Cambios

JUEGOS DE BALANCEO/eu

No hay cambio en el tamaño, 13:28 6 may 2019
sin resumen de edición
Mugimendua kasu honetan bi motatakoa da: pendularra, hau da, kulunkaria bertikalarekiko eta norabide horizontalean egina; eta zabukaria, hau da, kulunkaria plano horizontal batekiko eta bertikalki egina. Lehendabizikoa, ohiko zabuaren bidez lortzen da, bigarrena, taket edo ohol bat bere erditik puntu batean bermatuta. Haur bat idi-orgaren hagara eta gainerakoak haren atzealdera igoarazita egiten den jolasa, funtsean, kulunkaren azken jolas hori bera da, ardatzak eta gurpilek osatutako sistemak gontzarena egiten duela.
== Zabuak. gorgoinak Gorgoinak ==
Zabu bat prestatzeko modurik soilena da soka baten bi muturrak arbola baten adar horizontalera edo haga batera lotzea, bi muturren artean zabuan jolastuko diren haurren sorbaldak baino pixka bat zabalagoa den tartea utzita. Sokaren parterik behereenak, «U» bat egiten duenak, lurretik altura egoki batera gelditu behar du, halako moldez non haurrak, eseritakoan, lurra ukitu ahal izango duen oinekin, abiada hartzeko.
Eskuarki bi haur, eta batzuetan gehiago, esertzen dira aurrez aurre eta zangalatrau, oholaren bi muturren gainean. Pisuak baliokidea izan behar du euste-puntuaren alde bietan kulunka errazteko. Gerta daiteke, orekatzeko, punta batean haur bat gehiago esertzea, txikia baldin bada.
== Idi-orgaren haga. kirrinKirrin-karranka burkaman ==
Idi-orga, ''burdi'' edo ''gurdi'', kulunka gisa erabili izan zen aldi berean haur multzo batek parte hartzen zuen jolas batean. Haietako bat zangalatrau esertzen zen endaitzean, larakoei helduta, eta gainerakoek, kaxara igota, aurrekoa igoarazten eta jaitsarazten zuten. Jolasean zehar, elkarrizketak egiten zituzten edo kanta batzuk kantatzen zituzten.
127 728
ediciones