Translations:Resumen Medicina popular en vasconia/9/eu

Kapitulu bat odolari eskaini zaio eta barne organoei buruzkoak honela antolatu dira: arnasketa gaixotasunak; urdail eta tripak; eta gibel, giltzurrun eta beste errai batzuk. Hezurretarako bi kapitulu erabili dira; batean, gaitz erreumatiko eta lunbagoa jorratu dira eta, bestean, haustura eta luxazioak. Lesioen atalak honela banandu dira: zauriak, hemorragiak eta arantzak erauztea; haginkada eta ziztadak, eta izozketa, intsolazio, itotze eta tximistak jotzea. Ugalketaren kapituluan, menstruazioaren arazoak, bularreko umeen gaitzak, antzutasuna eta emankortasuna eta menopausia aztertu dira. Beste bi kapitulu umeen gaixotasunei eskaini zaizkie. Lanaren amaierako bi kapituluetan, gaixotasun batzuen arrazoiei buruzko sinesmenak aztertu dira, eta begizkoa modu berezian aztertu da; bestetik, osasuna eta herri-erlijioari erreparatu zaie, osasuna zaindu eta gaixotasun jakin batzuk sendatzeko baseliza eta santutegien inguruko ohiturak aztertuz.