Diferencia entre revisiones de «ASOCIACIONES EN TORNO A LA MUERTE/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
 
(No se muestra una edición intermedia del mismo usuario)
Línea 12: Línea 12:
 
Elkarte horiek hainbat izen jasotzen dituzte, eta hainbat ezaugarritakoak dira. Hemen aipatutakoen artean antzinakoenak XVI. mendean sortuak dira, eta “kofradiak” deritze. Eliza bati, Santutegi bati edo ermita bati lotuta daude beti, eta santu bati edo izen elizkoi bati jaiera diotenen elkarteek osatzen dituzte.
 
Badirudi denboran geroagokoak direla “ermandadeak” deritzen elkarteak, horiek ere sarritan santu baten zaindaritzapean agertzen badira ere. Ez daude beti eliza bati lotuta, eta duten ezaugarri nagusia da elkarri laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dituztela haurridetasun espiritu baten barruan.
+
Badirudi denboran geroagokoak direla ''ermandadeak'' deritzen elkarteak, horiek ere sarritan santu baten zaindaritzapean agertzen badira ere. Ez daude beti eliza bati lotuta, eta duten ezaugarri nagusia da elkarri laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dituztela haurridetasun espiritu baten barruan.
  
== Kofradia erlijiosoen ezaugarri nagusiak ==
 
== Kofradia erlijiosoen ezaugarri nagusiak ==
Línea 20: Línea 20:
 
Kofradia bateko kide izateko, sarrerako limosna bat eman behar zen, kasu batzuetan gauza-truke, eta, gero, hitzartutako diru kopurua urtero.
 
Kofradia bateko kide izateko, sarrerako limosna bat eman behar zen, kasu batzuetan gauza-truke, eta, gero, hitzartutako diru kopurua urtero.
  
Kofradia horien estatutuetan, haien gobernu batzordeak hierarkizatuta agertzen dira, ohiko terminologiaren arabera, kargu hauekin: abadea —elizakoa eta sekularra—, priorea, maiordomoa, diputatuak, kurtsoreak edo bedareak, «hermanos de cuota y de vela» (kuotako eta kandelako anaiak) eta abar.
+
Kofradia horien estatutuetan, haien gobernu batzordeak hierarkizatuta agertzen dira, ohiko terminologiaren arabera, kargu hauekin: abadea —elizakoa eta sekularra—, priorea, maiordomoa, diputatuak, kurtsoreak edo bedareak, ''hermanos de cuota y de vela'' (kuotako eta kandelako anaiak) eta abar.
  
Haien titularraren festaren ospakizunean ekintza elizkoi batzuk egiten ziren, eta beste batzuk profanoak, horien artean nabarmenena ermandadeko bazkaria.
 
Haien titularraren festaren ospakizunean ekintza elizkoi batzuk egiten ziren, eta beste batzuk profanoak, horien artean nabarmenena ermandadeko bazkaria.
Línea 30: Línea 30:
 
== Ermandadeak eta elkarri laguntzeko hileta-elkarteak ==
 
== Ermandadeak eta elkarri laguntzeko hileta-elkarteak ==
  
Euskal Herriko herri askotan elkarri laguntzeko auzo edo udal elkarteak sortu ziren. Horien artean gaur egun ere irauten dute arreta ematen dietenak familiek heriotza baten ondorioz aurre egin behar izaten dizkieten gastuei. Hainbat izen dituzte elkarte horiek; Bizkaiko herri batzuetan ''Herriko Ermandadea'' deritze.  
+
Euskal Herriko herri askotan elkarri laguntzeko auzo edo udal elkarteak sortu ziren. Horien artean gaur egun ere irauten dute arreta ematen dietenak familiek heriotza baten ondorioz aurre egin behar izaten dizkieten gastuei. Hainbat izen dituzte elkarte horiek; Bizkaiko herri batzuetan ''herriko ermandadeak'' deritze.  
  
Lezaman (B), ermandade hori bost kideko batzorde batek zuzentzen du, eta egoitza apaizaren etxeko lokal txiki batean dauka; han gordetzen dute artxiboa, han kobratzen diete elkarteko kideei eta han ematen diote arreta kontsulta bat egitera doanari.
 
Revisión actual del 13:15 12 nov 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Heriotza bat gertatzen denean, hilaren familiaren zirkuluari eragiten dio batez ere. Baina eragina gizarte esparru zabalagoetara hedatzen da, hala nola auzoa, herria, parrokia.

Gure landa-laneko inkestetan hil-hurrenari zein hilaren familiari laguntzera eta hilaren arimaren aldeko eskariak egitera bideratutako tokiko elkarte asko aurkitu dugu.

Elkarte horiek hainbat izen jasotzen dituzte, eta hainbat ezaugarritakoak dira. Hemen aipatutakoen artean antzinakoenak XVI. mendean sortuak dira, eta “kofradiak” deritze. Eliza bati, Santutegi bati edo ermita bati lotuta daude beti, eta santu bati edo izen elizkoi bati jaiera diotenen elkarteek osatzen dituzte.

Badirudi denboran geroagokoak direla ermandadeak deritzen elkarteak, horiek ere sarritan santu baten zaindaritzapean agertzen badira ere. Ez daude beti eliza bati lotuta, eta duten ezaugarri nagusia da elkarri laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dituztela haurridetasun espiritu baten barruan.

Kofradia erlijiosoen ezaugarri nagusiak

Kofradia erlijiosoak xede elizkoiak zituzten elkarteak ziren, gure herrietako erlijio eta gizarte bizitzan eragin handia izan zutenak. Haien arautegi eta estatutuetan kofradiako kide hil-hurren eta hilei buruzko hainbat klausula ezartzen dira. Agindu horiek mendeetan bete izanak eragin handia izan du hileta ohituretan, eta heriotzaren inguruko errituen sozializazioa bultzatu dute, zalantzarik gabe.

Kofradia bateko kide izateko, sarrerako limosna bat eman behar zen, kasu batzuetan gauza-truke, eta, gero, hitzartutako diru kopurua urtero.

Kofradia horien estatutuetan, haien gobernu batzordeak hierarkizatuta agertzen dira, ohiko terminologiaren arabera, kargu hauekin: abadea —elizakoa eta sekularra—, priorea, maiordomoa, diputatuak, kurtsoreak edo bedareak, hermanos de cuota y de vela (kuotako eta kandelako anaiak) eta abar.

Haien titularraren festaren ospakizunean ekintza elizkoi batzuk egiten ziren, eta beste batzuk profanoak, horien artean nabarmenena ermandadeko bazkaria.

Horietan guztietan, kuoten ordainketaz eta gurtza espezifikoez gain, kofradiako kideek hainbat betebehar zituzten hil-hurren ziren eta hildako anaiekiko: hil-hurrenari beila egin, Biatikora eta ehorzketara joan, hiletetan presente egon. Hildakoa txiroa baldin bazen, kofradia arduratzen zen hilkutxaren eta ehorzketaren gastuez; kofradia batzuen kasuan, kofradiak berak ematen zuen hila janzteko abitua. Kofradia batzuen estatutuek zehazten dute heriotzaren berri nola ema behar den ere, segizioa nola osatu behar den, zer apaindura izan behar dituen hileta tumuluak, zer apaindura hilaren aldeko eskaintzek eta eskariek, eta abar.

Ikertu dugun esparruan, Vera Cruz, Arrosario Santuaren Ama Birjinarena eta Purgatorioko Arimena izan dira kofradia erlijioso garrantzitsuenak.

Ermandadeak eta elkarri laguntzeko hileta-elkarteak

Euskal Herriko herri askotan elkarri laguntzeko auzo edo udal elkarteak sortu ziren. Horien artean gaur egun ere irauten dute arreta ematen dietenak familiek heriotza baten ondorioz aurre egin behar izaten dizkieten gastuei. Hainbat izen dituzte elkarte horiek; Bizkaiko herri batzuetan herriko ermandadeak deritze.

Lezaman (B), ermandade hori bost kideko batzorde batek zuzentzen du, eta egoitza apaizaren etxeko lokal txiki batean dauka; han gordetzen dute artxiboa, han kobratzen diete elkarteko kideei eta han ematen diote arreta kontsulta bat egitera doanari.

Heriotza bat gertatzen denean, ermandadea arduratzen da ehorztetxeari deitzeaz, hilkutxa hilaren etxera eramateaz, elizkizuna antolatzeaz, hilotza lekualdatzeaz, kanpai-jotzeez eta abarrez. Herritar guztiak ermandadeko kideak dira, eta ermandadea arduratzen da gastuez. Elizateko familia edo etxe bakoitzak hitzartutako diru kopuru baten bidez laguntzen du, urtean gertatzen diren heriotzen arabera.