Translations: Introduccion Medicina popular en vasconia/18/eu

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Revisión del 10:21 1 dic 2017 de Admin (discusión | contribuciones) (Página creada con «Asmo horri eutsi nahian, eremua benetan zabala eta anitza zela kontuan izanik —bai admi­nistrazio bai kultur aldetik—, herrialdeka antolatu behar izan zen. Horretarako...»)
(dif) ← Revisión anterior | Revisión actual (dif) | Revisión siguiente → (dif)
Saltar a: navegación, buscar

Asmo horri eutsi nahian, eremua benetan zabala eta anitza zela kontuan izanik —bai admi­nistrazio bai kultur aldetik—, herrialdeka antolatu behar izan zen. Horretarako, Barandiaranen ekimenez, lehenengo eta behin Nafarroako ikerlari-taldea eratu ostean —Nafarroako Unibertsi­tatean Euskal Etnologiako katedraren jabe baitzen—, Etniker taldeak eratu ziren, ikerketa etno­grafikoari ekiteko prest zeuden lantaldeak. Talde horiek lurralde bakoitzean jadanik bazeuden beste kultur erakunde batzuei atxikita zeuden. Esate baterako, Nafarroako taldea Nafarroako Unibertsitateko Arkeologia Departamentuari atxiki zitzaion (1969), Gipuzkoakoa Donostiako Aranzadi Zientzia Elkarteari (1972), Bizkaikoa Bilboko Labayru Ikastegiko Etnografia Sailari (1973), Arabakoa Gasteizko Iradier elkarteari zegoen atxikita lehenengo eta behin (1973) eta, gaur egun, Arabako Mintegi Etnografikoari; eta Iparraldekoa —Frantziako Pirinio Atlantiarren departamentua hartzen duena— Baionako Lauburu Elkarteari (1986). Lantalde horietako tal­dekide guztiek dute prestakuntza unibertsitarioa eta denek egin dute tokian tokiko ikerlanera­ko ikastaroren bat, metodologia etnografikoaren inguruan. Talde horietako bakoitzean zenbait lankide daude, lurraldeko arduradunak koordinatuta.