Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta José Miguel Barandiaranek argitaratutako Guía para una encuesta etnográfica lanetik hartu da. Bertan, nekazaritza-ustiapenari buruzko galderak izen bereko atalean agertzen dira, 1-35. galderak.
V. NEKAZARITZA-USTIAPENA
1. Nekazaritza-ustiapena ogibide nagusi duenetxearen edo etxeen eta familien edo taldeen izena.
2. Nekazaritza-ustiategiak: logela, kortak, aletegiak, lastategiak, simaurtegiak, garaiak, larrainak eta abar.
3. Kokapena, lurzoruaren, klimaren, lurreneta lursail komunalen arabera.
4. Establezimendu osagarriak: etxaldeak, txabolak eta bestelako aterpetxeak, labeak, garajeak eta abar.
5. Ustiatutako lurrak: landutako alorrak, zelaiak, basoak eta landu gabeko lurrak, honako datuekin: izena; kokapena, ustiategiari, bideei eta ibaiei dagokienez; partzelen neurriak; harresiak, oholesiak, heskaiak eta bestelako hesiak. Mugarriak: motak eta lekukoak.
6. Lurren lodiera, kalitatea (buztina, harea, harria) eta iraultzeko edo aitzurraz, goldeaz, traktoreaz eta abarrez lantzeko erraztasuna.
7. Ortuak: kokapena, etxeari dagokionez, etaneurriak.
8. Nola izendatzen dira lursailak, laborantzak,hesiak eta kokapena kontuan hartuta? Zer ureztatze-instalazio dago? Zer ureztatze-sistema dago? Zer laborantza ureztatzen dira?
9. Zer ereiten da zelai, landa, ortu eta lorategietan? Lihoa lantzen da? Zer belar hazi eta erabiltzen dira larreetan? Zer ekintza egiten da horietan? Ongarritu, moztu eta jaso? Garaietan edo, lehor daudela, belartegian gorde edo belar-metetan bildu?
10. Zer ekintza gauzatzen da piezetan, laboran- tzak ereiteko prestaketa gisa eta zer ekintza gauzatzen da horiek gerora garatzeko? Inoiz erein gabeko lursail bat lehenengo aldiz luberritzea: Nola egiten da? Zer tresnarekin? Zer ereiten da bertan?
11. Zer lekale mota ereiten da? Zer zereal? Zerbeste laborantza mota? Zer ereiten eta landatzen da ortuan? Landare bakoitzaren izenak. Ereiteko eta landatzeko moduak. Jorraldia: moduak eta garaiak.
12. Ongarri naturalak eta mineralak. Nola lortzen da simaurra? Simaur motak. Non pila- tzen da?
13. Lurren txandakatzea. Aldizkakotasuna eta ordena. Nekazaritza-ekintzen egutegia.
14. Fruta-arbolak. Entretenimendua. Zein etanola txertatzen dira? Nola eta noiz ekoizten da sagardoa? Eta olioa?
15. Zerealak, bazka eta frutak biltzea. Deskribatu eta izendatu ekintzak. Azaoak, espalak, belar-metak. Patata-bilketa.
16. Mahatsondoa eta mahatsondo motak. Zerzainketa behar du mahatsondoak? Nork hartzen du parte? Mahats-bilketaren prozesua. Nolakoa da dolarea? Nork eta nola egiten dute lan bertan? Zer ardo mota lortzen da? Ekintza horien izenak.
17. Badago prozedurarik zelaiak eguraldi txarretik, intsektuetatik eta txorietatik babesteko? Zelakoak dira txorimaloak? Horien formak eta izenak.
18. Nekazaritzako altzariak. Nekazaritza-lanetanerabiltzen diren tresnak. Izenak. Deskribatu laiak, goldeak, areak, sega, igitaia, gurguilua, eskuarea, sardea, aitzurra, aizkora, pin tzak eta bestelako tresnak, motak adieraziz eta erabilera moduak jasoz. Tratatzeko eta zorrozteko modua. Tresna horiek egungo tresna eta industria-makinekin ordezteko kasuak. Erabiltzen diren neurketa-unitateak.
19. Narra, formak, piezak eta erabilera. Nolajotzen da garia? Nola aletzen dira artoa, babak, indabak eta ilarrak?
20. Gurdi motak eta erabilera. Gurdiaren piezak deskribatu. Gurdiaren kutxa, barroteak eta beste itxitura mota batzuk.
21. Lerak eta leren erabilerak. Formak. Deskribatu narrak, angailak, otzarak, saskiak, almadiak eta baltsak, materialak adieraziz eta erabilerak eta izenak jasoz.
22. Nekazaritzan erabilitako energia motak. Nekazaritza-ustiategi (laborantza-etxea) bateko langileak: horien funtzioak etxean eta landan. Auzotarren arteko laguntza kasuak. Eskuekin giza indarra zuzenean aplikatzea, aitzurrarekin, sardearekin, saskiekin, segarekin, igitaiarekin, laiarekin eta abarrekin. Lan horietan erabilitako jantziak.
23. Animalien indarra: idiak, zaldiak, astoak.Zein kasutan eta nola erabiltzen dira? Garraiorako eta golde, gurdi eta leratik tira egiteko erabilitako animaliak. Zela eta zela motak. Uztarria eta uztarriaren formak eta apaingarriak.
24. Naturaren indarra: traktoreak, makinak, sega-makinak, uzta-makinak, irin-errota. Nekazaritzaren mekanizazioa.
25. Kanpo-zerbitzuak: auzo errotak, sozietatekomakinak, auzoko uraskak.
26. Tresnak, haziak, landareak, ongarri mineralak eta abar erosteko tokiak. Tresnak konpontzeko tokiak.
27. Produktuen salmenta. Merkatuak eta azokak. Harategia. Etxez etxeko zerbitzua (artisauak eta merkatariak).
28. Komunikazio-bideak. Auzo bideak, bidexkak eta mendi-bideak. Gizarte-harremanen arloa.
29. Jarduera osagarriak: tresnentzako egurrezko, zumezko eta harizko piezen fabrikazioa.
30. Merkataritza teknikak: produktuak presta- tzea, kontratuak formalizatzeko ohiko formulak, desadostasunak, ordainketa-baldintzak, hitzarmenak ixteko hitzak eta keinuak.
31. Jabetza araubidea. Jabetza komunala: larreak, basoak (pagadiak, hariztiak, etab.); eraikuntzak (etxeak, etxaldeak, belartegiak, txabolak, zubiak, iturriak, etab.). Jabetza mota horren neurriak, eta auzotarrek eta komunitateko kideek aprobetxatzeko baldintzak. Goialdeko larre komunalak eta aprobetxamendurako araubidea: partzuergoak, herrien batzak.
32. Jabetza kolektiboa (labeak, errotak, nekazaritza-makinak, animaliak).
33. Etxe edo familia baten jabetzak: logela, kortak, ortua, laborantzako lurrak, larreak, zuhaiztiak, etab. Zenbat hektareako neurria dute lurrek? Zer neurri-sistema (lokala zein orokorra) erabiltzen da lursail, baso, mahasti eta horien gisakoen hedadura adierazteko (goldea, gizalana, etab.)? Zein da horren baliokidea?
34. Euren lurrak zuzenean ustiatzen dituzten jabeak. Zenbat daude udalerrian? Maizterren bitartez ustiatzen dituzten jabeak. Zein baldintzatan egiten dute lan? Alokairua jenerotan edo dirutan ordaintzen da? Urteko zein sasoitan?
35. Jabetzen inbrikazioa: lur, larre eta ur komunalak eta jabetza pribatuko zuhaitzak, jabetza pribatuko lur landuak eta, tarteka, uzta-jasotze eta ereite garaien artean, zirkulazio librerako eta abereen aprobetxamendurako utzitakoak.
36. Laborantzei eta nekazaritza-ekintzei lotutako esaerak, sineskerak eta elizkizunak. Lurrak, uztak, aleak eta abar bedeinkatzea. Magia-praktikak, uzta ona jasotzeko (San Juan suak).