Cambios

sin resumen de edición
Euskalerriko Atlas Etnografikoa lehenengoz eratu zenean, eta berori egiteko Etniker taldeak sortzean, On Joxemiel Barandiaranen asmoa zen "euskal herritarren etnografia kulturen arteko azterketa konparatibo baten barruan sartzeko aproposa izango litzatekeen abiapuntu ziurra eta ikuspegi orokorra" bilduko zituen obra eratzea.
Orduko asmo hura gero eta gorpuztuago ikusi dugu obra bikain horretako laugarren agerpen honekin. ''Ritos del Nacimiento al Matrimonio ''izeneko ale honen aurrekoak izan ziren ''La Alimentacin Do&stica, Los Juegos Infantiles ''eta ''Ritos Funerarios ''liburuak. Oraingo honek, bizitzako errituei eskainia, berorren aurre-aurrekoarekin batera, Euskalerriko bizieretako aidaera-ohiku­nei ohikunei buruzko ikuspegi osoa biltzen duen unitatea osatzen du.
Oraintsura arte ''kultur ondarea ''aipatzean arlo fisikoko errealitatera mugatzeko ohitura izan dugu: ondare horretakoak dira aurkikuntza arkeologikoak, monumentu artistikoak, margolanak eta lekukotasun bibliografikoak, ondare dokumentalak edo museoetan gordetako altxorrak. Gizon eta emakumeen gogoetan baino gordeta ez dagoen ondare ukigaitz eta ikusgaitzagoa ez dugu modu berean begiratu eta kontuan hartu kultur ikuspegiari dagokionez.
127 728
ediciones