127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
<languages></languages>
== Heriotzaren igarobideko erritu kristauak ==
Heriotzaren aurreko uneek garrantzi berezia hartzen dute. Kultura tradizionalean, heriotza bizimodu baten amaiera da, eta beste baten hasiera; horrenbestez, igarobide bat da, trantsitu bat, eta, horregatik, ardura partikularrak eta fideltasunez praktikatu beharreko errituak ditu<ref>José Miguel de BARANDIARAN. ''Estelas Funerarias del País Vasco. ''. Donostia, 1970, 9. or.</ref>.
Heriotzaren aurretiko errituen artean, Eukaristiaren eta Oliaduraren sakramentuak nabarmentzen dira; Penitentziarekin batera, eliza katolikoak horiek agintzen dizkie larriki gaixo dauden kristau guztiei.
Gaixoari bi sakramentuak batera ematen zitzaizkionean ''Últimos Sacramentos'' deitzen zieten gaztelaniaz, eta ''Derniers Sacrements'' frantsesez.
Euskaraz, horiek izendatzeko hitzik erabiliena ''Elizakoak, /Eleizakoak'' da, euskaraz mintzo den penintsulako eremu ia osoan jasoa.
Euskal Herri kontinentalean zabalduago dago «Sakramenduak» hitza (''Azken Sakramentuak'', ''Erien Sakramendua'' edo ''Hilen Sakramendua)'', (Lekunberri-NB, Beskoitze, Sara-L, Urdiñarbe-Z). ''Ostia Saindua'' formula ere jaso da (Lekunberri-BN), «Sakramentu» hitzaren metonimia gisa.
{{DISPLAYTITLE: III. BIATIKOA ETA OLIADURA. AZKEN SAKRAMENTUAK}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}