127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Ezkontzak bi atal zituen: ezkontza bera, eliz ospakizuna, eta ezteiak edo ezteguak, haren ondorengo jaia. Lehenengoak ez zuen gaur egun duen besteko garrantzirik. Elizkizuna lanegunean izan ohi zen, gonbidatu gutxirekin, lana ia eten ere egin gabe. Ezkontza egunean bertan edo handik gutxira bazkaria egiten zuten, etxeko seme edo alabaren ezkontidea etxean hartzea ospatzeko, edo etxera zetorrena andrazkoa izanez gero, etxekoandre berriari ongietorria emateko.
Ezkontzeko ez zegoen urtesasoi jakinik; bizimoduak bizimoduak berak edo lanaldiak zehazten zuen hori. Ahal zela ez ziren Garizuman ezkontzen, ezta abenduan ere, elizak ez baitzuen onartzen onartzen belaziorik ez ezkontzarik egun horietan. Nahiz eta meza eta belazioko ohikunea ezkontzarako ezinbestekoak izan ez, elizaren aholkuak kontuan izan ohi zituzten.
Ezkontza gehienbat neska eta mutil gazteen arteko kontua zen. Gazteria zen ezkongaiekin batera elizarantz abiatzen zena, musika eta suziriekin, eta alaitasun giroan. Neskaren lagunek janzten zuten eliza dotore, eta bi ezkongaien lagunek abestu egin ohi zuten, meza alaitzeko. Lekukoak ere ezkonlagunen artean aukeratzen zituzten, ezkontza-agirian beraien sinadura jarriz. Gaztaroa zen ezkontzarako sasoia.