Cambios

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 10:00 20 dic 2017
sin resumen de edición
Etxeko barne-egituraketa bertako biztanleek egiten duten lanaren araberakoa da. Hori horrela, logikoa da, jarduera nagusitzat nekazaritza eta abeltzaintza dituen etxe bateko beheko solairuan korta eta etxeko animaliak egotea, izan lanerakoak (idiak, behiak, mandoak, behorrak eta abar) nahiz produktuak lortzekoak (ardiak, txerriak, oiloak, untxiak eta abar). Korta edo kortak iparraldera begira egon ohi dira. Bertako animaliek beroa ematen dute beheko aldean zein lehenengo solairuko geletan (sukaldea eta logelak). Hotzaren kontrako babes horren indargarri dira goiko solairuan gordetzen diren belar lehor, iratze eta lastoa. Abereak bizileku den etxe alboko eraikuntzetara atera dira gaur egun, baina etxeen babesa handiagoa da, besteak beste, material isolagarriei eta ate nahiz leiho hermetikoei esker.
Beste horrenbeste esan liteke arrantzaleen edo bestelako artisauen etxeei buruz ere: etxe­aren etxearen barne-egituraketa egiten duten lanaren araberakoa izan ohi da. Hori ezin esan daite­kedaiteke, baina, hiriguneetako etxeez. Izan ere, hala­koetanhalakoetan, nagusiki, etxea bizilekua baino ez da: bertako bizilagunek etxetik kanpo egiten dute lan.
Inguruko eraikuntza osagarriak etxearen atal dira, etxetik bertatik hurbil edo urrun egon. Euskaraz tegi esaten zaie horrelakoei. Zehaztasuna, baina, elementu horrekin batera konposizioan agertutako elementuek ematen dute: ''oilategi'' (oiloena), ''zerritegi'' (txerriena), ''las­tategi'' edo ''belartegi'' (lastoarena), eta abar.
127 728
ediciones