitzen uzten zuanian. Denboran, ektara bat pasa mahasti baginien. Gorrietan baginien bordelesa: (tannat), ''axeria ''(cabernet); xurietan: ''ixkiriota, kroxen-<sub> </sub>ta, pika-potta. ''Orai ere mahastia badut: zazpi ehun bat ondo: mota ainitz badut: «tannat, cabernet, saint émi- lion, sémillon, gros noir, merlot...» Leheno barrika andana bat betetzen ziren, zazpi ehun pintakoak.  
+
«Rosé»-aren egiteko, bereala brentsan tinkatzen duzu graspa; amo gorriaren dako, graspa xehatzen duzu eta irakitzen uzten zuanian. Denboran, ektara bat pasa mahasti baginien. Gorrietan baginien bordelesa: (tannat), ''axeria ''(cabernet); xurietan: ''ixkiriota, kroxen-<sub> </sub>ta, pika-potta. ''Orai ere mahastia badut: zazpi ehun bat ondo: mota ainitz badut: «tannat, cabernet, saint émilion, sémillon, gros noir, merlot...» Leheno barrika andana bat betetzen ziren, zazpi ehun pintakoak.  
  
Mahastia, ez dadin «mildiou» delako gaitz hori jin, mitriolatzen zen hamortzetik; sofria ere emaiten zen hauskoarekin.  
 
I.84, 85. TAAKOA, TABAKOA
 
Taakoa bazen, jortako doia ikusi dut kotsia gerla denboran, etxeko baratzian. Baziren bi taako mota: bat bazen osto ttipi bat eta bestia osto zabal haundi bat. Mendian ere ikusi dut gazte ninzalarik, taako ba- ratze eder bat, peña batzuen ondoan, bainan ez zen libro; larrazken hastapenian biltzen zen.
+
'''I.84, 85. TAAKOA, TABAKOA'''
  
Zigarreten egiteko, paper haundi batzu baziren eta taakoa barnian ezartzen. Zigarret eginik ez zen, taa- koa zen ordian: erosten zen edo etxean egiten; he- rrian erosten ginien taakoa bulegoan: «en vrac» sal- tzen zuten hiru kantoineko paper zaku batzuetan; gero, berantian, taakoa 40 grameko paketetan saldia zen.  
+
Taakoa bazen, jortako doia ikusi dut kotsia gerla denboran, etxeko baratzian. Baziren bi taako mota: bat bazen osto ttipi bat eta bestia osto zabal haundi bat. Mendian ere ikusi dut gazte ninzalarik, taako baratze eder bat, peña batzuen ondoan, bainan ez zen libro; larrazken hastapenian biltzen zen.  
  
 +
Zigarreten egiteko, paper haundi batzu baziren eta taakoa barnian ezartzen. Zigarret eginik ez zen, taakoa zen ordian: erosten zen edo etxean egiten; herrian erosten ginien taakoa bulegoan: «en vrac» saltzen zuten hiru kantoineko paper zaku batzuetan; gero, berantian, taakoa 40 grameko paketetan saldia zen.
  
{| style="border-spacing:0;margin:auto;width:9.199cm;"
+
Zonbaitzuek taakoa zikatzen zuten, zaharrek gehienenik; berrikitan ikusi dut oraino: ahoan puska bat ezartzen duzu; badira oraino egiten dutenak.  
|- style="border:none;padding-top:0cm;padding-bottom:0cm;padding-left:4.538cm;padding-right:4.62cm;"
 
|| LA ALIMENTACION DOMESTICA EN VASCONIA
 
|-
 
|}
 
Zonbaitzuek taakoa zikatzen zuten, zaharrek gehie- nenik; berrikitan ikusi dut oraino: ahoan puska bat ezartzen duzu; badira oraino egiten dutenak.  
 
Bazen bertze taako mota bat sudurretik hartzen zen: ene ustez, mazteek ere egiten zuten.  
 
Línea 115: Línea 118:
 
Zikatzeko taako, pipa edo zigarret egiteko taako berbera zen; tinki tinkia ezartzen zuten eta aho zokoan ezarri eta, masta masta ari ziren: zikatzia da.  
 
Ez ornen zen hortzik anderatzen taakoa zikatzeare- kin, beltzatzen puska bat bainan hortzak izigarri ontsa atxikitzen.  
+
Ez ornen zen hortzik anderatzen taakoa zikatzearekin, beltzatzen puska bat bainan hortzak izigarri ontsa atxikitzen.
 +
 
 +
Taakoaren erretzeko, ikusi dut lurrezko pipa xuri bat, pipa ttipi bat zen, gider luze bat bazien: baziren ere pipa ahundi batzu, zurezkoak: horiek berrikitan ere baziren; pipa xuriak aldiz haurra nintzalarik ezagutu ditut, diela 65 urte. Zaharrek asteko egiten zuten, gazteek ez dakit, ez nuzu oroitzen; mazteek ez zuten pipa egiten. Zonbait gizonek zigarreta egiten zuten bainan pipa ainitzek.  
  
Taakoaren erretzeko, ikusi dut lurrezko pipa xuri bat, pipa ttipi bat zen, gider luze bat bazien: baziren ere pipa ahundi batzu, zurezkoak: horiek berrikitan ere baziren; pipa xuriak aldiz haurra nintzalarik eza- gutu ditut, diela 65 urte. Zaharrek asteko egiten zu- ten, gazteek ez dakit, ez nuzu oroitzen; mazteek ez zuten pipa egiten. Zonbait gizonek zigarreta egiten zuten bainan pipa ainitzek.  
+
Taakoaren pizteko briketak edo su piztekoekin egiten zen; ainitzek nahaigo zuten briketa ''(«blonda» ''izenekoa): mexa ezartzen duzu eta harriak egiten du pindarra burdin bati kontra.  
  
Taakoaren pizteko briketak edo su piztekoekin egi- ten zen; ainitzek nahaigo zuten briketa ''(«blonda» ''ize- nekoa): mexa ezartzen duzu eta harriak egiten du pindarra burdin bati kontra.
 
I.66. BARATZA, FRUITU ARBOLAK  
+
'''I.66. BARATZA, FRUITU ARBOLAK'''
  
Ainitz etxetan bazen sagardi bat.  
 
Ainitz etxetan bazen sagardi bat.  
  
Mahastitan baziren mertxika ondoak asteko, udu- riak ere. Fruitu horiek jaten ziren, mertxikekin edaria ere egiten zen: guk egin dugu «l'alcool de peche».  
+
Mahastitan baziren mertxika ondoak asteko, uduriak ere. Fruitu horiek jaten ziren, mertxikekin edaria ere egiten zen: guk egin dugu «l'alcool de peche».  
  
Edozoin erreximeta mota egiten ziren: sagarrekin, mertxikekin, tomate berdekin, mahatsarekin, gerezie- kin, ahanekin, gaztainekin ere zonbait aldiz; fruitu guziekin egiten ziren! Eguerditan eta arratsaldetan ere berdin, erreximeta jaten zen.  
+
Edozoin erreximeta mota egiten ziren: sagarrekin, mertxikekin, tomate berdekin, mahatsarekin, gereziekin, ahanekin, gaztainekin ere zonbait aldiz; fruitu guziekin egiten ziren! Eguerditan eta arratsaldetan ere berdin, erreximeta jaten zen.  
  
Jelerian «un báton de vanille» ezartzen zen eta ma- hatsetik egiten delarik erreximeta: intzaurra.  
+
Jelerian «un báton de vanille» ezartzen zen eta mahatsetik egiten delarik erreximeta: intzaurra.  
  
Ez zen fruiturik kabaler emaiten, xerriek atxemai- ten zuten sagarrak kanpoan.  
+
Ez zen fruiturik kabaler emaiten, xerriek atxemaiten zuten sagarrak kanpoan.  
  
Ezkurrak, guk ez gintien biltzen, xeriak igortzen gintien oihanerat horien jaterat.  
 
Línea 139: Línea 143:
 
Bide bazterretan mazuzak eta ahana basa mota bat biltzen ginien jateko eta erreximetaren egiteko ere.  
 
Mahastiko mertxikekin egiten ginuen «l'alcool de peche»: mertxikak ontzerat utzi, bildu, ez dakit exu- rrak ekendu gintuen, brentsan tinkatu, barrikan ezarri eta untzerat utzi. Ona zen, aski azkarra zen, alkoola gisa emaiten zen, bainan etxeko zen, ez ginuen ostatian emaiten; negian edaten zen igandearekin, bazkaldu-ta.  
+
Mahastiko mertxikekin egiten ginuen «l'alcool de peche»: mertxikak ontzerat utzi, bildu, ez dakit exurrak ekendu gintuen, brentsan tinkatu, barrikan ezarri eta untzerat utzi. Ona zen, aski azkarra zen, alkoola gisa emaiten zen, bainan etxeko zen, ez ginuen ostatian emaiten; negian edaten zen igandearekin, bazkaldu-ta.  
  
Arnoa egun guziz edaten zen, sagar arnoa ere ardu- ra. Haurrek, ur eta amo edo sagar arnoa edaten zu- ten, negian bazen mineta eta hortarik ere edaten zu- ten: arnoa baino ahulagoa.  
+
Arnoa egun guziz edaten zen, sagar arnoa ere ardura. Haurrek, ur eta amo edo sagar arnoa edaten zuten, negian bazen mineta eta hortarik ere edaten zuten: arnoa baino ahulagoa.  
  
Intzaurrak eta gaztainak biltzen ziren: gizonek haga batekin joiten zituzten, eror arazten eta haur-ta emaz- tek biltzen zituzten. Gaztainak, kormutsetan atxikit zen ziren aterbian; gure denboran, ortzirale guziz kormutsak higitzen ziren usteldu gabe azpitik; behar ordian, joaiten ziren xixpa batekin hartzen eta kor-
+
Intzaurrak eta gaztainak biltzen ziren: gizonek haga batekin joiten zituzten, eror arazten eta haur-ta emaztek biltzen zituzten. Gaztainak, kormutsetan atxikit zen ziren aterbian; gure denboran, ortzirale guziz kormutsak higitzen ziren usteldu gabe azpitik; behar ordian, joaiten ziren xixpa batekin hartzen eta kormutsak berexten; ainitzek ainitz biltzen zituzten.
  
mutsak berexten; ainitzek ainitz biltzen zituzten.  
+
Gaztain sasoinian, gaztainak ardura jaten ziren, orai ere jaten ditugu; egosten ezarri-ta behar zuten piko ostoa gainetik: emaiten du gostu goxo bat, eta gatz puxka bat.  
  
Alorrian egiten ginien artoarekin, irina ukaiten ginien arto bihiak xehatu eta. Taloak eta jateko artoa egiten gintien.  
  
Alorrian egiten ginien artoarekin, irina ukaiten gi- nien arto bihiak xehatu eta. Taloak eta jateko artoa egiten gintien.
 
I.51. APAIRU HAUNDIAK. JANARI BEREZIAK  
+
'''I.51. APAIRU HAUNDIAK. JANARI BEREZIAK'''
  
Apairu haundien dako, kanpoko kozinerts bat deitzen ginien; bertze bi emaztek laguntzen zuten emazte hura. Komunionetan, bataioetan, ezteietan, hala egi- ten zen: denak etxian egiten baitziren. Zonbait egun aintzinetik basten ziren jateko gauzak eta baxeren bil- tzen.  
+
Apairu haundien dako, kanpoko kozinerts bat deitzen ginien; bertze bi emaztek laguntzen zuten emazte hura. Komunionetan, bataioetan, ezteietan, hala egiten zen: denak etxian egiten baitziren. Zonbait egun aintzinetik basten ziren jateko gauzak eta baxeren biltzen.  
  
Zonbait okasionen dako, auzoak gomitatiak ziren apairutarat: enterramendutan gehienik, bestak, ezteiak, komunione, xeri hiltzia, mahasti jorra, iratze paitia, arto joitia...  
 
Etxe berri bat egiten ari zelarik, murriak eta teila- tua bururatziarekin, bizkarrian buketa bat ezartzen zuten eta ''bizkar besta ''egiten. Apairu bat zen, etxia egi- ten zirenak ofreiturik; etxian egiten zen astelenkari, eguerditan bainan ez etxe berrian; ardurenian, poa- lleria jaten zen.  
+
Etxe berri bat egiten ari zelarik, murriak eta teilatua bururatziarekin, bizkarrian buketa bat ezartzen zuten eta ''bizkar besta ''egiten. Apairu bat zen, etxia egiten zirenak ofreiturik; etxian egiten zen astelenkari, eguerditan bainan ez etxe berrian; ardurenian, poalleria jaten zen.  
  
Herriko besten dako, ontza jaten zen: «pot au feu», oiloa irrisarekin eta farzia; oiloa jaten zen bestenaz bainan saltsan.  
 
Apezari, ekartzen gintien jateko gauza batzu: bazkoz: axuria, eguberriz amo xorta bat; ez ginien komi- tatzen.  
+
Apezari, ekartzen gintien jateko gauza batzu: bazkoz: axuria, eguberriz amo xorta bat; ez ginien komitatzen.  
  
Denboran, ez zen apairurik egiten ezkont aintzin biziaren bururatzeko, gero ba.  
 
Presentak eta etxe sartzia ez zen gauza bera. Ezteie- tan komit zirenak presentak ekartzen zituzten eta ba- zen egun bat horen dako. Eztei aintzin, ezkon gaiekin hitz hartzen zuten bazkariaren eguna; eztei egunaren bizpahiru egun leheno egiten zuten, eguerditan.  
+
Presentak eta etxe sartzia ez zen gauza bera. Ezteietan komit zirenak presentak ekartzen zituzten eta bazen egun bat horen dako. Eztei aintzin, ezkon gaiekin hitz hartzen zuten bazkariaren eguna; eztei egunaren bizpahiru egun leheno egiten zuten, eguerditan.  
  
Hola, present bazkarirat komitatuak, multxoka hel- du ziren ezkon-gaiek bizitzeko hautatu etxerat. Egun berian, etxez kanbiatzen zen, gizon edo emazte gaz- tiak bere puskak ekartzen zitien: etxe sartzia zen ere. Presenten dako, galde egiten zinien zer nahi zuten. Batzuek ekartzen zituzten untzieria berdin, bizpahiru untzi xerbitxiaren dako, bertze batzuek ganibetak; present haundi baten dako, elgarretatzen ziren. Zon- baitzuek, edariekin jiten ziren: Izarra edaria, etxean egina alcoola eta ezpria-rekin. Ekartzen zuten ere ''kata- lanbroxa, ''zikiroa ''(atzarra) ''bizirik, xingola gorri bate- kin; oiloak ere baziren. Bazkari hori ezteiak bano zon- bait egun aintzin egiten zen; jende parrasta bat bil- tzen zen; oiloa, oilaxkoa jaten zen.  
+
Hola, present bazkarirat komitatuak, multxoka heldu ziren ezkon-gaiek bizitzeko hautatu etxerat. Egun berian, etxez kanbiatzen zen, gizon edo emazte gaztiak bere puskak ekartzen zitien: etxe sartzia zen ere.
  
Usaian, mubleak ekartzen ziren orga baten gaine- an: bederen ganbara. Nexka bat, bere arropak eta finja, bazien «le trousseau»; oroit niz, herrian, gizon es- pos gai batek bere arrestelia eta tailu giderra ekarri zitiela.  
+
Presenten dako, galde egiten zinien zer nahi zuten. Batzuek ekartzen zituzten untzieria berdin, bizpahiru untzi xerbitxiaren dako, bertze batzuek ganibetak; present haundi baten dako, elgarretatzen ziren. Zonbaitzuek, edariekin jiten ziren: Izarra edaria, etxean egina alcoola eta ezpria-rekin. Ekartzen zuten ere ''katalanbroxa, ''zikiroa ''(atzarra) ''bizirik, xingola gorri batekin; oiloak ere baziren. Bazkari hori ezteiak bano zonbait egun aintzin egiten zen; jende parrasta bat biltzen zen; oiloa, oilaxkoa jaten zen.  
  
Zonbait aldiz, present bazkaria egiten zelarik, ordian, mubliak han ziren lekian, nor ere zen ezkon- tzen etxian.  
+
Usaian, mubleak ekartzen ziren orga baten gainean: bederen ganbara. Nexka bat, bere arropak eta finja, bazien «le trousseau»; oroit niz, herrian, gizon espos gai batek bere arrestelia eta tailu giderra ekarri zitiela.
 +
 
 +
Zonbait aldiz, present bazkaria egiten zelarik, ordian, mubliak han ziren lekian, nor ere zen ezkontzen etxian.  
  
Lehen, hemen, zonbaitzuetan, bi egun estei egiten ziren, guk ez dugu hori ikusi.  
 
Línea 177: Línea 182:
 
Esteien dako, jan eta edari guziak etxekoak ziren; ez zen jeus egiten ostatuan. Present bazkarian izanak zirenak, eztei bazkarirat abian ziren ere.  
 
Bazkoz, bildotsa jaten zen eta arrainak balin bazi- ren.  
+
Bazkoz, bildotsa jaten zen eta arrainak balin baziren.  
  
Eguberriz, ez zen delako «buche de Noel»; present gisa ez ginien gauza haundirik ukaiten: iranja bat edo xokoleta.  
 
Línea 185: Línea 190:
 
Oroitzen niz ahaiturik, lehengo garizuman, hauste egunian, ezartzen zutela zartaina hautsez garbiturik, urin hura dena kendurik; ordian ez zen urinik behar.  
 
Arto xuritzeko, auzoekin kurutzatzen ginen, afaldu- ta zortziak irian, joiten ginen edo helgu ziren senarta emazte, goizeko oren bat artio. Gero jaten zinien zonbait aldiz tripa salda edo gasna-ta erreximeta ''(tomate erreximeta) ''edo patia. Ezkaratzian edo sabaian ar- toa xuritzen ginuen.  
+
Arto xuritzeko, auzoekin kurutzatzen ginen, afalduta zortziak irian, joiten ginen edo helgu ziren senarta emazte, goizeko oren bat artio. Gero jaten zinien zonbait aldiz tripa salda edo gasna-ta erreximeta ''(tomate erreximeta) ''edo patia. Ezkaratzian edo sabaian artoa xuritzen ginuen.  
  
Mahasti aitzuretan, kurutzatzen ginen auzoekin: egun batez etxe batian, berriz bertze etxean eta hola. Eguerditan, ontsa emaiten zen jaterat, hobekiago: poalleria; goizetan, mahastian hartzen zuten xingar-ta arroltze eta gasna.  
 
I.61, 62. XERRI HILTZEA
 
Xerria, negian hiltzen zen, goizetan goizik; goize- tan apairu ttipi bat egiten zuten berdin, bestenaz eguerditan, xerri gibela jaten zen. Lehen ez zen «pa té»rik egiten: gibela puskatu, erretzen zen eta onda- rreat tipula puxka bat eman eta amo xorta bat: iziga rri ona zen. Apairu haundiena, okasione hortan, eguerditan zen gure etxean, bainan zonbaitzuetan arratsarekin zen.  
+
'''I.61, 62. XERRI HILTZEA'''
 +
 
 +
Xerria, negian hiltzen zen, goizetan goizik; goizetan apairu ttipi bat egiten zuten berdin, bestenaz eguerditan, xerri gibela jaten zen. Lehen ez zen «pa té»rik egiten: gibela puskatu, erretzen zen eta ondarreat tipula puxka bat eman eta amo xorta bat: iziga rri ona zen. Apairu haundiena, okasione hortan, eguerditan zen gure etxean, bainan zonbaitzuetan arratsarekin zen.  
  
Xerria, etxe guzietan bazen eta ainitz lekutan biga ere ba.  
 
Xerritik, dena jaten zen. Lukainken atxikitzeko, haga batian xukarazi erre eta gero urinian ezartzen zi- ren. Xingarrak, gazitu-ta, xukarazten, bipera gorri bizia eman eta zaku batian ezarri. Mihia, urinean ezartzen zen, behar ordian jateko; xangoak ere jaten ziren berex; beharri saltsa egiten ginien. Xerriaren pixastriarekin ere zerbait egiten ginuen: garbitzen ginien, hantzen eta urinez betetzen.  
+
Xerritik, dena jaten zen. Lukainken atxikitzeko, haga batian xukarazi erre eta gero urinian ezartzen ziren. Xingarrak, gazitu-ta, xukarazten, bipera gorri bizia eman eta zaku batian ezarri. Mihia, urinean ezartzen zen, behar ordian jateko; xangoak ere jaten ziren berex; beharri saltsa egiten ginien. Xerriaren pixastriarekin ere zerbait egiten ginuen: garbitzen ginien, hantzen eta urinez betetzen.  
  
Xerri boularrak, tripotetako ziren. Tripota jastata- zen ginien arratzetan xerri hiltzaliarekin eta xeri atxi- kitzaileekin. Arratseko, xerria moztia zen, haragia hoztu eta.  
+
Xerri boularrak, tripotetako ziren. Tripota jastatazen ginien arratzetan xerri hiltzaliarekin eta xeri atxikitzaileekin. Arratseko, xerria moztia zen, haragia hoztu eta.  
  
Gazitzeko, xingarrak gatzian atxikitzen gintuen hogoi bat egun, artekiak gutio. Xerri hiltzaliak gazitegian ezartzen zitien; etxekoak ateratzen zituzten, ikuz- ten, xukatzen eta biper gorria emaiten. Sobera gazia balin bada, jan aintzin, xingarra trenpatzen duzu ur epelian edo bertze batzuek esnian ezartzen dute.  
+
Gazitzeko, xingarrak gatzian atxikitzen gintuen hogoi bat egun, artekiak gutio. Xerri hiltzaliak gazitegian ezartzen zitien; etxekoak ateratzen zituzten, ikuzten, xukatzen eta biper gorria emaiten. Sobera gazia balin bada, jan aintzin, xingarra trenpatzen duzu ur epelian edo bertze batzuek esnian ezartzen dute.  
  
Behi hiltzea
 
Behikia bekan jaten ginien, le «pot au feu» igande- tan, ez zelarik oilorik edo oilaxkorik. Haragia, bexerrari erosten ginien, herrian pasatzen zen ''ebiakoitzetan. ''
+
'''Behi hiltzea'''
 +
 
 +
Behikia bekan jaten ginien, le «pot au feu» igandetan, ez zelarik oilorik edo oilaxkorik. Haragia, bexerrari erosten ginien, herrian pasatzen zen ''ebiakoitzetan. ''
  
Etxetan behi bat hiltzen zelarik, ona balin bazen, haragia saltzen zen, kiloka ezarri-ta, etxez-etxe: hori errekontruz gertatia zelarik, bertzenaz ez zen ibiltzen.  
 
I.80. LANTZEN DIREN BARAZKIAK  
+
 
 +
'''I.80. LANTZEN DIREN BARAZKIAK'''
  
Sasoinaren arabera, egiten gintuen babak, aza, lur sagarrak, artixota, des «salsifis», porriak, karrotak... orai ere baratzia egiten dugu.  
 
Sasoinian, ogitik landa, tomatiak egiten ziren botoi- letan, labia epeltzen zelarik: tomatia botoilian ezar- tzen zen, buxun bat ontsa estekaturik tapatzeko; labia sobera bero balin bazen, botoilak hausten ziren.  
+
Sasoinian, ogitik landa, tomatiak egiten ziren botoiletan, labia epeltzen zelarik: tomatia botoilian ezartzen zen, buxun bat ontsa estekaturik tapatzeko; labia sobera bero balin bazen, botoilak hausten ziren.  
 +
 
I.52-tik 60-ra. OGIAREN EGITEKO  
+
'''I.52-tik 60-ra. OGIAREN EGITEKO'''
  
Ogia egiten zen kasik etxe guzietan: guk ebiakoitza- rekin egiten ginuen. Familiaren arabera ogi egiten zen: bortz edo sei ogi gure etxean, aste guziko ardure- nian. Ogia egiten zelarik freskoan, bolanjeriakoa be- zain ona zen edo hobiago. Bi egunetarik goiti, ogia errozten da eta halere ortzirale artio jaten ginien.  
+
Ogia egiten zen kasik etxe guzietan: guk ebiakoitzarekin egiten ginuen. Familiaren arabera ogi egiten zen: bortz edo sei ogi gure etxean, aste guziko ardurenian. Ogia egiten zelarik freskoan, bolanjeriakoa bezain ona zen edo hobiago. Bi egunetarik goiti, ogia errozten da eta halere ortzirale artio jaten ginien.  
  
Goiz huntan jan dut etxe ogi puxka bat: «erdiko borda» deitzen den etxian egina, hamabi ogi baziren etxeko labian erriak.  
 
Línea 223: Línea 232:
 
Ogiaren egiteko, askan egiten zen: lehenik mazatu behar zen bahean, zahiaren kentzeko irinari.  
 
Ogi edo irinaren egiteko, eihera-zaina pasatzen zen etxetan karrosarekin, aste guziz, bazitien bere egu- nak.  
+
Ogi edo irinaren egiteko, eihera-zaina pasatzen zen etxetan karrosarekin, aste guziz, bazitien bere egunak.  
 
{| style="border-spacing:0;margin:auto;width:9.192cm;"
+
Ogia egiten zelarik behar zen beti pasta puxka bat atxiki pasta berritik: hori altxagarri gisa zen. Bezperan, hura nahasten zen irin puxka batekin eta ur beroarekin kazola batian eta biharamun goizeko harrotzen zen. Komuzki, aste guziko ogia bazen.  
|- style="border:none;padding-top:0cm;padding-bottom:0cm;padding-left:4.538cm;padding-right:4.613cm;"
 
|| LA ALIMENTACION DOMESTICA EN VASCONIA
 
|-
 
|}
 
Ogia egiten zelarik behar zen beti pasta puxka bat atxiki pasta berritik: hori altxagarri gisa zen. Bezpe- ran, hura nahasten zen irin puxka batekin eta ur be- roarekin kazola batian eta biharamun goizeko harrot- zen zen. Komuzki, aste guziko ogia bazen.  
 
Bestenaz erosten ginien bolanjerrari, bainan ez ar- dura: hura bixkotxa bezala jaten baitzen.  
+
Bestenaz erosten ginien bolanjerrari, bainan ez ardura: hura bixkotxa bezala jaten baitzen.  
  
Bolanjerrari ogia hartzen delarik, kundia atxikitzen zien, xiri batian oxkak egiten ziren ogia hartzen zela- rik: ez dut ikusi bainan intzun.  
+
Bolanjerrari ogia hartzen delarik, kundia atxikitzen zien, xiri batian oxkak egiten ziren ogia hartzen zelarik: ez dut ikusi bainan intzun.  
  
Mota guziko ogiak moldatzen gintuen: luziak, errondak, korona gisa.  
 
Artoa ardura jaten zen: irina egiten duzu, ohatzen duzu ontsa, gero gaztain osto batzu hartzen dituzu, luziak baitira, juntatzen eta errondan plantatzen mahain baten gainean; opil bat egiten zinuen arto hura-ekin eta ostoen gainean ezarri; ostoak doblatzen zintien denak, lotzen ziren denak artoaren gainean. Hura labian errat zen zinien eta erria zelarik, xerraka pikatzen zinien, ''la méture, ''deitzen da. Gero, behar zelarik, arto xerra horiek suian gorritzen ziren: baziren espresak grita bezala ko zonbaitzu supazterrean, brasa bazen gibelian eta ar- toak lerroan izartzen zintien: gorritzen ziren. Arto hori esnearekin jaten zen edo edozoinekin; ardurenian ogia finitzen zelarik artoa jaten zen, bainan guk jan dugu egunian hiruetan ere.  
+
Artoa ardura jaten zen: irina egiten duzu, ohatzen duzu ontsa, gero gaztain osto batzu hartzen dituzu, luziak baitira, juntatzen eta errondan plantatzen mahain baten gainean; opil bat egiten zinuen arto hura-ekin eta ostoen gainean ezarri; ostoak doblatzen zintien denak, lotzen ziren denak artoaren gainean. Hura labian errat zen zinien eta erria zelarik, xerraka pikatzen zinien, ''la méture, ''deitzen da. Gero, behar zelarik, arto xerra horiek suian gorritzen ziren: baziren espresak grita bezala ko zonbaitzu supazterrean, brasa bazen gibelian eta artoak lerroan izartzen zintien: gorritzen ziren. Arto hori esnearekin jaten zen edo edozoinekin; ardurenian ogia finitzen zelarik artoa jaten zen, bainan guk jan dugu egunian hiruetan ere.  
  
Taloak ere egiten ziren «des galettes», arto pasta berarekin, oihal baten gainean puxka bat ezartzen zinen, xabaltzen zinen, matxarroaren gainean (grilla mota bat) ezartzen zen eta brasaren gainean erretzen zinien bi aldetarik, taloa gauza ona da, orai ere egiten dugu zonbait aldiz.  
 
Ogian gatza ezartzen zen eta zonbaita aldiz, lur-sa- gar batzu, irinia guti zelarik: lur sagarrak egos arazi, «presse-purian» pasatu eta pastan nahasten zen, ogi estia zen, gustia ere bazien bainan ona zen halere.  
+
Ogian gatza ezartzen zen eta zonbaita aldiz, lur-sagar batzu, irinia guti zelarik: lur sagarrak egos arazi, «presse-purian» pasatu eta pastan nahasten zen, ogi estia zen, gustia ere bazien bainan ona zen halere.  
  
Ogia hasi aintzin, egiten zen eta orai ere egiten da, kurutze bat ganibetarekin; pausatzeko, alderdi ona behar da pausatu, sekulan erroz-goiti.  
 
Igande guziz, mesa nagusian bazen ogi benedikatia: frangotan ogia pikatu dut elizan beattar nintzelarik. Etxe guziek emaiten zuten aldizka ogia: ainitzek etxe ogia, alimaleko ogi batzu ekartzen zituzten. Ezartzen nintien xerraka pikaturik eta gero bertze alderat moz- turik; taula bat bazen espresa, apezak benedikatzen zitien ogi puxkak eta horiek pasatzen ziren jendeta- rat: prediku ondotik zen. Bi beattaren dako izaiten zen zerra bana: jaten giniela gogotik! Hori diela hi- ruetan hogoi bat urte egiten zela. Baigorrin 1948 an bederen, ogi ofrenda egiten zen.  
+
Igande guziz, mesa nagusian bazen ogi benedikatia: frangotan ogia pikatu dut elizan beattar nintzelarik. Etxe guziek emaiten zuten aldizka ogia: ainitzek etxe ogia, alimaleko ogi batzu ekartzen zituzten. Ezartzen nintien xerraka pikaturik eta gero bertze alderat mozturik; taula bat bazen espresa, apezak benedikatzen zitien ogi puxkak eta horiek pasatzen ziren jendetarat: prediku ondotik zen. Bi beattaren dako izaiten zen zerra bana: jaten giniela gogotik! Hori diela hiruetan hogoi bat urte egiten zela. Baigorrin 1948 an bederen, ogi ofrenda egiten zen.  
  
Bizkotzak, eztia
 
Ogiarekin batean, pasta berarekin, opil batzu egi- ten ziren haurren dako, xokoleta edo gasna barnian. Labe bazterrian ezartzen ziren erretzeko, fitio erret zen baitziren.  
+
'''Bizkotzak, eztia'''
 +
 
 +
Ogiarekin batean, pasta berarekin, opil batzu egiten ziren haurren dako, xokoleta edo gasna barnian. Labe bazterrian ezartzen ziren erretzeko, fitio erret zen baitziren.  
  
Bixkotx guti egiten zen: ez zen igande guziz jaten, bestetan:«massepain», komunionetan eta ezteietan: ''katalanbroxa. ''
 
Línea 259: Línea 263:
 
Gure haur denboran baziren «de petits bonbons» xehe-xehe batzu, ''xixari bunbuna ''erraiten ginien, epizerietan erosten ziren.  
 
Diela 70bat urte, eskolan nintzalarik, amak sosa un- tzitegian atxikitzen baitzien kesa batian, herriko boti- garat igorri ninien; sosa hartu nien hamar sos, eta bixkotxak erosi nintien ixilka: alimaleko paper zaku baten bete bixkotx eta etxerat jiteko heiek ezin gor- de! Iturrirat joan nintzen urketa, harat ereman nien poxa gorderik eta hantxet ezin finituz nola ari izan intzen! «Madeleine» holako bizkotza giza ziren eta zer andana enien!  
+
Diela 70bat urte, eskolan nintzalarik, amak sosa untzitegian atxikitzen baitzien kesa batian, herriko botigarat igorri ninien; sosa hartu nien hamar sos, eta bixkotxak erosi nintien ixilka: alimaleko paper zaku baten bete bixkotx eta etxerat jiteko heiek ezin gorde! Iturrirat joan nintzen urketa, harat ereman nien poxa gorderik eta hantxet ezin finituz nola ari izan intzen! «Madeleine» holako bizkotza giza ziren eta zer andana enien!  
  
Ihauteriaz, kauserak egiten ziren: igande ihaurt eta astearte ihaurt denboran, gero zonbait igandetan egi- ten ziren. Krepak igandetan egiten ziren noiz nahi. Kauseren egiteko, bezperan egiten zen pasta eta biha- ramunean erre; amak egiten zitien komuski. Pinta bat ur, ura erakitzen hasten zelarik, ur bezen bat irin, hura erreaz ontsa, bila baten forma jartzen zelarik, arrol- tzeak nahas, «levure» delakoa ezartzen zen eta «anis vert» delakoa ontsa idorra eta xehatia; pausatzerat ut- zi behar zen.  
+
Ihauteriaz, kauserak egiten ziren: igande ihaurt eta astearte ihaurt denboran, gero zonbait igandetan egiten ziren. Krepak igandetan egiten ziren noiz nahi. Kauseren egiteko, bezperan egiten zen pasta eta biharamunean erre; amak egiten zitien komuski. Pinta bat ur, ura erakitzen hasten zelarik, ur bezen bat irin, hura erreaz ontsa, bila baten forma jartzen zelarik, arroltzeak nahas, «levure» delakoa ezartzen zen eta «anis vert» delakoa ontsa idorra eta xehatia; pausatzerat utzi behar zen.  
  
Etxe ainitzetan baziren erliak eta eztia egiten zen. Ez zutenek, eztia erosten zuten; bazen mota bat bano gehiago: bada xuria eta gorria ere, hori kasu, ona da. Erlia bano baliosagorik ez da bertzerik! eta eztia bano onik badea jeus? Eta minen dako ere izigarri ona da eztai: minen letzeko. Erleekin behar da mintzatu: eza- gutzen dute jendea: gizon arrotz bat urbildu zen kofoinetarat eta erlez bete, etxeko naugusia joan zen eta beterik ere ez zuen ausiko: hori ere bitxi da.  
+
Etxe ainitzetan baziren erliak eta eztia egiten zen. Ez zutenek, eztia erosten zuten; bazen mota bat bano gehiago: bada xuria eta gorria ere, hori kasu, ona da. Erlia bano baliosagorik ez da bertzerik! eta eztia bano onik badea jeus? Eta minen dako ere izigarri ona da eztai: minen letzeko. Erleekin behar da mintzatu: ezagutzen dute jendea: gizon arrotz bat urbildu zen kofoinetarat eta erlez bete, etxeko naugusia joan zen eta beterik ere ez zuen ausiko: hori ere bitxi da.  
  
Erliak ziren lekutan, eztia egiten zen: zonbaitzuek saltzen zuten, guk erosik izan dugu.  
 
I.77-tik 79-ra. ESNEA, ZEMERAUNA, GASNA, GAZ-
 
TANBERA
+
'''I.77-tik 79-ra. ESNEA, ZEMERAUNA, GASNA, GAZTANBERA'''
  
Esne soberakina ez ginien saltzen, bazen enplegia etxian kabalekin.  
 
Línea 277: Línea 280:
 
Gaztanbera ez zen usu egiten, igandetan berdin, ez zelarik esnerik, esnea edo gaztanbera erosten zen.  
 
Burra azita batian, ur hotzez beterik, atxikitzen zen ez dadin urt, egun guziz ura kanbiatzen zen, ez bait- zen frigorik! ukan dugu 1955an.  
+
Burra azita batian, ur hotzez beterik, atxikitzen zen ez dadin urt, egun guziz ura kanbiatzen zen, ez baitzen frigorik! ukan dugu 1955an.  
  
Esnea lot arazten da gatzagiarekin: gatzagi puxka bat hartzen zen eta oihal baten barnian ezarri, esteka- tu eta hura tinkatzen esnearen gainean; ez zen sobera eman behar, bestenaz bortitza izaiten baita. Gatzagia bemz on zen. ENCUESTAS ETNOGRAFICAS DE CAMPO Zemerauna, gaxurarekin egiten da, ardi gasna egin eta. Gaxura berotzen da eta egosteko pundian biltzen zako gain bat bezala, hura pasoarra batian ezar eta bere gaxura joan arazten; goxo zen hori ere, eta zukre puxka bat zelarik sukratzen zen. Denen dako zen; be- ra jaten zen edo ogiarekin edo artoarekin.  
+
Esnea lot arazten da gatzagiarekin: gatzagi puxka bat hartzen zen eta oihal baten barnian ezarri, estekatu eta hura tinkatzen esnearen gainean; ez zen sobera eman behar, bestenaz bortitza izaiten baita. Gatzagia bemz on zen.
  
Gaztanberaren egiteko, ardi esnia behar da: hura egosten da, zukratzen epeltzerat uzten eta gero «la présure» emaiten (erosten ginien), emeki-emeki go- gortzen zen. Gaztanberaren dako ez ginien gatzagia ezartzen, gasnaren egiteko ba.  
+
Zemerauna, gaxurarekin egiten da, ardi gasna egin eta. Gaxura berotzen da eta egosteko pundian biltzen zako gain bat bezala, hura pasoarra batian ezar eta bere gaxura joan arazten; goxo zen hori ere, eta zukre puxka bat zelarik sukratzen zen. Denen dako zen; bera jaten zen edo ogiarekin edo artoarekin.  
  
Behien deitzeko, kotxia zurezkoa zen lehen, eta kotxu hartan egosten zen esnia: ''burdin harriarekin; ''izi- garriko harri pizia zen. Suian behar zintien atxíki gorritu artio eta esnia kotxian zelarik, aldian harri bat botatzen zinien esniaren barnerat eta br-r-r-r hasten zen erakitzen, Hala egosia, esne hura hobiagoa zen: loditzen zen, izigarriko gostu ona, erre gostu bat bazien; izigarriko diferentzia bazien kaxan egosia zelarik furnegoaren gainian; gaza ukan dugu 1950an.  
+
Gaztanberaren egiteko, ardi esnia behar da: hura egosten da, zukratzen epeltzerat uzten eta gero «la présure» emaiten (erosten ginien), emeki-emeki gogortzen zen. Gaztanberaren dako ez ginien gatzagia ezartzen, gasnaren egiteko ba.  
  
Behi esne gaiarekin, burra egiten ginien zonbait al- diz; egiten zelarik, guti egiten zen.  
+
Behien deitzeko, kotxia zurezkoa zen lehen, eta kotxu hartan egosten zen esnia: ''burdin harriarekin; ''izigarriko harri pizia zen. Suian behar zintien atxíki gorritu artio eta esnia kotxian zelarik, aldian harri bat botatzen zinien esniaren barnerat eta br-r-r-r hasten zen erakitzen, Hala egosia, esne hura hobiagoa zen: loditzen zen, izigarriko gostu ona, erre gostu bat bazien; izigarriko diferentzia bazien kaxan egosia zelarik furnegoaren gainian; gaza ukan dugu 1950an.  
  
== Gizonari eta emazteari dagokien rola ==
+
Behi esne gaiarekin, burra egiten ginien zonbait aldiz; egiten zelarik, guti egiten zen.
 +
 
 +
 
 +
'''Gizonari eta emazteari dagokien rola'''
  
Gizonek kanpoko lanak egiten dituzte. Xuhur balin bazen maztekia, gizonek laguntzen zuten xerri laneta. Baratzeko lanetan, kumuzki masteak ari ziren, gizonek lurra itzultzen zuten zonbait aldiz.  
 
Línea 293: Línea 299:
 
Apairutan, ardurenian, maztia xutik zen: gizonen xerbitzatzeko.  
 
Maztek, untziak ur beroarekin, egiten zituzten; ez zen oraiko «produit»rik! Ikuzteko, halere bazen xau- na. Baxeren ur hura, xerrier emaiten zen gero. Nik ikusi dut etxe batian, arratsian oherat joan aintzin, zangoak ikuzten baxeren ur hartan!.  
+
Maztek, untziak ur beroarekin, egiten zituzten; ez zen oraiko «produit»rik! Ikuzteko, halere bazen xauna. Baxeren ur hura, xerrier emaiten zen gero. Nik ikusi dut etxe batian, arratsian oherat joan aintzin, zangoak ikuzten baxeren ur hartan!.  
  
== Restauranta, ostatua  ==
 
Ostaturat gehienenik joaiten zen igandetan, meza- tik landa eta bezperetarik landa berriz.
+
'''Restauranta, ostatua'''
  
Denboran, gizonek hartzen zuten goizetan arno xuria edo kafia. Maztiak ez ziren heldu ostaturat, izan dadin goiza edo arratsaldia: berrikitan hasia dira ibil- tzen.  
+
Ostaturat gehienenik joaiten zen igandetan, mezatik landa eta bezperetarik landa berriz.  
  
Beraz, goizeko mezatik landa, kafia eta ''roma ''edaten zuten, bazen ere ''agordinta, ''eau de vie. Ostatian, kafia- ren ondokoa hartzen zelarik, baziren marka batzu botoilaren ingurian: bakotxak behar zien heinian geldi- tu eta bere lagunari botoila eman, xerbitxa dadin.  
+
Denboran, gizonek hartzen zuten goizetan arno xuria edo kafia. Maztiak ez ziren heldu ostaturat, izan dadin goiza edo arratsaldia: berrikitan hasia dira ibiltzen.
 +
 
 +
Beraz, goizeko mezatik landa, kafia eta ''roma ''edaten zuten, bazen ere ''agordinta, ''eau de vie. Ostatian, kafiaren ondokoa hartzen zelarik, baziren marka batzu botoilaren ingurian: bakotxak behar zien heinian gelditu eta bere lagunari botoila eman, xerbitxa dadin.  
  
Ostatuan ez ziren askaiten, bederen hemen. Meza nagusitik landa, amo xuria edaten zen, denboran ez zen aperitifarik.  
 
Arratsaldetan, adinetakoak, bezperetan ibiltzen ziren eta gazteak ari ziren pilotan edo firletan. Gero, ostatuan sartzen ziren eta gizonak musian hasten. Ar- no gorria edaten zuten basoka edo pintaka; ez zuten sosik jokatzen, bainan turnada. Gazteek edaten zuten eta arratsetan, jaten zuten ''zardina boitako ''batzu edo arroltze moleta bat tipularekin; gero hasi ziren jaten. Mazteek ez ziren heldu arratsaldetan ere. Emeki-eme- ki aperitifa batzu agertu dira: Byrrh, Dubonnet, Saint Raphaél, ez zen oraino Ricard-rik ez eta Whisky-rik (irri)!  
+
Arratsaldetan, adinetakoak, bezperetan ibiltzen ziren eta gazteak ari ziren pilotan edo firletan. Gero, ostatuan sartzen ziren eta gizonak musian hasten. Arno gorria edaten zuten basoka edo pintaka; ez zuten sosik jokatzen, bainan turnada. Gazteek edaten zuten eta arratsetan, jaten zuten ''zardina boitako ''batzu edo arroltze moleta bat tipularekin; gero hasi ziren jaten. Mazteek ez ziren heldu arratsaldetan ere. Emeki-emeki aperitifa batzu agertu dira: Byrrh, Dubonnet, Saint Raphaél, ez zen oraino Ricard-rik ez eta Whisky-rik (irri)!  
  
Gero, gu haur, hasi ginien prestatzen kosteletak, saltsak. Sasoinekin, baziren onjoak, urtxoak, xori tti- piak; murru zoriak biltzen gintien lasto metetan: iguz- kiko aldetik egoiten ziren, sare bat ezarri-ta biltzen gintien metaka izi arazi ondoan; xederak ere baziren, bainan murru zoraik ez ziren horietan atzemaiten: animale onak! Gero, kantuz hasten ziren, xorta bat edan eta.  
+
Gero, gu haur, hasi ginien prestatzen kosteletak, saltsak. Sasoinekin, baziren onjoak, urtxoak, xori ttipiak; murru zoriak biltzen gintien lasto metetan: iguzkiko aldetik egoiten ziren, sare bat ezarri-ta biltzen gintien metaka izi arazi ondoan; xederak ere baziren, bainan murru zoraik ez ziren horietan atzemaiten: animale onak! Gero, kantuz hasten ziren, xorta bat edan eta.  
  
Ostatian kartetan berant airian ari zirelarik argiare- kin, ez ziren ohartzen soliboa sutan zela, lanpak su emana, kerradia mahain gainerat erortzen zen, karte- tan artzean bisaia beltzatzen zuten eta ez ziren ohartzen ere.  
+
Ostatian kartetan berant airian ari zirelarik argiarekin, ez ziren ohartzen soliboa sutan zela, lanpak su emana, kerradia mahain gainerat erortzen zen, kartetan artzean bisaia beltzatzen zuten eta ez ziren ohartzen ere.  
  
Osasuna eta '''jakiak '''
 
Kozinaren egiteko, urina baginien: xerria hiltzen zelarik, urin untzitan ezartzen ginuen; norbait esto- makatik erri zelarik, ordian oligoa ibiltzen ginien borren dako.  
+
'''Osasuna eta jakiak'''
 +
 
 +
Kozinaren egiteko, urina baginien: xerria hiltzen zelarik, urin untzitan ezartzen ginuen; norbait estomakatik erri zelarik, ordian oligoa ibiltzen ginien borren dako.  
  
Amo beroa emaiten zen negian jende haundier marranta balin baziren.  
 
Sagar jelera atxikitzen ginuen okasione batzuen da- ko: norbait ez untsa balin bazen, ikusterat norbait ji- ten zelarik, atsal askaria emaiten zen gasnarekin.  
+
Sagar jelera atxikitzen ginuen okasione batzuen dako: norbait ez untsa balin bazen, ikusterat norbait jiten zelarik, atsal askaria emaiten zen gasnarekin.  
  
Tisanak ere egiten ziren: ''úlula'' ardurenian, ''kamomi- la ''ere, morroina: baratzetan jiten zen, haren loria bil-
+
Tisanak ere egiten ziren: ''úlula'' ardurenian, ''kamomila ''ere, morroina: baratzetan jiten zen, haren loria biltzen zen eta marranta zirelarik, tisana egiten. Eri girelarik, tilula hartzen ginien.
  
tzen zen eta marranta zirelarik, tisana egiten. Eri gire- larik, tilula hartzen ginien.
+
Eztula zelarik, kataplasmak ezartzen gintuen: «farine de lin et farine de moutarde» delako horiekin.  
 
Eztula zelarik, kataplasmak ezartzen gintuen: «fari- ne de lin et farine de moutarde» delako horiekin.  
 
''Ventouse-ak ''ere ezartzen gintuen. Zonbait aldiz, itxainak ezartzen ziren odolaren edateko: farmazian erosten gintuen.  
 
Línea 329: Línea 335:
 
Jende batzuen ikusterat joaiten zelarik (eri, jende xahar) ikusgarriak ekartzen ziren: xokolet, sukre, bixkotx, kafe, aranak ere: paket ttipi bat, jateko zerbaitekin.  
 
== Jaki eskaleak  ==
 
Urte guzian, jende batzu jateko gauzen eske ibil- tzen ziren, izan dadin haur edo adineko. Bereziki, heldu ziren urtatsez eta ihauteriaz, galde egiten zuten tripota edo xerriaren bustana eta holako.  
+
'''Jaki eskaleak'''
 +
 
 +
Urte guzian, jende batzu jateko gauzen eske ibiltzen ziren, izan dadin haur edo adineko. Bereziki, heldu ziren urtatsez eta ihauteriaz, galde egiten zuten tripota edo xerriaren bustana eta holako.  
  
Jaun ta Andere Erreca, 75 eta 76 urte badituzte. Denboran Jaun-ta Andere Erreca ostatua atxiki dute Irulegin. Buruila 1988.  
 
<p style="text-align: right;">''Peio Goityk eginiko txostena</p>
 
{{#bookTitle:Alimentación Doméstica en Vasconia | Alimentacion_domestica_en_vasconia}}
 
{{#bookTitle:Alimentación doméstica en Vasconia|Alimentacion_domestica_en_vasconia}}
 
Revisión actual del 12:09 17 dic 2018

I.37, 38, 39. ZER JATEN ETA EDATEN ZEN USAIAN ETXETAN?

Denboran, jeiki eta: kafia 6-ak irian, gero askaiteko, 8-ak irian, baratxuri salda zonbait aldiz, eta xingar ta arroltze edo gasna; etxe batzuetan, egun guzuz, bazen baratxuri salda eta xingar ta arroltze.

Eguerditan, bazen beti salda eta haragirik ez; zonbait aldiz llar salsa eta arroltze bat barnian edo xingar puxka batekin (lukainka zonbait aldiz), lur-sagar saltsa bazen edo lur-sagar fritak, haragia igandetan baizik; ez zen desertarik, balin bazen: igandetan: krema edo irris esnea; zonbait lekuetan gasna bazen: ardi edo behi gasna, gasna xuria.

Arratsaldetan ogi ta gasna erreximetarekin jaten zen.

Arratsetan, bazen salsa eta esnia taliarekin edo artoarekin. Esnia egosten zen goizetan; afaiteko, esnia ezartzen ginien esnearen gaina edo taloa boskatzen ere berdin; eguerditan ere taloa zonbait aldiz jan dugu.

Jateko bagintien azitak bai eta ere furtxetak eta koilerak; arratsetan goporra zen, arraro zen jakia: etxe haundi zonbaitzuetan jaten zuten. Ardurenian, arratsetan salsa, arto eta esne, zonbait aldiz kafe esnia ere bai; sasoinian salda ta gaztainak.

Goizetan, haurrek kafe esnea hartzen zuten askaiteko, zonbait aldiz xokolet esnia, ez baitzen xokoletik metaka. Askaiteko ez zen burririk, ordian beti talo ta esne edo arto ta esne zen; oroitzen niz amak emanik talo ta esne, eta aitak ikusi taloa ez niela hain gogotik jaten, eman zadatan xokolet mutturbat!

I.40. NOLA PRESTATZEN DIRA JANARIAK?

Diela hiruetan hogoi bat urte, furnegua ukan dugu: tolazko furnego beltze batzu, harotzak ekar arazten zitien eta gero arranjatzen.

Emeki-emeki, su pazterra ez zen pizten, negian salu. Lehen, supazterrian salda egiten zen eltze batian: lurrezkoak ziren lehen, arrailtzen ziren eta gatinak ezartzen ziren, savia bezala egiten zuten ingurian. Jende batzu (bohamiak edo hola) pasatzen ziren etxetan kaxolen eta eltzeen arranjatzeko.

I.44. NOLA JESARTZEN DIRA MAHAIKIDEAK MA HAIARFN INGURUAN? NOR DA MAHAIBURUA?

Apairutan, maztiak haurrekin jaten zuten, berex, bazterrago, mahain ttipi batian; asteko ttipiak zirelarik, haurrak beren mahian jaten zuten, bainan barne berian, gizonak mahain haundian.

I.49. OTOITZA JAN AINTZINEAN ALA JAN ETA GERO? NORK ZUZENTZEN DU?

Jan aintzin bazen otoitza, amak manatzen zien: lehenik zeina eta gero otoitza egin; otoitz denboran gizonek boneta kentzen zuten eta berriz ezartzen jateko.

Arratsetan, afal eta, otoitzak egiten gintuen belauniko lurrian, denak elgarrekin, arrosarioak eta denak... zonbait aldiz lo eta sunka batzu gibeletik ukaiten gintuen: ez otoitza gogoan, gaztiak te!

Mahaian, jateko, gizonek boneta atxikitzen zuten; kentzen zuten anjelusaren dako eta otoitzaren dako, jan aintzin.

I.47. FURTXETA, KOILERA ETA GANIBETA

Eguerditan, jateko furtxeta eta koilera baziren, ardurenian gizonek beren ganibeta bazituzten, Arratsetan, baginien egurrezko oporrak (edo goporrak) esnearen edateko; baziren lurrezkoak ere.

Argitzeko, denboran, arrexina bazen supazterrian, zilo batzuetan ezarria taula baten puntan; «lampe á pétrole» delakoak ere baziren dilindan eta zonbait aldiz su emaiten soliboer.

Jaten zen zerbitarik gabe, igandetan ere. Zonbait aldiz, mahainaren gainean «toile cirée» delakoa bazen, bainan ardurenian jeus, taula hala-hala.

I.48. ARRAULTZARIKJATEN AL DA? KONTSERBARIK EGITEN AL DA?

Arroltzia usu jaten zen: goizetan, eguerditan zonbait aldiz, atsetan: bakan. Berantian egin dira arroltze kontserbiak, bainan guk ez dugu egin.

Arroltzia saltzen zen pusken erosteko: sukre, cafe; ordian ez zen sosik, denak baziren sosa salu: zonbaitek oilaxkoak saltzen zituzten, ez zen oraiko moldea!

I.51. NOIZ HARTZEN ZIREN JANARI BEREZIAK?

Igandetan, haragia jaten zen: oiloa, «pot au feu», lapina, oilaxkoak ere bazirelarik; bestenaz, uztailian ogia joiten zelarik, haragia jaten zen.

I.67. ONJORIK JATEN AL DUZUE?

Onjo mota guti biltzen zen: kaxko beltxak eta papunak gehienenik, bai eta ere xixak, gorringoak.

I.68. JATEN AL DUZUE KA.RAKOLIK?

Ez ginien karakolarik biltzen.

I.70. ERREKETAKO ARRAINIK JATEN AL DA?

Arraina ez zen izigarri jaten: jaten zelarik erreketakoa zen, arrain martxantik ez zen pasatzen orai bezala. Arraintzariak baziren, «brankonierrak» ere. Arrain guti jaten zen, bederen itsasoko arrain guti: ni, ez niz oroit itsasoko arrainik janik lehen, artetan xardina; diela berrogoi ta hamar bat urte hasia gira itsasoko arrainaren jaten. Bestenaz, bestetan amarraina zen ahalaz. Arrainaren ukaiteko, ez ziren basa-arrankariak etxetan pasatzen, bainan, bi edo hiru gizon elgar aditzen zuten eta arratsetan joaiten ziren sarekin. Bi makilen artian sare bat bazen; arraina bazelarik ezartzen zinien azpitik pollikiño, sak, hesten zinien eta gero arraina barnian zen; argiarekin egiten zen, karburako lampa-rekin.

Erreketan, angilak biltzen ziren, eskuz, gauaz, bestenez kordelak ezartzen ziren. Sasoin bat bazen horien biltzeko: haltza hasten delarik ostatzen, ordian ornen da angila abiatzen.

I.80.

Guztairen emaiteko plateer, perrexila edo xarpota (le bouquet) eta erramia saltsaren dako.

I.81. KAFERIK EDATEN AL DA?

Dutia edaten zen, ez orai bezala hoin ardura; tisanak egiten ziren, kafia ardura edaten ginien: goiz guziz. Kafia erosten ginuen berderik. Erretzeko bazen kaxola bezalakoa, gider luze batekin: suiaren gainean ezartzen zinien eta igituz-igituz izerdi bat ateratu artio egiten zen, ordian beltzatia zen eta kentzen zen sutik: hura zen kafia!

Kafiaren egiteko, kafe errautsa eta xikoria nahas ezartzen ziren urian supasterrian; kafia egin eta, berexteko, itxendi bat kafiaren barnian sartzen zen eta kafia pasatia gisa zen.

I.82, 83. ARNORIK EDATEN AL DA? ETA SAGAR ARNORIK? BESTERIK?

Edari gisa, amo eta sagar arnoa egiten zen. «Reinette» delako sagarra biltzen zen sagar arnoaren egiteko, bai eta ere sagar eztika: sagar ezti bat, jusa arrunt eztia.

Arnoa etxe guzietan egiten zen, urte guziko eta saltzeko ere: guk ere saltzen ginien.

Etxian, ez zen urik eta iturrirat joan behar zen xeka: bide haundiaren bazterrian. Ez zen orai bezala urik enplegatzen. Gizon, emazte edo haur ur-keta ibiltzen ziren.

Emazteek edo nexka gazteek ferretan ura ekartzen zuten, halere pulutia buriaren eta ferretaren ardan ezartzen zuten: oihalezko erronda lodi bat; aldiz, gizonek zegotan ekartzen zuten ura. Nik, nexka gaztia nintzelarik, hamabi urtetan, ferreta baliatu dut; gero, emeki-emeki ez zen ferretan ekartzen, zegotan.

Amo xuri guti edaten zen etxetan, gorria gehienik; Irulegin ez zen amo xuririk ainitz egiten. «Rosé» delakoa ez zen orai bezala egiten, denboran ez ginien egiten ez eta xuririk, gero berantago, ene aita zena hasi zen «rosé» egiten: goxoago da edateko, fina da.

Sagar arnoaren egiteko: sagarrak behar ziren ontzerat utzi, gero bildu eta barnian atxiki meta batian usteltzen; ordian lehertzen zituzten eta tinkatzen brentsa batian; jusa biltzen zen eta barriketan ezartzen.

Minetaren egiteko: arnoa egin eta, graspa gelditzen delarekin, brentsatik ateratzen duzu, eskuz harrotzen, barrika batian urez estalik ezartzen duzu eta zonbait egunez uzten duzu. Jus hura kentzen duzu, barrikan ezarri ta izigarri on da edateko, ez du moxkortzen bainan goxoa da; gaztainekin ona da.

«Rosé»-aren egiteko, bereala brentsan tinkatzen duzu graspa; amo gorriaren dako, graspa xehatzen duzu eta irakitzen uzten zuanian. Denboran, ektara bat pasa mahasti baginien. Gorrietan baginien bordelesa: (tannat), axeria (cabernet); xurietan: ixkiriota, kroxen- ta, pika-potta. Orai ere mahastia badut: zazpi ehun bat ondo: mota ainitz badut: «tannat, cabernet, saint émilion, sémillon, gros noir, merlot...» Leheno barrika andana bat betetzen ziren, zazpi ehun pintakoak.

Mahastia, ez dadin «mildiou» delako gaitz hori jin, mitriolatzen zen hamortzetik; sofria ere emaiten zen hauskoarekin.

I.84, 85. TAAKOA, TABAKOA

Taakoa bazen, jortako doia ikusi dut kotsia gerla denboran, etxeko baratzian. Baziren bi taako mota: bat bazen osto ttipi bat eta bestia osto zabal haundi bat. Mendian ere ikusi dut gazte ninzalarik, taako baratze eder bat, peña batzuen ondoan, bainan ez zen libro; larrazken hastapenian biltzen zen.

Zigarreten egiteko, paper haundi batzu baziren eta taakoa barnian ezartzen. Zigarret eginik ez zen, taakoa zen ordian: erosten zen edo etxean egiten; herrian erosten ginien taakoa bulegoan: «en vrac» saltzen zuten hiru kantoineko paper zaku batzuetan; gero, berantian, taakoa 40 grameko paketetan saldia zen.

Zonbaitzuek taakoa zikatzen zuten, zaharrek gehienenik; berrikitan ikusi dut oraino: ahoan puska bat ezartzen duzu; badira oraino egiten dutenak.

Bazen bertze taako mota bat sudurretik hartzen zen: ene ustez, mazteek ere egiten zuten.

Zikatzeko taako, pipa edo zigarret egiteko taako berbera zen; tinki tinkia ezartzen zuten eta aho zokoan ezarri eta, masta masta ari ziren: zikatzia da.

Ez ornen zen hortzik anderatzen taakoa zikatzearekin, beltzatzen puska bat bainan hortzak izigarri ontsa atxikitzen.

Taakoaren erretzeko, ikusi dut lurrezko pipa xuri bat, pipa ttipi bat zen, gider luze bat bazien: baziren ere pipa ahundi batzu, zurezkoak: horiek berrikitan ere baziren; pipa xuriak aldiz haurra nintzalarik ezagutu ditut, diela 65 urte. Zaharrek asteko egiten zuten, gazteek ez dakit, ez nuzu oroitzen; mazteek ez zuten pipa egiten. Zonbait gizonek zigarreta egiten zuten bainan pipa ainitzek.

Taakoaren pizteko briketak edo su piztekoekin egiten zen; ainitzek nahaigo zuten briketa («blonda» izenekoa): mexa ezartzen duzu eta harriak egiten du pindarra burdin bati kontra.

I.66. BARATZA, FRUITU ARBOLAK

Ainitz etxetan bazen sagardi bat.

Mahastitan baziren mertxika ondoak asteko, uduriak ere. Fruitu horiek jaten ziren, mertxikekin edaria ere egiten zen: guk egin dugu «l'alcool de peche».

Edozoin erreximeta mota egiten ziren: sagarrekin, mertxikekin, tomate berdekin, mahatsarekin, gereziekin, ahanekin, gaztainekin ere zonbait aldiz; fruitu guziekin egiten ziren! Eguerditan eta arratsaldetan ere berdin, erreximeta jaten zen.

Jelerian «un báton de vanille» ezartzen zen eta mahatsetik egiten delarik erreximeta: intzaurra.

Ez zen fruiturik kabaler emaiten, xerriek atxemaiten zuten sagarrak kanpoan.

Ezkurrak, guk ez gintien biltzen, xeriak igortzen gintien oihanerat horien jaterat.

Intzaurrak, noiz nahi jaten ziren: eguerditan, arratsetan berdin, artetan ere; jalen gintien hol hola edo ogiarekin berdin.

Bide bazterretan mazuzak eta ahana basa mota bat biltzen ginien jateko eta erreximetaren egiteko ere.

Mahastiko mertxikekin egiten ginuen «l'alcool de peche»: mertxikak ontzerat utzi, bildu, ez dakit exurrak ekendu gintuen, brentsan tinkatu, barrikan ezarri eta untzerat utzi. Ona zen, aski azkarra zen, alkoola gisa emaiten zen, bainan etxeko zen, ez ginuen ostatian emaiten; negian edaten zen igandearekin, bazkaldu-ta.

Arnoa egun guziz edaten zen, sagar arnoa ere ardura. Haurrek, ur eta amo edo sagar arnoa edaten zuten, negian bazen mineta eta hortarik ere edaten zuten: arnoa baino ahulagoa.

Intzaurrak eta gaztainak biltzen ziren: gizonek haga batekin joiten zituzten, eror arazten eta haur-ta emaztek biltzen zituzten. Gaztainak, kormutsetan atxikit zen ziren aterbian; gure denboran, ortzirale guziz kormutsak higitzen ziren usteldu gabe azpitik; behar ordian, joaiten ziren xixpa batekin hartzen eta kormutsak berexten; ainitzek ainitz biltzen zituzten.

Gaztain sasoinian, gaztainak ardura jaten ziren, orai ere jaten ditugu; egosten ezarri-ta behar zuten piko ostoa gainetik: emaiten du gostu goxo bat, eta gatz puxka bat.

Alorrian egiten ginien artoarekin, irina ukaiten ginien arto bihiak xehatu eta. Taloak eta jateko artoa egiten gintien.

I.51. APAIRU HAUNDIAK. JANARI BEREZIAK

Apairu haundien dako, kanpoko kozinerts bat deitzen ginien; bertze bi emaztek laguntzen zuten emazte hura. Komunionetan, bataioetan, ezteietan, hala egiten zen: denak etxian egiten baitziren. Zonbait egun aintzinetik basten ziren jateko gauzak eta baxeren biltzen.

Zonbait okasionen dako, auzoak gomitatiak ziren apairutarat: enterramendutan gehienik, bestak, ezteiak, komunione, xeri hiltzia, mahasti jorra, iratze paitia, arto joitia...

Etxe berri bat egiten ari zelarik, murriak eta teilatua bururatziarekin, bizkarrian buketa bat ezartzen zuten eta bizkar besta egiten. Apairu bat zen, etxia egiten zirenak ofreiturik; etxian egiten zen astelenkari, eguerditan bainan ez etxe berrian; ardurenian, poalleria jaten zen.

Herriko besten dako, ontza jaten zen: «pot au feu», oiloa irrisarekin eta farzia; oiloa jaten zen bestenaz bainan saltsan.

Apezari, ekartzen gintien jateko gauza batzu: bazkoz: axuria, eguberriz amo xorta bat; ez ginien komitatzen.

Denboran, ez zen apairurik egiten ezkont aintzin biziaren bururatzeko, gero ba.

Presentak eta etxe sartzia ez zen gauza bera. Ezteietan komit zirenak presentak ekartzen zituzten eta bazen egun bat horen dako. Eztei aintzin, ezkon gaiekin hitz hartzen zuten bazkariaren eguna; eztei egunaren bizpahiru egun leheno egiten zuten, eguerditan.

Hola, present bazkarirat komitatuak, multxoka heldu ziren ezkon-gaiek bizitzeko hautatu etxerat. Egun berian, etxez kanbiatzen zen, gizon edo emazte gaztiak bere puskak ekartzen zitien: etxe sartzia zen ere.

Presenten dako, galde egiten zinien zer nahi zuten. Batzuek ekartzen zituzten untzieria berdin, bizpahiru untzi xerbitxiaren dako, bertze batzuek ganibetak; present haundi baten dako, elgarretatzen ziren. Zonbaitzuek, edariekin jiten ziren: Izarra edaria, etxean egina alcoola eta ezpria-rekin. Ekartzen zuten ere katalanbroxa, zikiroa (atzarra) bizirik, xingola gorri batekin; oiloak ere baziren. Bazkari hori ezteiak bano zonbait egun aintzin egiten zen; jende parrasta bat biltzen zen; oiloa, oilaxkoa jaten zen.

Usaian, mubleak ekartzen ziren orga baten gainean: bederen ganbara. Nexka bat, bere arropak eta finja, bazien «le trousseau»; oroit niz, herrian, gizon espos gai batek bere arrestelia eta tailu giderra ekarri zitiela.

Zonbait aldiz, present bazkaria egiten zelarik, ordian, mubliak han ziren lekian, nor ere zen ezkontzen etxian.

Lehen, hemen, zonbaitzuetan, bi egun estei egiten ziren, guk ez dugu hori ikusi.

Esteien dako, jan eta edari guziak etxekoak ziren; ez zen jeus egiten ostatuan. Present bazkarian izanak zirenak, eztei bazkarirat abian ziren ere.

Bazkoz, bildotsa jaten zen eta arrainak balin baziren.

Eguberriz, ez zen delako «buche de Noel»; present gisa ez ginien gauza haundirik ukaiten: iranja bat edo xokoleta.

Garizumaz, astian bi egunez mehe egiten ginuen: astezkenetan eta ortziraletan.

Oroitzen niz ahaiturik, lehengo garizuman, hauste egunian, ezartzen zutela zartaina hautsez garbiturik, urin hura dena kendurik; ordian ez zen urinik behar.

Arto xuritzeko, auzoekin kurutzatzen ginen, afalduta zortziak irian, joiten ginen edo helgu ziren senarta emazte, goizeko oren bat artio. Gero jaten zinien zonbait aldiz tripa salda edo gasna-ta erreximeta (tomate erreximeta) edo patia. Ezkaratzian edo sabaian artoa xuritzen ginuen.

Mahasti aitzuretan, kurutzatzen ginen auzoekin: egun batez etxe batian, berriz bertze etxean eta hola. Eguerditan, ontsa emaiten zen jaterat, hobekiago: poalleria; goizetan, mahastian hartzen zuten xingar-ta arroltze eta gasna.

I.61, 62. XERRI HILTZEA

Xerria, negian hiltzen zen, goizetan goizik; goizetan apairu ttipi bat egiten zuten berdin, bestenaz eguerditan, xerri gibela jaten zen. Lehen ez zen «pa té»rik egiten: gibela puskatu, erretzen zen eta ondarreat tipula puxka bat eman eta amo xorta bat: iziga rri ona zen. Apairu haundiena, okasione hortan, eguerditan zen gure etxean, bainan zonbaitzuetan arratsarekin zen.

Xerria, etxe guzietan bazen eta ainitz lekutan biga ere ba.

Xerritik, dena jaten zen. Lukainken atxikitzeko, haga batian xukarazi erre eta gero urinian ezartzen ziren. Xingarrak, gazitu-ta, xukarazten, bipera gorri bizia eman eta zaku batian ezarri. Mihia, urinean ezartzen zen, behar ordian jateko; xangoak ere jaten ziren berex; beharri saltsa egiten ginien. Xerriaren pixastriarekin ere zerbait egiten ginuen: garbitzen ginien, hantzen eta urinez betetzen.

Xerri boularrak, tripotetako ziren. Tripota jastatazen ginien arratzetan xerri hiltzaliarekin eta xeri atxikitzaileekin. Arratseko, xerria moztia zen, haragia hoztu eta.

Gazitzeko, xingarrak gatzian atxikitzen gintuen hogoi bat egun, artekiak gutio. Xerri hiltzaliak gazitegian ezartzen zitien; etxekoak ateratzen zituzten, ikuzten, xukatzen eta biper gorria emaiten. Sobera gazia balin bada, jan aintzin, xingarra trenpatzen duzu ur epelian edo bertze batzuek esnian ezartzen dute.

Behi hiltzea

Behikia bekan jaten ginien, le «pot au feu» igandetan, ez zelarik oilorik edo oilaxkorik. Haragia, bexerrari erosten ginien, herrian pasatzen zen ebiakoitzetan.

Etxetan behi bat hiltzen zelarik, ona balin bazen, haragia saltzen zen, kiloka ezarri-ta, etxez-etxe: hori errekontruz gertatia zelarik, bertzenaz ez zen ibiltzen.

I.80. LANTZEN DIREN BARAZKIAK

Sasoinaren arabera, egiten gintuen babak, aza, lur sagarrak, artixota, des «salsifis», porriak, karrotak... orai ere baratzia egiten dugu.

Sasoinian, ogitik landa, tomatiak egiten ziren botoiletan, labia epeltzen zelarik: tomatia botoilian ezartzen zen, buxun bat ontsa estekaturik tapatzeko; labia sobera bero balin bazen, botoilak hausten ziren.

I.52-tik 60-ra. OGIAREN EGITEKO

Ogia egiten zen kasik etxe guzietan: guk ebiakoitzarekin egiten ginuen. Familiaren arabera ogi egiten zen: bortz edo sei ogi gure etxean, aste guziko ardurenian. Ogia egiten zelarik freskoan, bolanjeriakoa bezain ona zen edo hobiago. Bi egunetarik goiti, ogia errozten da eta halere ortzirale artio jaten ginien.

Goiz huntan jan dut etxe ogi puxka bat: «erdiko borda» deitzen den etxian egina, hamabi ogi baziren etxeko labian erriak.

Ikusteko labia aski gorria zenez, irin puxka bat botatzen zen eta hura erretzen bazen fite, zure labia prest zen. Labiak behar zien ontsa gorritu eta zola garbi garbia ezarri. Gorritzen zen egurrarekin edo xarmendiekin; labia epeldu-ta tomatiak erretzen dira.

Ogiaren egiteko, askan egiten zen: lehenik mazatu behar zen bahean, zahiaren kentzeko irinari.

Ogi edo irinaren egiteko, eihera-zaina pasatzen zen etxetan karrosarekin, aste guziz, bazitien bere egunak.

Ogia egiten zelarik behar zen beti pasta puxka bat atxiki pasta berritik: hori altxagarri gisa zen. Bezperan, hura nahasten zen irin puxka batekin eta ur beroarekin kazola batian eta biharamun goizeko harrotzen zen. Komuzki, aste guziko ogia bazen.

Bestenaz erosten ginien bolanjerrari, bainan ez ardura: hura bixkotxa bezala jaten baitzen.

Bolanjerrari ogia hartzen delarik, kundia atxikitzen zien, xiri batian oxkak egiten ziren ogia hartzen zelarik: ez dut ikusi bainan intzun.

Mota guziko ogiak moldatzen gintuen: luziak, errondak, korona gisa.

Artoa ardura jaten zen: irina egiten duzu, ohatzen duzu ontsa, gero gaztain osto batzu hartzen dituzu, luziak baitira, juntatzen eta errondan plantatzen mahain baten gainean; opil bat egiten zinuen arto hura-ekin eta ostoen gainean ezarri; ostoak doblatzen zintien denak, lotzen ziren denak artoaren gainean. Hura labian errat zen zinien eta erria zelarik, xerraka pikatzen zinien, la méture, deitzen da. Gero, behar zelarik, arto xerra horiek suian gorritzen ziren: baziren espresak grita bezala ko zonbaitzu supazterrean, brasa bazen gibelian eta artoak lerroan izartzen zintien: gorritzen ziren. Arto hori esnearekin jaten zen edo edozoinekin; ardurenian ogia finitzen zelarik artoa jaten zen, bainan guk jan dugu egunian hiruetan ere.

Taloak ere egiten ziren «des galettes», arto pasta berarekin, oihal baten gainean puxka bat ezartzen zinen, xabaltzen zinen, matxarroaren gainean (grilla mota bat) ezartzen zen eta brasaren gainean erretzen zinien bi aldetarik, taloa gauza ona da, orai ere egiten dugu zonbait aldiz.

Ogian gatza ezartzen zen eta zonbaita aldiz, lur-sagar batzu, irinia guti zelarik: lur sagarrak egos arazi, «presse-purian» pasatu eta pastan nahasten zen, ogi estia zen, gustia ere bazien bainan ona zen halere.

Ogia hasi aintzin, egiten zen eta orai ere egiten da, kurutze bat ganibetarekin; pausatzeko, alderdi ona behar da pausatu, sekulan erroz-goiti.

Igande guziz, mesa nagusian bazen ogi benedikatia: frangotan ogia pikatu dut elizan beattar nintzelarik. Etxe guziek emaiten zuten aldizka ogia: ainitzek etxe ogia, alimaleko ogi batzu ekartzen zituzten. Ezartzen nintien xerraka pikaturik eta gero bertze alderat mozturik; taula bat bazen espresa, apezak benedikatzen zitien ogi puxkak eta horiek pasatzen ziren jendetarat: prediku ondotik zen. Bi beattaren dako izaiten zen zerra bana: jaten giniela gogotik! Hori diela hiruetan hogoi bat urte egiten zela. Baigorrin 1948 an bederen, ogi ofrenda egiten zen.

Bizkotzak, eztia

Ogiarekin batean, pasta berarekin, opil batzu egiten ziren haurren dako, xokoleta edo gasna barnian. Labe bazterrian ezartzen ziren erretzeko, fitio erret zen baitziren.

Bixkotx guti egiten zen: ez zen igande guziz jaten, bestetan:«massepain», komunionetan eta ezteietan: katalanbroxa.

Haurren dako baziren bixkotx xukuak, bainan ez ginuen orai bezala jaten, ez zen orai bezainbat!

Gure haur denboran baziren «de petits bonbons» xehe-xehe batzu, xixari bunbuna erraiten ginien, epizerietan erosten ziren.

Diela 70bat urte, eskolan nintzalarik, amak sosa untzitegian atxikitzen baitzien kesa batian, herriko botigarat igorri ninien; sosa hartu nien hamar sos, eta bixkotxak erosi nintien ixilka: alimaleko paper zaku baten bete bixkotx eta etxerat jiteko heiek ezin gorde! Iturrirat joan nintzen urketa, harat ereman nien poxa gorderik eta hantxet ezin finituz nola ari izan intzen! «Madeleine» holako bizkotza giza ziren eta zer andana enien!

Ihauteriaz, kauserak egiten ziren: igande ihaurt eta astearte ihaurt denboran, gero zonbait igandetan egiten ziren. Krepak igandetan egiten ziren noiz nahi. Kauseren egiteko, bezperan egiten zen pasta eta biharamunean erre; amak egiten zitien komuski. Pinta bat ur, ura erakitzen hasten zelarik, ur bezen bat irin, hura erreaz ontsa, bila baten forma jartzen zelarik, arroltzeak nahas, «levure» delakoa ezartzen zen eta «anis vert» delakoa ontsa idorra eta xehatia; pausatzerat utzi behar zen.

Etxe ainitzetan baziren erliak eta eztia egiten zen. Ez zutenek, eztia erosten zuten; bazen mota bat bano gehiago: bada xuria eta gorria ere, hori kasu, ona da. Erlia bano baliosagorik ez da bertzerik! eta eztia bano onik badea jeus? Eta minen dako ere izigarri ona da eztai: minen letzeko. Erleekin behar da mintzatu: ezagutzen dute jendea: gizon arrotz bat urbildu zen kofoinetarat eta erlez bete, etxeko naugusia joan zen eta beterik ere ez zuen ausiko: hori ere bitxi da.

Erliak ziren lekutan, eztia egiten zen: zonbaitzuek saltzen zuten, guk erosik izan dugu.

I.77-tik 79-ra. ESNEA, ZEMERAUNA, GASNA, GAZTANBERA

Esne soberakina ez ginien saltzen, bazen enplegia etxian kabalekin.

Ardi esnearekin, ardi gasna, gaztanbera eta zemerauna egiten dira. Behi esnearekin: behi gasna, gasna xuria, krema eta burra puska bat; bainan ez ainitz.

Gaztanbera ez zen usu egiten, igandetan berdin, ez zelarik esnerik, esnea edo gaztanbera erosten zen.

Burra azita batian, ur hotzez beterik, atxikitzen zen ez dadin urt, egun guziz ura kanbiatzen zen, ez baitzen frigorik! ukan dugu 1955an.

Esnea lot arazten da gatzagiarekin: gatzagi puxka bat hartzen zen eta oihal baten barnian ezarri, estekatu eta hura tinkatzen esnearen gainean; ez zen sobera eman behar, bestenaz bortitza izaiten baita. Gatzagia bemz on zen.

Zemerauna, gaxurarekin egiten da, ardi gasna egin eta. Gaxura berotzen da eta egosteko pundian biltzen zako gain bat bezala, hura pasoarra batian ezar eta bere gaxura joan arazten; goxo zen hori ere, eta zukre puxka bat zelarik sukratzen zen. Denen dako zen; bera jaten zen edo ogiarekin edo artoarekin.

Gaztanberaren egiteko, ardi esnia behar da: hura egosten da, zukratzen epeltzerat uzten eta gero «la présure» emaiten (erosten ginien), emeki-emeki gogortzen zen. Gaztanberaren dako ez ginien gatzagia ezartzen, gasnaren egiteko ba.

Behien deitzeko, kotxia zurezkoa zen lehen, eta kotxu hartan egosten zen esnia: burdin harriarekin; izigarriko harri pizia zen. Suian behar zintien atxíki gorritu artio eta esnia kotxian zelarik, aldian harri bat botatzen zinien esniaren barnerat eta br-r-r-r hasten zen erakitzen, Hala egosia, esne hura hobiagoa zen: loditzen zen, izigarriko gostu ona, erre gostu bat bazien; izigarriko diferentzia bazien kaxan egosia zelarik furnegoaren gainian; gaza ukan dugu 1950an.

Behi esne gaiarekin, burra egiten ginien zonbait aldiz; egiten zelarik, guti egiten zen.

Gizonari eta emazteari dagokien rola

Gizonek kanpoko lanak egiten dituzte. Xuhur balin bazen maztekia, gizonek laguntzen zuten xerri laneta. Baratzeko lanetan, kumuzki masteak ari ziren, gizonek lurra itzultzen zuten zonbait aldiz.

Apairutan, ardurenian, maztia xutik zen: gizonen xerbitzatzeko.

Maztek, untziak ur beroarekin, egiten zituzten; ez zen oraiko «produit»rik! Ikuzteko, halere bazen xauna. Baxeren ur hura, xerrier emaiten zen gero. Nik ikusi dut etxe batian, arratsian oherat joan aintzin, zangoak ikuzten baxeren ur hartan!.

Restauranta, ostatua

Ostaturat gehienenik joaiten zen igandetan, mezatik landa eta bezperetarik landa berriz.

Denboran, gizonek hartzen zuten goizetan arno xuria edo kafia. Maztiak ez ziren heldu ostaturat, izan dadin goiza edo arratsaldia: berrikitan hasia dira ibiltzen.

Beraz, goizeko mezatik landa, kafia eta roma edaten zuten, bazen ere agordinta, eau de vie. Ostatian, kafiaren ondokoa hartzen zelarik, baziren marka batzu botoilaren ingurian: bakotxak behar zien heinian gelditu eta bere lagunari botoila eman, xerbitxa dadin.

Ostatuan ez ziren askaiten, bederen hemen. Meza nagusitik landa, amo xuria edaten zen, denboran ez zen aperitifarik.

Arratsaldetan, adinetakoak, bezperetan ibiltzen ziren eta gazteak ari ziren pilotan edo firletan. Gero, ostatuan sartzen ziren eta gizonak musian hasten. Arno gorria edaten zuten basoka edo pintaka; ez zuten sosik jokatzen, bainan turnada. Gazteek edaten zuten eta arratsetan, jaten zuten zardina boitako batzu edo arroltze moleta bat tipularekin; gero hasi ziren jaten. Mazteek ez ziren heldu arratsaldetan ere. Emeki-emeki aperitifa batzu agertu dira: Byrrh, Dubonnet, Saint Raphaél, ez zen oraino Ricard-rik ez eta Whisky-rik (irri)!

Gero, gu haur, hasi ginien prestatzen kosteletak, saltsak. Sasoinekin, baziren onjoak, urtxoak, xori ttipiak; murru zoriak biltzen gintien lasto metetan: iguzkiko aldetik egoiten ziren, sare bat ezarri-ta biltzen gintien metaka izi arazi ondoan; xederak ere baziren, bainan murru zoraik ez ziren horietan atzemaiten: animale onak! Gero, kantuz hasten ziren, xorta bat edan eta.

Ostatian kartetan berant airian ari zirelarik argiarekin, ez ziren ohartzen soliboa sutan zela, lanpak su emana, kerradia mahain gainerat erortzen zen, kartetan artzean bisaia beltzatzen zuten eta ez ziren ohartzen ere.

Osasuna eta jakiak

Kozinaren egiteko, urina baginien: xerria hiltzen zelarik, urin untzitan ezartzen ginuen; norbait estomakatik erri zelarik, ordian oligoa ibiltzen ginien borren dako.

Amo beroa emaiten zen negian jende haundier marranta balin baziren.

Sagar jelera atxikitzen ginuen okasione batzuen dako: norbait ez untsa balin bazen, ikusterat norbait jiten zelarik, atsal askaria emaiten zen gasnarekin.

Tisanak ere egiten ziren: úlula ardurenian, kamomila ere, morroina: baratzetan jiten zen, haren loria biltzen zen eta marranta zirelarik, tisana egiten. Eri girelarik, tilula hartzen ginien.

Eztula zelarik, kataplasmak ezartzen gintuen: «farine de lin et farine de moutarde» delako horiekin.

Ventouse-ak ere ezartzen gintuen. Zonbait aldiz, itxainak ezartzen ziren odolaren edateko: farmazian erosten gintuen.

Jende batzuen ikusterat joaiten zelarik (eri, jende xahar) ikusgarriak ekartzen ziren: xokolet, sukre, bixkotx, kafe, aranak ere: paket ttipi bat, jateko zerbaitekin.

Jaki eskaleak

Urte guzian, jende batzu jateko gauzen eske ibiltzen ziren, izan dadin haur edo adineko. Bereziki, heldu ziren urtatsez eta ihauteriaz, galde egiten zuten tripota edo xerriaren bustana eta holako.

Jaun ta Andere Erreca, 75 eta 76 urte badituzte. Denboran Jaun-ta Andere Erreca ostatua atxiki dute Irulegin. Buruila 1988.

Peio Goityk eginiko txostena