Diferencia entre revisiones de «Jose miguel de barandiaran/eu»
(Página creada con «1987an, Etniker Taldeek ''Atlas Etnográfico de Vasconia'' (''Euskal Herriko Atlas Etnografikoa'') egitea hitzartu zuten. 1990ean lehen liburukiaren hitzaurrea idatzi zuen,...») |
(Página creada con «1991n hil zen Ataunen. {{DISPLAYTITLE: José Miguel de Barandiaran}}») |
||
Línea 22: | Línea 22: | ||
1987an, Etniker Taldeek ''Atlas Etnográfico de Vasconia'' (''Euskal Herriko Atlas Etnografikoa'') egitea hitzartu zuten. 1990ean lehen liburukiaren hitzaurrea idatzi zuen, gaitzat ''Alimentación doméstica'' (''Etxeko elikadura'') hartuta, berak diseinatu eta zuzendutako Atlasaren proiektu honen barruan. Hura izan zen haren azken idazlana. | 1987an, Etniker Taldeek ''Atlas Etnográfico de Vasconia'' (''Euskal Herriko Atlas Etnografikoa'') egitea hitzartu zuten. 1990ean lehen liburukiaren hitzaurrea idatzi zuen, gaitzat ''Alimentación doméstica'' (''Etxeko elikadura'') hartuta, berak diseinatu eta zuzendutako Atlasaren proiektu honen barruan. Hura izan zen haren azken idazlana. | ||
− | + | 1991n hil zen Ataunen. | |
{{DISPLAYTITLE: José Miguel de Barandiaran}} | {{DISPLAYTITLE: José Miguel de Barandiaran}} |
Revisión actual del 07:45 9 sep 2019
José Miguel de Barandiaran 1889an jaio zen Gipuzkoako Ataun herrian. 1904an Baliarraingo (G) ikastegian sartu zen latineko eta humanitateetako ikasketak egitera. 1906tik 1912ra bitartean Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Gasteizko Kontzilio Apaiztegian. Geologia, fisika eta matematikak interesatu zitzaizkion, eta bere kabuz ikasi zituen frantsesa, alemana eta ingelesa. Ordena Sakratuetara sartu aurretik Irakasletza ikasi zuen bere kabuz, eta maisu titulua eskuratu zuen Gasteizko Eskola Normalean.
Ikasketa teologikoak egiten ari zela krisi intelektual bat izan zuen, eta erlijioaren jatorriari eta erlijioen historiari buruzko irakurketei ekin zien. 1913an Leipzigeko Unibertsitatera (Alemania) jo zuen, Wilhelm Wundtek emandako ikastaro batera. Han jasotako orientabideek eta irakasle horrekin gero izan zuen harremanak bere inguru kulturalera zuzendu zituzten Barandiaranen ikerketa antropologiko eta etnografikoak, eta liburuetan soilik oinarritutako zientziatik urrundu zuten. 1914an abadetu zen Gasteizen. 1915ean Burgosko Eliza Unibertsitatera bidali zuten, eta, han, Teologiako lizentziatura eskuratu zuen.
Gasteizko Apaiztegiko zientzietako irakasle hasi zen lanean 1916an, eta han aritu zen 1936ra arte. “Aralarren ehortzitako jentilak” gaitzat zituzten kondairak jaso zituen Ataunen, eta horiek trikuharri-gune bat aurkitzera eraman zuten. Aurkikuntza horien argitalpenak Telesforo de Aranzadi eta Enrique Eguren irakasleekin luzaz iraun zuen harremana izateko bidea zabaldu zion. Ordutik aurrera prospekzio arkeologikoekin jarraitu zuen, historiaurreari buruzko interes hori datu etnografikoen bilketarekin konbinatuz.
1921ean, Eusko-Folklore. Materiales y Cuestionarios aldizkaria hileroko maiztasunez argitaratzen hasi zen, eta 1975era arte iraun zuen zeregin horretan. Urte berean Sociedad de Eusko-Folklore sortu zuen. Elkarte horretako kideen landa-lanak Anuario de la Sociedad de Eusko-Folklore aldizkarian argitaratu ziren, zeina gero Anuario de Eusko-Folklore deituko zen eta gaur arte iraun duen.
1928an, argitalpen askotan parte hartzeaz eta beste batzuk zuzentzeaz gain, kamerarekin filmaketak egiten hasi zen, horien artean batzuk etnografikoak. 1934an, Anuario de Eusko Folklore-ren XIV. liburukian, “Cuestionario para una investigación de la vida popular” (“Herritarren bizitzaren ikerketa baterako galdetegia”) argitaratu zuen, Euskal Herri osoko esparruan inkesta etnografiko bat egiteko proiektuaren ondorio.
1936an erbesteratu egin zen, eta etnografiari eta historiaurreari buruzko ikerketak egiten jarraitu zuen Euskal Herri kontinentalean, lurralde horretako zenbait herritan finkatu ahala.
1946an, Ikuska/Institut Basque de Recherches sortuta, gerra zibilak eta mundu gerrak etendako jarduerei berrekin zien, berak hogeita bost urte lehenago Gasteizen sortutako bi erakundeen jarraipena izan baitzen hura: Sociedad de Eusko Folklore (1921) eta Centro de Investigaciones Prehistóricas (Historiaurreari buruzko Ikerketen Zentroa, 1925). Ikuska buletina ere argitaratu zuen, institutu horretan egiten ziren ikerketak ezagutzera emateko. 1949an, Ikuska proiektuaren barruan, “Cuestionario para un estudio etnográfico del pueblo vasco” (“Euskal herriaren ikerketa etnografiko baterako galdetegia”) argitaratzen hasi zen.
1953an erbestealditik itzuli, eta “Larramendi Katedra” inauguratu zuen Salamancako Unibertsitatean, euskal ikasketei buruzko ikastaro batekin. 1955ean, 20 urteko etenaldiaren ondoren, Anuario de Eusko Folklore-ren beste zenbaki bat kaleratu zuen. 1964an “Etnología del pueblo vasco” (“Euskal herriaren etnologia”) ikasgaiaren ardura hartu zuen Nafarroako Unibertsitatean sortutako Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedraren barruan. 1979-80 urtera arte zuzendu zuen.
1968an lehen Etniker taldea sortu zuen Nafarroako Unibertsitatean. 1970ean, Anuario de Eusko Folklore-ren XXIII. liburukian, Etniker ikerketa planerako jarraibideak eman zituen. 1971n Etniker Araba sortu zen, eta 1972an Etniker Gipuzkoa. 1973an Etniker Bizkaia taldea Derioko Apaiztegiko Euskal Bibliotekan ezarri zen.
Axlorren egin zituen azken indusketa arkeologikoak, 1974an, 84 urte zituela. Anuario de Eusko Folklore-ren XXV. liburukian galdetegi etnografikoaren lehen zatia argitaratu zen inkesta sistematiko bati begira. Argitalpen horretan agertu ziren Etnikerreko kideek egindako lehen lanak. 1975ean, 1968an hasitako galdetegi etnografiko orokorraren idazketa amaitu zuen.
1987an, Etniker Taldeek Atlas Etnográfico de Vasconia (Euskal Herriko Atlas Etnografikoa) egitea hitzartu zuten. 1990ean lehen liburukiaren hitzaurrea idatzi zuen, gaitzat Alimentación doméstica (Etxeko elikadura) hartuta, berak diseinatu eta zuzendutako Atlasaren proiektu honen barruan. Hura izan zen haren azken idazlana.
1991n hil zen Ataunen.