Translations:Resumen Medicina popular en vasconia/3/eu

Ikerlan hau Euskal Herrian egin da, Aturri (iparraldean) eta Ebro (hegoaldean) ibaien artean dagoen lurraldean. Hiru administrazio politikotan dago zatituta lurraldea; estatu espainolaren aldean administrazio politiko bi ditugu (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa), eta, bestetik, Frantziako aldean, Pyrénées Atlantiques departamentuaren zati bat dago. Guztira 20.531 km2 ditu lurralde honek eta 2.900.728 biztanle bizi dira bertan (1999ko errolda Hegoalderako eta 2001ekoa Iparralderako).