127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
[[File:2.2_Guisando_en_fogon_bajo_Apellaniz_1981.png|frame|Guisando en fogón bajo]]
Familiaren bizimodua sukaldean, suaren inguruan, egiten zela esan dezakegu. Gela horretan, ''sutondoan'' edo ''supazterrean'', egiten ziren etxeko eguneroko bazkalorduak. Plater edo ontzi komun batetik hartzen ziren elikagaiakelikagaiak, eta, jatearekin batera, bertan egiten ziren hainbat eta hainbat ekintza: otoitz egiten zen, familiako hildakoak gogoratzen ziren, goizeko garbiketak harrian egiten ziren, sukaldea sukaldea ikaste-irakaste lekua zen gazte eta zaharrentzatzaharrentzat, ipuin eta kondairak entzuten ziren, guraso edo aitona-amonen zaintzapean bertan egiten zituzten umeek eskolako lanak, eta abar. Fisikoki nahiz espiritualki etxeko gela beroena da.
Oraindik orain, etxe batzueko isolatzeak eta berogailuek beste gela batzuk gaitu badituzte ere, sukaldea etxe askotako ardatza da, eta bertan egiten dute eguneroko familia-bizimodua etxekoek. Gainerako gelak bizitza pribatuarentzat, intimitatearentzat, gordetzen dira. Berriki, hirietako etxeetan batik bat, egongela leku garrantzitsu bihurtu da, eta lekua kendu dio sukaldeari.