Resumen

Revisión del 15:13 6 feb 2019 de Admin (discusión | contribuciones) (Página creada con «Zehatz esateko, hemen erabiltzen diren gaiak besteak beste, hauexek dira: nagusiek haur txikiekin egiten dituzten joko eta kantuak; haurrek beraien inguruko animalia eta la...»)
Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Haur Jolasak Euskal Herrian Euskal Herriko Etniker Taldeek, Ander Manterolaren zuzendaritzapean, egindako ikerketa etnografikoaren emaitza dugu. Ale hau beste ekarpen bat egitera dator José Miguel Barandiaranek antolatu eta hasitako Euskal Herriko Atlas Etnografikoari. Guztira sei ale argitaratu dira: Etxeko Elikadura (1990, 1999an berrargitaratua), Haur Jolasak (1993, 2005ean berrargitaratua), Heriotz Ohikuneak (1995), Jaiotzatik Ezkontzara arteko Ohikuneak (1998), Abeltzaintza eta Artzaintza (2000) eta Herri Medikuntza (2004).

Ale guztiek, orain artekoek eta gerokoek Euskal Herriko giza taldea dute aztergai bere agerpen guztietan. Horretarako, kultura tradizionala izan da kontuan, XX. mendean gertatu izan den legez eta mende horretan izan diren aldaketak kontuan izanda.

Ikerlan hau Euskal Herrian egin da, Aturri (iparraldean) eta Ebro (hegoaldean) ibaien artean dagoen lurraldean. Hiru administrazio politikotan dago zatituta lurraldea; estatu espainolaren aldean administrazio politiko bi ditugu (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa), eta bestetik, Frantziako aldean, Pyrénées Atlantiques departamentuaren zati bat dago. Guztira 20.531 km2 ditu lurralde horrek eta 2.900.728 biztanle bizi dira bertan (Hegoalderako 2001eko errolda eta Iparralderako 1999koa).

Tokian tokiko ikerketa lana Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa) eta Nafarroako 79 herritan egin izan da. Herriok ikerketa-gunearen lurralde-banaketaren eta eremu horretako ugaritasunaren (baserria, hiria eta kostaldea) arabera aukeratu dira. Erabilitako galdekizuna Guía para una encuesta etnográfica (Inkesta etnografikorako gida, 11 kap. «Etxeko ohiturak») izan da, batik bat haur jolasei dagozkien galderak (II.30.etik hasi eta II.45.era bitartekoak).

Lan hau Labayru Ikastegiko Etnografia Arloak ondu eta moldatu du. Edukia, batez ere, tokiantokian egindako ikerlanetan jasotako datuetan oinarritzen da, bibliogafiarekin osotua. Argitara eman den lan hau haurren giroko joko eta kantu, arau eta harreman, esamolde, formula eta ohiturei buruzkoa da.

Zehatz esateko, hemen erabiltzen diren gaiak besteak beste, hauexek dira: nagusiek haur txikiekin egiten dituzten joko eta kantuak; haurrek beraien inguruko animalia eta landarekin egiten dituzten jokoak; haurren jokoetan agertzen diren arau eta esaldiak eta haurren artean dauden harremanak; jolasean egingo dutenak aukeratzeko erabiltzen diren erak; lasterketa jokoak, gordeketa jokoak, jauzi egitekoak, kulunkatzekoak, jaurtitzekoak eta abileziazkoak; esku eta atzamarrekin eginikoak; joko erritmikoak, imitaziozkoak, hizkuntz jokoak, igarkizunak eta herriko jaietan erabiltzen direnak; eta bildumak zein eskuz eginiko jostailuak.

Todos los volúmenes cuentan con un capítulo introductorio que explica el proyecto y la metodología de la obra, los datos sobre el medio natural y humano, los datos geográficos de las localidades encuestadas, la bibliografía consultada e índices temático y analítico.