127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Era berean, bazterrean utzi ditugu oraingoz heriotza gaitzat duen arteari buruzko zenbait alderdi ere. Agerpen desberdinok, heriotzaren inguruko pentsaera ondo ezagutzeko hain interesgarri direnak, aurreragoko beste Ian baterako utzi ditugu, herri-arteak bilduko dituenerako hain zuzen.
Hemen, amaitzera doan mende honetan Euskal Euskal Herrian bizi izan diren heriotzarekiko usadio usadio eta ohikuneak jaso ditugu. Dokumentazio historikora jo izan badugu inoiz, etnografiaren bidez ondo egiaztaturik izan ditugun zenbait gertaeraren jatorria argitzeko baino ez da izan.
Europako beste hainbat lurraldetan bezala, Euskal Herriko heriotz ohikuneak kristautasunak markatutako kulturaren barruan eman dira, eta ohikuneotako batzuek Elizak bere liturgian ezarritako arauei eta errituei atxikirik iraun dute.