Diferencia entre revisiones de «Apendice 1 Emaztia esperantxetan eta haur jaioberriaren jatekoa Nafarroa Beherako bi herritan»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Página creada con «Apéndice 1: Emaztia esperantxetan eta haur jaioberriaren jatekoa Nafarroa Beherako bi herritan ==JATSU (BN) == === Emaztia esperantxetan === Esperantxetan xinelarik, ez...»)
 
Línea 1: Línea 1:
Apéndice 1: Emaztia esperantxetan eta haur jaioberriaren jatekoa Nafarroa Beherako bi herritan
 
 
 
==JATSU (BN) ==
 
==JATSU (BN) ==
  

Revisión del 08:22 18 may 2018

JATSU (BN)

Emaztia esperantxetan

Esperantxetan xinelarik, ez zuxun kasu egiten zer jaten zen. Bertze bezala jaten xinien, emeia xiniena jaten xinien edo zenetik. Lehen jakin zaxu ez zela hautarik, hemen ez dixiu régime-arik egin: jan eta edan denetarik eta aintzina eta lanian har egin ahala.

Haurra ukan aitzin, lanian ari nintxun. Lehenian, bezperan, arbi-ateratzen izana nintxun, bigarrenian mahastian nintxun mutilaren laguntzen, mitriolatzeko punparen betatzen, gauaz haurra ukan nixin medikia jin aitzin, hura ondoetako hor zuxun eta hemen etzan zuxun.

Haurra ukan eta

Haur ukan eta, oiloa hiltzen zuxun eta jusa edaten zixun emaztiak eta gizonak jakia. Emaztia goserik atxikitzen zixien, bortz edo sei egun kasik jan gabe, bederen gauza gutirekin, sukarrik ez ukaiteko. Bermizela eta salda ukaiten zixun bainan ez jakirik.

Bularretik ari zirelarik haurrak, denetarik jan dixit. Ukan duten bezala jan dixie, ez ditxiu mantanatuz haziak haurrak, bainan hazi ditxiu zerbait gisaz.

Haurren hazteko

Haurren hazteko, bularra emaiten nixin, bizpahiru aldiz egunian. Gauaz gurekin atxiki dixiu bien artian eta kexu balin bazen ordian emaiten nixin bularra Ez zuxun ohakorik gure etxian.

Haurra ez balin bazen bularretik, behar xinien bertze zerbait eman. Funtsian, bortz edo sei hilabetetarik harat, haurrak behar zixin jan. Gu lanian ari gintxun eta esne guti baginixin. Esne eman txarrak gintuxun, beti lanian ari izan diren jendiak gitxu eta leheno lan dorpiak zitxun, ez duxu orai bezela.

Bertzenaz jatekoa beti ukan dixie salbu ura ukan dixiu falta: iturria urrun zuxun eta uraz dixiu sofritu.

Emeki-emeki behi-esnia eman dixiu urarekin. Emeki-emeki xopa emaiten zuxun, farmazian haurrer emaiteko irina erosten ginixin. Hamar bat hilabetetan, arroltze-gorringoa esnian emaiten zuxun. Urtetik harat, xingarra emaiten zuxun.

Edateko, ura emaiten zuxun bularretik ari zelarik ere, gero ur eta sukre emeki-emeki.

Presentak. Ikusgarriak

Haur ukaitean, auzoko emaztiak heldu zitxun ikusgarri batzuekin: oiloa bizirik edo sukre ta kafe ekartzen zien.

Oroitzen nuxu, auzo bat oiloa ekarririk eta laxatuta hemendik heldu zen etxerat, joan zuxun eta berriz ekarri zixien![1]

IZPURA (BN)

Emaztia esperantxetan

Esperantxetan zelarik, untsa jan behar zuxun. Usaian bezala lanian ari nintxun.

Esperantxetan nintzalarik, bestiak bezala gazirik jaten nixin.

Haur ukan eta

Haur ukan eta, behar zixien jan azkartzeko, oiloa lehenbiziko denboretan, ez baitzen oilo rik usu jaten, bestetan bakarrik. Bularra emaiten zelarik, untsa jan behar zuxun bainan behar ez zenik ez nixin jaten: esniaren edo kalte zena, gauza sobera gazia,... Ez nixin biziki xingarrik jaten.

Emaintsak erranik, nola jaterat eman behar zen ikasi dixit. Emaintsa hura, Donibane Garaziko zuxun, bazixin zerbait ofizio, ez baitzien egun guzitako lanik emaingoan, halere pagatzen zuxun jiten zelarik.

Esperantxetan zelarik, galde egiten balin bazen, emaintsa heldu zuxun, bertzenaz ez. Erraiten zixin nola behar zen haurra troxatu, nola ezarri ohian,...

Haurren hazteko

Lehenbiziko hilabetetan, bularretik hazten nintxin, lau haur ukan ditxit. Azkena bertzer baino berantago bularra eman dixit: kurri ibi lia zuxun, bainan bertze zerbait jaten zixin.

Hastian bularra emaiten nixin bederen lau edo bortz aldiz egunian, gauaz bat edo bietan.

Ene azken haurrarekin, auzoko bertze haur bat bularretik hazten nixin: bular bereko haurra erraiten zuxun. Behar zirelarik esnia edan, bere etxeko norbaitek ekartzen zixin aldi oroz.

Lehenbiziko egunetan ere, ur eta sukre emaiten zuxun. Bularretik emaiten zelarik, behi-esnia ere emaiten zuxun urarekin mozturik, ez biziki, eta sukre mikoño bat urturik.

Behi-esnia biberon-etik emaiten zuxun edo koilera ttipiarekin.

Arroltze-gorringoa behi-esnearekin nahas emaiten zuxun. Lait de poule deitzen zuxun.

Esnerik ez balin bazuten, emaetek behi-esnia urarekin mozturik emaiten zixien.

Farmazian erosten gintxin irin batzu urarekin nahasteko, ez dakixit pudrako esnerik bazenez ez bainiz behartu.

Ene denboran, farmazietan ez dakixit petits pots horietarik bazenez. Nihauk jaterat emaiten nintxin nik egin gauzak: legumak egosirik, haragia errerik,... Lursagar-karrotak egosirik eta untsa xehaturik ukaiten zixien. Zonbeit aldiz arraina emaiten nixin bainan ez ardura.

Emeki-emeki denetarik jaten hasi ditxu bainan esnia beti ukan dixie: askaiteko, afaiteko, arratsaldetan ere.

Esniarekin eta arroltzeekin, krema egiten nixin.

Hortzen atearazteko, ogi-axala emaiten zuxun murtxatzeko, bixkotxa ttipi batzu ere, boudoir horietarik.

Gatz-kotsia emaiten zuxun haurren janariari, bainan ez biziki. Urtea gabe ez zuxun haragirik emaiten.

Bularretik emaitea gelditzeko, beti ta usiago behi-esnia emaiten zuxun bainan haurrak ez zixin gogotik uzten[2].


 
  1. Lekukoa: Mme. Esponde, 1896.ean Jatsun jaioa eta bertako Bonepeltxeniara ezkondua.
  2. Lekukoa: Mme. Goity, 1891.ean Izpuran jaioa eta bertako Arrantzaliara ezkondua.