Cambios

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

7 bytes eliminados, 12:08 22 dic 2017
sin resumen de edición
Beharbada horregatik, hiletetan, kanposan­tuan egiten zen lurperatzeak garrantzia gutxia­go zuen aintzina. Zerraldoari hilerrira lagun­tzen zion jarraigoa, senide eta auzoko gutxi batzuek osatzen zuten. Eta, hildakoari han lur ematen zitzaion bitartean, doluko emakumeak edo mindunak eliz barruan irauten zuten hilobi sinbolikoaren aurrean.
[[File:7.2_Enterrement_Livres_d_heures_XV_Lyon.png|frame|center|340px| ''Enterrement'', Livres d'heures, S. XV. Lyon. Fuente: Aries, Philippe. ''Images de l'homme devant la mort''. Paris, Ed. du Seuil, 1983.]]
Hileta-elizkizunaren ondoren, jarraigoa, do­lukoak behintzat, elizaraino egindako bidean gordetako ordena berean, etxeratzen ziren. Etxeko atarian zenbait erritu egiten ziren, esate baterako, karitatezko jan-edana (Araba) edo de­funtuaren aldeko otoitza su baten aurrean (Ba­xenafarroa).
127 728
ediciones