Cambios

Translations:Resumen Agricultura en vasconia/5/eu

756 bytes añadidos, 07:26 12 jul 2018
Página creada con «Bestalde, kapitulu bat eskaini zaio belarrari, eta hura aprobetxatzeko dauden moduak azaltzeko; era berean, makineria berriak arlo horretan ekarri dituen aldaketak ikusteko...»
Bestalde, kapitulu bat eskaini zaio belarrari, eta hura aprobetxatzeko dauden moduak azaltzeko; era berean, makineria berriak arlo horretan ekarri dituen aldaketak ikusteko atal bat dago. Frutaarbolak ere aztergai dira lanean, bai eta horien landaketa eta zaintza, txertatzea, inaustea, bilketa eta aprobetxamendua ere. Olibondoari eta mahatsondoari bereizitako trataera bat eman diogu, Euskal Herriaren hegoaldean daukan garrantzia dela-eta. Bi kapitulutan ikertzen da haien laborantza eta olioaren eta ardoaren ekoizpena isurialde mediterraneoan, eta txakolinarena eta sagardoarena, isurialde atlantikoan. Lihoaren eta kalamuaren hazkuntza ere berariaz landu dugu kapitulu batean, iraganean etxerako autohornikuntzarekin lotutako ekoizpenak zirenez gero.
127 728
ediciones