9794
ediciones
Cambios
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
__TOC__
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
Landa-etxe tradizionala, baserria, mende askotako erakundea da. Herrialdean bertan egon da aspaditik, eta denboraren iragaitea gorabehera, bere ezaugarriak mantendu ditu kultura-aro ezberdinetan<ref>Honi gagozkiolarik, datu aipagarria da etxearen gaiak gure herriko literaturan izan duen trataera eta hedapen handia.</ref>. Hori guztia adierazpidea da, eta ez bakarrik antzinatasunarena, baita egoera berrei egokitzeko duen gaitasunarena ere, betiere, bere oinarrizko ezaugarriak mantenduz.
Tradiziozko landa-etxea aztertuko da; hortaz, kanpoan geratuko dira jauregi, jauntxo-etxe eta bestelako eraikin bereziak. Beste horrenbeste gertatuko da eraikin publiko edo komunekin, hala nola, udaletxe, eskola, eliza eta abarrekin, obra honetako ikergai ez direnez gero.
[[File:2.3_Zurutuza_Zutzute_Zeanuri_19253 Zurutuza (Zututze) Zeanuri (B) c. 1925.pngJPG|center|frame600px|Zurutuza (ZutzuteZututze), Zeanuri (B), c. 1925. Fuente: Archivo Fotográfico Labayru Fundazioa: Fondo Felipe Manterola, con un particular agradecimiento a su nieto Mikel Manterola.]]
Egiturari dagokionez, etxea atalka aztertuko bada ere (teilatua, zimenduak eta hormak, baoak, barne-banaketa), lanean bada atal bat non lurralde guztietako etxe-moldeak deskribatzen diren, izan baserriak, hiribilduetako etxeak, arrantzaleenak edo Nafarroako Erriberako leizeetakoak.
Hiru atal luzetan, etxeak eraikitzeko erabili izan diren lekuan lekuko materialak, eraikuntza-prozesua eta inguruaren eragina aztertuko dira. Dena dela, orokorrean harriaren erabilera nagusi izan dela esan esan liteke, eta beste horrenbeste gertatzen da egurrarekin etxe barruan. Ezin ahantz dezakegu, hala ere, bestelako materialak egon ez edo lortzeko gaitzak diren kasuetan, adobea ere erabili izan dela. Leku guztietan adreiluak erabili dira etxeetako barne-banaketa egiteko, eta teilak, estalduran.
[[File:2.1_Erro_19791 Erro (N) 1979.pngJPG|framecenter|600px|Erro (N), 1979. Fuente: Itinerarios por Navarra. Montaña. Pamplona. II. Pamplona: Salvat y Caja de Ahorros de Navarra, 1979, p. 100.]][[File:2.5_Ainhoa_20115 Ainhoa (L) 2011.pngJPG|center|frame600px|Ainhoa (L), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.]]
Eraikuntza-elementuen izenak inkestak egin diren leku ezberdinetako berriemaileek emandakoak dira. Horietako asko arginak, arotzak edo eraikuntzako langileak izan arren, oro har ez dira hitz teknikoak jaso; are gehiago, ezezagunak izan ohi dira halakoak lekukoentzat.
Gure kulturan norbanakoak leku jakin batekotzat jo izan du bere burua, izan ibar, eskualde edo, zehatzago, etxe batekoa. Familia-etxea ez da paisaian kokaturiko zerbait bakarrik: hori baino gehiago, barne- eta buru-munduari, mundu afektiboari, lotutako elementua da.
[[File:2.6_Muskildi_20116 Muskildi (Z) 2011.pngJPG|center|frame600px|Muskildi (Z), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.]]
=== Sutondoa, etxearen ardatza ===
Sutegiaren ondoan edo ganbaran ogia egiteko erabiltzen zen labea zegoen leku askotan. Ez da ahaztekoa, bide batez, elikagai horrek gizakientzat izan duen garrantzia. Ondoren, labea kanpora atera zen, etxe alboko eraikuntza libre batera.
[[File:2.2_Guisando_en_fogon_bajo_Apellaniz_19812 Guisando en fogon bajo. Apellaniz (A) 1981.pngjpg|framecenter|600px|Guisando en fogón bajo. Apellaniz (A), 1981. Fuente: López de Guereñu, Gerardo. “Apellaniz. Pasado y presente de un pueblo alavés” in Ohitura 0, Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1981. p.51.]]
Familiaren bizimodua sukaldean, suaren inguruan, egiten zela esan dezakegu. Gela horretan, ''sutondoan'' edo ''supazterrean'', egiten ziren etxeko eguneroko bazkalorduak. Plater edo ontzi komun batetik hartzen ziren elikagaiak, eta, jatearekin batera, bertan egiten ziren hainbat eta hainbat ekintza: otoitz egiten zen, familiako hildakoak gogoratzen ziren, goizeko garbiketak harrian egiten ziren, sukaldea ikaste-irakaste lekua zen gazte eta zaharrentzat, ipuin eta kondairak entzuten ziren, guraso edo aitona-amonen zaintzapean bertan egiten zituzten umeek eskolako lanak, eta abar. Fisikoki nahiz espiritualki etxeko gela beroena da.
=== Etxea eta familia ===
Familia etxearen ardatza da, eta, aldi bereanberean, familiadun etxeek, sendotasuna emateaz gain, auzotasuna eta gizartea egituratzen dute. ''Etxekoak'' hitzak etxe jakin batean bizi diren odol bereko eta belaunaldi ezberdinetako bizilagunak bizilagunak izendatzen ditu. Eurena zen, gainera, etxea mantendu eta iraunarazteko ardura. Bigarren zirkulu batean daude familiako gainerakoakgainerakoak, hots, ''senideak''. ''Senide'' berbak odole odole ko ahaidetasuna adierazten du. Etxean jaio baina beste etxe batera bizitzen joan eta familia familia berri bat osatzen dutenak dira. Jatorrizko etxearekin harremana mantendu ohi dute: herriko jaiegun handietan nahiz urteko jaiegun jaiegun berezietan –Gabonak eta, batez ere, Domusantu Eguna– itzultzeko ohitura egon da. Aipatutako jaiegun bat dela-eta senideak senar-emazte eta seme-alabekin sortetxean batzen direnean, ''familia osoa'' edo ''familia guztia'' batu dela esaten da.
Hirugarren zirkulu batean senitartea egongo egongo litzateke, hau da, ''urruneko senideak'' eta ''erantsiak''. Hirugarren talde horrekiko lotura hobiratze hobiratze eta hileta-elizkizunetan ikusten da, batik bat.
Etxearen izen edo abizenari erantsitako ''-tarrak'' atzizkiak familia bere osotasunean hartzen du, hots, senitartekotasun-maila guztiak. ''“[Uribe]tarrak”'' forma gaztelaniazko “Los [Uribe]”-ren parekoa da, esaterako. Gaztelaniazko ''linaje'' edo ''familia troncal'' esateko, euskaraz ''leinu'' hitza ere erabiltzen da. ''Senitartea'', biltzen duten osoko bilkurekbilkurek, funtzio bikoitza bete izan dute tradizioztradizioz: odol-loturei eustea eta arbasoak ohoratzea. Familiako hildakoek familiakoak izaten jarraitzen dute. Hori dela eta, etxekoek hilurteurrenetan hilurteurrenetan gogoratzen dituzte, eta, are nabarmenago, Domusantu Egunean.
Lehen, ahaidetasun-harremanak gaur egun baino gehiago zaintzen ziren. Izan ere, familiafamilia-harremanen zirkulua txikitu egin da. Aipatutako Aipatutako ahaidetasun-harremanek ezkontza, hobiratze eta hileta egunetan diraute bizirik, batez ere, gaur egun.
Antzina, etxe batean jaiotakoek jaiotetxeari estu loturik sentitzen zuten euren burua, sortetxea sortetxea beste etxe batera joateko, emigratzeko nahiz erlijio-eginkizunetara joateko utzi arren. Herriko jaiegunak ez ziren falta eta familia osoa orain baino lotuago zegoen. Taldeko kideren baten ohorea minduz gero, gainerako senitartekoek ere gogotik defendatzen zuten. Etxean jatekoa eta ohea partekatzen zuten morroi eta otseinak ere etxekotzat jotzen ziren.
Beste horrenbeste esan liteke, era berean, egoera ekonomiko txarra –gauzak txarto egitearren egitearren nahiz mantenuaren ardura zeukana hil berri zelako– bizi zutenei buruz: laguntza ematen zitzaien. Haserreak eta eztabaidak larriagotzat jotzen ziren senitartekoen artean gertatzen zirenean: familiako beste batzuek esku hartzen ohi zuten, bitartekari legez, egoera egoera hobetzeko. Laburbilduz, etxe eta familia bateko kide izatearen sentimendua sakonagoa zen. Orain, familiaren desegituraketa gertatu da, eta familia-taldeak murritzagoak dira.
[[File:2.4_Familia_bereko_lau_belaunaldi_Ajangiz_19974 Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B) 1977.pngjpg|center|frame600px|Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B), 19971977. Fuente: Segundo Oar-Arteta, Grupos Etniker Euskalerria.]]
“Familia” hitza “ondorengo” berbaren sinonimo sinonimo ere bada, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Bikote batek lehenengo seme-alaba edukitzean, ondokoa ondokoa esaten da: ''“Han tenido familia”'' edo ''“familia izan dute”''. Hortaz, umerik gabeko bikote batek ez luke familia bat osatuko. Bide horretatik ulertu ulertu behar da XVI. mendeko Bizkaiko ondoko errefraua: ''“Eztai etxerik, ez duena aurrik”''.
Odol bereko senitartekoak etxe berean bizitzea tradiziozko familiaren ezaugarrietako bat izan da. ''Etxeko'' familia-talde horren baitan sartzen diren loturak bereziak dira. Etxeko hitza, kasurako, ''odoleko'' baino lotesleagoa da. Esandakoaren erakusgarri dira, kasurako, dolu-denboran ikusgai ziren erritualak edo lutuaren iraupena.
Antzina, senar-emazteen eginkizun eta lanak gaur egun baino mugatuago eta ezberdinduago ezberdinduago zeuden. ''Etxea'' eta etxea inguratzen zuen ''etxaldea'' ezberdintzen ziren. Bigarren horren barruan alboko eraikuntzak, tresnak, animaliakanimaliak, landak eta basoak zeuden. Aurreko guztiaguztia, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi bateanbatean, produkzioari begira egituratuta zegoen. Etxe barruko eremua elikagaien produkzio eta banatzeari, garbitzeari eta atseden hartzeari hartzeari begira antolatuta zegoen.
Tradizioz, gizonak etxetik kanpoko lanak egin izan ditu, hau da, nekazaritza, abeltzaintza, artisautza eta bestelakoak. Etxe barrua emakumearen lekua da, ''baratz'' edo ''ortua'' salbu: bertara ere ateratzen ziren, euren ardura zenez gero. Etxe barruan, aitzitik, gizonezkoak kortara “sartzen” ziren; euren arduren barruan zegoen lana zen, nahiz eta emakumeek emakumeek ere laguntzen zuten, txerriak edo oiloak bezalako animalia txikiagoekin lotutako lanetanlanetan, adibidez. Emakumezkoak ziren, era bereanberean, familiako defuntuen, ''gure aurreko''en, kultuaz arduratzen zirenak. Sepulturako nahiz eliza-kanpoko errituetako burua zen.
Nekazaritza eta abeltzaintzatik haratago, artzaintzari edo arrantzari lotutako bizimoduan, kasurako, senarrak kanpoan denbora luzea egiteak berez gizonezkoenak ziren beharrak emazteek egin behar izatea zekarren.
Emakumezkoek aurretik ezagutu gabeko autonomia eta dirua ematen dion etxetik kanpoko kanpoko lana edukitzeak lan-banaketaren eraldaketa eraldaketa ekarri du. Esparru ezberdinetako ardurak hartzen ditu: lan-mundukoak, gizarteari dagozkionak, politikoak eta abar.
Jarrera eta ohitura horiek, etxean ez ezik, kalean ere islatzen ziren. Gizonak gizonezkoekin gizonezkoekin joaten ziren tabernetara, eta emakumezkoek emakumezkoek emakumezko lagun eta auzokoekin igarotzen igarotzen zuten denbora libre apurra, berbetan edo karta-jokoan. Gutxitan ibiltzen ziren elkarrekinelkarrekin, ezkongai-aldian salbu. Hala ere, ezkondu ezkondu ostean ezkongabetasun-sasoiko ohiturak berreskuratzen zituzten. Gaur egun elkarrekin agertzen eta parte hartzen dute gizarte-ekintza gehientsuenetan.
Antzina, familia barruko hierarkia oso sakona sakona zen. Adinak banatzen zituen maila ezberdinakezberdinak. Euskaraz ''berorika'' hitz egiten zitzaien, jendeak jendeak zor zien errespetu-maila handiaren erakusgarrierakusgarri, eliza-gizonei, medikuei eta zaharrei. Euskarazko ''zu'' orokortzeak, gaztelaniazko ''tú''rekin gertatu legez, gizarte- eta adin-mailetan mailetan oinarritutako hierarkia zaharrak indarra galdu duela erakusten du.
Era berean, gurasoen seme-alabenganako autoritatea –eta aitarena, batez ere– askoz ere gogorragoa zen. Gaur egun lasaiagoa da, eta senar-emazteek seme-alabekiko eskubide eta betebeharrak partekatzen dituzte. Seme-alabekalabek, bestalde, antzina baino gazteago uzten dute etxea, ez bada ekonomikoki –zenbaitetan arazoak baitituzte–, bai etxeko eta familiako eginbeharrei dagokienez. Seme-alaben heziketanheziketan, ardura nagusia amena eta, egonez gero, etxeko bestelako emakumeena, oraindik ere. Euren inplikazioa handiagoa izan ohi da balio erlijioso eta kulturalak erakusteko orduan.
Familiaren ondasunen transmisioa lurraldeen lurraldeen araberakoa zen: ez zen gauza bera foruerregimenaren foruerregimenaren mende egotea edo zuzenbide komunaren mende egotea. Antzina, familiako ondasunak baturik mantendu eta etxea antzu bihur zezaketen minifundioak saihesteko, gurasoek hautatzen zuten euren oinordekoen artean nork hartuko zuen etxearen ardura. Are gehiago, hasieratik egiten zuten eginbehar eginbehar horren partaide. Euskaraz, etxearen eta etxeari lotutako behar guztien ardura daukan gizonezkoari ''etxagungai'' edo ''etxegai'' esaten zaio. Denborarekin, ''etxagun'' edo ''etxejaun'' bihurtzen da. Arduraduna emakumezkoa denean, ordea, ''etxekoandere'' esaten zaio. Baldintza hori ''“zu etxerako”'' formulan islatzen da. Oinordekoak Oinordekoak ondorengorik ez daukanean, odoleko senide senide hurbilenen, hau da, ''trongaleko''en ardura izaten izaten da etxeko eta familiako ondasunak bere horretan mantentzea.
Zuzenbide komunak, aitzitik, ondasunen zati handi bat seme-alaben artean berdin banatu behar zela zioen. Kasuotan, dena dela, ihesbideak bilatu ohi ziren lege-agindu hori saihestu eta lurren batasuna mantendu ahal izateko.
Aipatutako transmisio-metodoak galdu egin dira etxeko lurretan nekazaritza eta etxaldeetako etxaldeetako abeltzaintza-jarduera jaitsi edo erabat desagertzearekin batera. Lurzoruaren balioa eraikuntzari lotzen hasi da, eta ohiko bihurtu da etxeko seme-alabek etxe berriak eraikitzea etxe nagusiaren inguruko lurretan.
Laburbilduz, Barandiaranek tradiziozko familiaz egiten zuen gogoeta ekar genezake hona: tradiziozko familiaren ezaugarritzat ondo definituriko feminismoa har liteke. Horren erakusgarri dira sexu-bereizketarik gabeko oinordekotasunaren existentzia, senar-emazteek ezkontzari emaniko ondasunak ondasunak batak zein besteak kudeatu ahal izatea, bien arteko berdintasuna esparru zibilean, eta etxeko, elizako eta sepulturako erlijio-bizimoduan bizimoduan nahiz sutondoko kultura-errituetan emakumezkoak emakumezkoak nagusi izatea.{{DISPLAYTITLE: Hitzaurrea}}{{#bookTitle:Casa y familia en Vasconia Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}