Cambios

Presentacion Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

40 bytes añadidos, 07:03 27 may 2019
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
Beste atal bat elikadurari eta ukuiluei buruzkoa da. Horrez gain, animaliak landan daudenean erabiltzen diren askotariko prozedurak deskribatzen dira. Ugaltzearen zikloa aztertzen da: araldia eta estaltzea, ume izateko aldia eta erditzea, gorteiatzea eta intseminazio artifiziala.
<div class="mw-translate-fuzzy">
Obraren gune nagusiak lurralde guztietako mendietako aziendaren ikerketa du ardatz. Jabetza markei erreparatzen zaie. Sakon ikertzen da saldoarekin mendira igotzea, eta, horri lotuta, animalien segizioa, udako zein neguko bazkalekuak eta artzainaren urteroko zikloa deskribatzen dira. Bazkaleku komunalak ere aztertzen dira: komunalak Bizkaian, Arabako ermandadeak eta bazka-erkidegoak, Gipuzkoako eta Arabako partzuergoak, Nafarroako bateratzeak eta komunalak, Pirinioetako berezitasunak, ''corraliza'' nafarrak, elkarrekiko larreak, Pirinioen iparraldeko Euskal Herriko lurralde-sindikatuak eta ''kaiolarra''. Euskal Herriko antzinako saroiak ere aztertzen dira. Mendietako eta mendilerroetako artzain-establezimenduak deskribatzen dira.
</div>
Transhumantziari eta trasnterminantziari buruzko kontuak xehatzen dira. Neguko bazkalekuetarako ibiltaritza eta, alderantzira, udako bazkalekuetarakoa, udan. Artzain motak ere aztertzen dira, kontuan izanik saldoaren jabe diren ala ez, saldo handien soldatapeko artzainak edo kontzeju-artzainak, eta haien bizitza eta lan baldintzak. Artzainari azienda zaintzen laguntzen dioten txakur motak, janzkera, hornidura eta garatu duten eskulangintza, eta saldoen harrapakari diren animalien ehiza.
9794
ediciones