Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

3 bytes eliminados, 08:42 27 nov 2017
sin resumen de edición
Hirugarren zirkulu batean senitartea egon­go litzateke, hau da, ''urruneko senideak'' eta ''erantsiak''. Hirugarren talde horrekiko lotura hobi­ratze eta hileta-elizkizunetan ikusten da, batik bat.
Etxearen izen edo abizenari erantsitako ''-tarrak'' atzizkiak familia bere osotasunean hartzen du, hots, senitartekotasun-maila guztiak. ''“[Uribe]ta - rrak”tarrak”'' forma gaztelaniazko “Los [Uribe]”-ren parekoa da, esaterako. Gaztelaniazko ''linaje'' edo ''familia troncal'' esateko, euskaraz ''leinu'' hitza ere erabiltzen da. ''Senitartea'', biltzen duten osoko bil­kurek, funtzio bikoitza bete izan dute tradi­zioz: odol-loturei eustea eta arbasoak ohoratzea. Familiako hildakoek familiakoak izaten jarraitzen dute. Hori dela eta, etxekoek hil­urteurrenetan gogoratzen dituzte, eta, are nabarmenago, Domusantu Egunean.
Lehen, ahaidetasun-harremanak gaur egun baino gehiago zaintzen ziren. Izan ere, fami­lia-harremanen zirkulua txikitu egin da. Aipa­tutako ahaidetasun-harremanek ezkontza, hobiratze eta hileta egunetan diraute bizirik, batez ere, gaur egun.
127 728
ediciones