127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Hona hemen bi komunikazio horietan azaldu zituen puntu nagusiak:
:1. Gure argitalpen etnografiko askotan, herri-tradizioak guganaino ekarri digun materiala baino baino ez dugu bildu. Baina gaur egun gure kultura ez da bakarrik gure herriaren prozesu historikoak historikoak orain arte izan dituen faseetako bizieren multzoa. Edozein aldetatik datozkigun eta gure galdeketak egin ohi ditugun euskal komunitateetan onartutako biziera berriek ere osatzen dute.
:2. Guk egindako azterlan eta argitalpenetako asko gertaeren deskripzio estatiko eta ia morfologiko hutsak dira. Egileek material batzuk jaso zituzten kultur multzo nahasi horretatik eta datu garbi gisa erakutsi zituzten, dagozkion espezialitateko gertaerak zehaztu eta deskriba tzen dituen naturalistaren jokaerari jarraituz. Azken gertaera horiek badute berezko nolabaiteko esangura, baina beste haiek —kultur gertaerak— behatzailearenak ez diren beste neutraltasun batzuetara bideratzen gaituzten seinaleak dira. Beraz, ez da bide zuzena gertaera horiek bakandu, sustantibatu eta manipulatzea, naturalistak bere gertaerekin laborategian egingo lukeen antzera. Kultur gertaerak beraiei dagokien gizakontestutik apartatzean eta objektibatzean beraien benetako izatetik aldendu baino ez ditugu egiten.