Cambios

Translations:Resumen Agricultura en vasconia/2/eu

709 bytes añadidos, 07:25 12 jul 2018
Página creada con «Atlas Etnografikoak Euskal Herriko giza taldeak ditu aztergai, askotariko adierazpenetan; era berean, kultura tradizionala aintzat hartzen du, XX. mendetik XXI. mendera art...»
Atlas Etnografikoak Euskal Herriko giza taldeak ditu aztergai, askotariko adierazpenetan; era berean, kultura tradizionala aintzat hartzen du, XX. mendetik XXI. mendera arte erregistratu izan den legez, bai eta egindako eraldaketak ere. Landa-azterketa Euskal Herriko lurraldean egin da, Europako mendebaldean, Aturri ibaiaren (iparraldean) eta Ebro ibaiaren (hegoaldean) artean zabaltzen den esparruan. Batetik, Estatu espainiarrean bildutako administrazio politiko bik osatzen dute (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa), eta, bestetik, Pirinio Atlantikoetako departamendu frantsesaren zati batek. Guztira, 20 531 km2-ko azalera du, eta 3 199 042 biztanle ditu (2016ko erroldako datuak).
127 728
ediciones