Cambios

VIATICO Y EXTREMAUNCION. AZKEN SAKRAMENDUAK/eu

7 bytes eliminados, 13:37 16 sep 2019
sin resumen de edición
Gaixoari bi sakramentuak batera ematen zitzaizkionean ''Últimos Sacramentos'' deitzen zieten gaztelaniaz, eta ''Derniers Sacrements'' frantsesez.
Euskaraz, horiek izendatzeko hitzik erabiliena ''Eleizakoak/Elizakoak/Eleizakoak'' da, euskaraz mintzo den penintsulako eremu ia osoan jasoa.
Euskal Herri kontinentalean zabalduago dago «Sakramenduak» hitza (''Azken Sakramentuak'', ''Erien Sakramendua'' edo ''Hilen Sakramendua)'', (Lekunberri-NB, Beskoitze, Sara-L, Urdiñarbe-Z). ''Ostia Saindua'' formula ere jaso da (Lekunberri-BN), «Sakramentu» hitzaren metonimia gisa.
== Azken Sakramentuak jasotzea Eleizakoak/Elizakoak ==
Ohikoa zen apaizak aurretik bisitatzea gaixoa, sakramentu hauetarako prestatzeko eta haren bekatuen aitormena entzuteko. Bisita horretan, gaixoarekin eta haren familiako kideekin adosten zuen Biatikoaren eta Oliaduraren eguna eta ordua. Eskuarki, «Azken Sakramentuak» deitutakoak bere ahalmenak ondo erabiltzeko gauza zenean jasotzen zituen gaixoak. Kasu batzuetan, gaixoak berak eskatzen zuen apaiza berarengana etortzea, hark Jainkoarekin adiskidetu zezan eta azken laguntza espiritualak eman ziezazkion.
=== Apaizari Abisuak apaizari eta medikuari abisuak ===
Pertsona bat larriki gaixo zegoenean, medikuari deitzen zitzaion, gaitz horren aurka artatzeko, eta apaizari, laguntza espiritualak emateko.
Abisu horiek medikuari eta apaizari mezulari baten bidez helarazteko praktika indarrean egon zen landa-eremuko bideak oso kaxkarrak zirenean eta herrigune edo hirigune batera iristeko biderik azkarrena ibiltari arin batek ibilitako bidezidorrak zirenean. Mende honen bigarren erdian ugaritu egin ziren ibilgailu motordunentzat egokitutako errepide asfaltatuak, eta hirurogeita hamarreko hamarkadako urteetatik aurrera telefonoaren erabilera zabaldu zen.
=== Gaixoaren gelaren egokitzapena egokitzea ===
Inkesta egindako herri guztietan egiaztatu da antzina Biatikoa solemnitate osoz ematen zela. Apaiza apainduta joaten zen, eta akolitoek edo sakristauak lagunduta Elizatik irteterakoan, Biatikoa parrokia osoari iragartzen zion kanpaia jotzen zen. Populaketa kontzentratuko herri eta hiribilduetan, auzokideen segizioa osatzen zen, eta segizioko kideek kandelak eskuetan hartuta laguntzen zioten aldareko Sakramentuari, gaixoaren etxeraino.
Populaketa horiek prozesio-eredu bat eskaintzen dute Biatikoarekin, jarraibide hauei jarraituz: herria elizara deitua da kanpaiak jota. Elizatik, Biatikoaren prozesioa abiatzen da; parte-hartzaileek kandelak eramaten dituzte eskuetan; kasu batzuetan, herriko kofradiek parte hartzen dute, beren zutoihalekin; gaixoaren etxera iritsitakoan, segizioa kanpoan geratzen da, apaiza, familiako kideak eta pertsonarik hurrekoenak gaixoaren gelara sartzen diren bitartean; gaixoari Biatikoa eman ondoren, prozesioa elizara itzultzen da.
Bestelako eredu bat ageri da populaketa sakabanatuko herrixka eta herrietan. Horietan, garrantzi berezia du gaixoaren etxean Biatikoari egiten zaion harrerak. Familiako burua, gizon zein emakume, eskuetan kandela piztuak dituela, etxeko atera irteten da, Gure Jauna deritzan aldareko Sakramentua (''Gure Jauna'') dakarren apaizari harrera egitera; gero gaixoaren gelara eramaten du.
=== Oliadura ===
127 728
ediciones