127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Bizitzako ohikuneen azterketa da obra honen muina. Heriotz ohikuneei buruz kaleratutako azken alearekin batera, bizitzako ohikuneen ikuspegi osoa erakusten dute bien artean.
Lehenengo zatia, hasierako sei atalak hartzen dituena, jaiotza, bataioa eta haurtzaroari buruzkoa da: umea etxean erditu eta jaiotzaren inguruan zeuden ohiturak, jaioberriari eskaintzen zioten zaintza berezia eta edoskitzaroa. Bataiorako aintzinako eta gaur egungo ohikuneak eta aitaamabitxiakaita-amabitxiak. Amaberrialdirako debekuak, ama elizara sartzeko errituala, amaberriari egiten zizkioten bisitaldiak eta egoera hori amaitzen zenerako ospakizunak. Haurra zaintzeko ohiturak, lehen jaunartzerako eta sendotzarako ohikuneak eta etxeko zereginetan haurrek zertan laguntzen zuten dira obra honen lehen zatiari amaiera emango dioten gaiak.
Atal horretan bildutako deskripzioak ez dira bakarrik ohikuneei buruzkoak, sineskerien berri ere jaso dugu eta: haurrek jaioberrien jatorriari buruz zituztenak edo helduek haurdunaldiari eta erditzeari buruz zituztenak.