127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
=== Ikerketen planifikazioa ===
Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko, 1976tik lankidetzan jardun zuten Etniker taldeek 1987an erabaki zuten lan-plangintza beste era batera antolatu eta zuzendaritzarako zituzten organoak aldatu egingo zituztela. Idazkaritza teknikoa eratu zuten, eta, tokian tokiko ikerlanak koordinatzeaz gain, ikertutako gaien berri idaztearen ardura izango zuen. Idazkaritza horren egoitza nagusia Labayru Ikastegiaren Etnografia Sailean dago, Derion (Bizkaia), gai etnografikoetan etnografikoetan espezializatutako bibliotekaren laguntza duelarik egoitzan bertan.
Ikerketen planifikazioari zegokionez, aurrerantzean Etniker taldeek beren kanpo ikerketak sinkronizatu egingo zituztela ere erabaki zuten, urtero galdeketa nagusiko gai bat landuko zutelarik.