Lege-oharra

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Revisión del 14:42 26 feb 2020 de FuzzyBot (discusión | contribuciones) (Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente)
(dif) ← Revisión anterior | Revisión actual (dif) | Revisión siguiente → (dif)
Saltar a: navegación, buscar
Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Informazio orokorra

Webgune honen titularra LABAYRU FUNDAZIOA da, COLON DE LARREATEGI KALEA 14, 2. ESK., 48.001, BILBO, BIZKAIA helbidean dagoena. Gure telefonoa 94 443 76 84 da eta gure e-mail helbidea: labayru@labayru.eus.

Online kontratatuz gero, kontsumitzaile eta erabiltzaile guztiek beren kexak eta erreklamazioak aurkeztu ditzakete, edo informazioa eskatu dezakete aipatutako bitarteko horien bidez eskaintzen edo kontratatzen diren ondasun edo zerbitzuei buruz.

Honako lege-ohar hau webgune horretan biltzen diren beste webguneei, azpidomeinueei eta azpiatalei ere aplikatuko zaie, bai eta webgune horretan eskuragarri dauden edo berorren bidez ematen diren zerbitzuei ere, edota LABAYRU FUNDAZIOAK webgunean azpidoimeinu bat erabiltzeko eskubidea ematen dion beste edozeini. Azpidomeinu guztiak berariaz LABAYRU FUNDAZIOAREN jabetzakoak dira.

Webgune hau erabiltzen duzunean, ulertuko da lege-ohar honetan erabilerari buruz zehazten diren baldintzak nahiz Pribatutasun Politika irakurri, ulertu eta onartu dituzula, inolako muga eta erreserbarik gabe, eta, beraz, webgunearen erabilerak lege-oharra eta pribatutasun-politika berariaz eta bere osotasunean onesten direla adierazten du, webgune horretan sartzeko unean argitaratutako bertsioan, webgunearen zerbitzu jakin batzuetan aplikatu litezkeen baldintza edo erabilera-ezaugarrien kalterik gabe; aurrez horiek onartzea nahitaezkoa izango da zerbitzu horietara jo ahal izateko.

Lege-oharrean jasotako zehaztapen hauekin bat ez bazatoz, mesedez webgunea ez erabiltzeko eskatzen dizugu; izan ere, berriro diogu: webgunea erabiltzeak adierazten du testu honetan eta pribatutasun-politikan jasotzen diren lege-zehaztapenak onartu egiten dituzula.

LABAYRU FUNDAZIOAK eskubidea dauka, edozein unetan eta aurretik jakinarazi behar gabe, webgunean dauden zehaztapen eta baldintzak aldatzeko, eta arrazoizkoa den maiztasunaz kontsultatu dezazun gomendatzen dizugu, eduki horietan aldaketarik egiten badu ere.

Jarduera ez dago aldez aurreko administrazio-baimenen erregimen bati lotuta.

Hizkuntza

Lege-ohar hau, gure pribatutasun-politika eta webgune honetan aldian-aldian argitaratu genezakeen beste edozein erabilera-arau, politika edo prozedura itzultzen badugu, eta gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitakoaren artean desadostasunen bat sortzen bada, gaztelaniazko bertsioak edukiko du nagusitasuna.

Jakinarazpen komertzialak eta publizitate-edukiak

Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak agintzen duenari jarraituz, LABAYRU FUNDAZIOAK erabiltzaileei jakinarazten die produktuei, zerbitzuei eta jarduerei buruz informazioa bialduko diela posta elektronikoz. Gure produktuei, zerbitzuei eta jarduerei buruzko jakinarazpen elektronikorik jaso gura ez baduzu, mesedez, bialdu horixe dinoen mezu elektroniko bat labayru@labayru.eus e-mail helbidera.

Publizitatea

Webguneak publizitate-edukiak izan ditzake barruan, baita babesleak ere. Iragarleak eta babesleak dira webgunean sartzeko bialdutako materialak kasu bakoitzean aplikagarri diren legeak eta baimenak betetzen dituela ziurtatzeko ardura daukaten bakarrak. Webgunearen titularrak ez du erantzukizunik edukiko publizitate-edukiek edo babesleen edukiek eduki litzaketen akats, baieztapen oker edo irregulartasunen gainean. Publizitate-materialak edo beste materialen batek webgunearen erabiltzaileen edo bisitarien sentiberatasunari eragin liezaiokeen kalteen erantzukizunik ere ez du bere gain hartuko titularrak.

Jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak

Webgune hau osotzen duten eduki eta elementuen titularra LABAYRU FUNDAZIOA da Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren argitaratzailea den aldetik. Egilea Etniker Euskalerria elkartea da eta, beraz, berea da barruko testuen eta irudien jabetza intelektuala, eta, subsidiarioki, Labayru Fundazioari haren jabetza industriala, eta, bereziki, webguneko iturri-kode guztiak, testuak, irudiak, diseinuak, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertzialak edo ikur bereizgarriak, soinuak eta gainerako elementu grafiko zein soinudunak. Zerrendapen hori ez da zerrenda itxia, adibide modukoa baino, eta aipatutako elementu horiek behar den moduan babestuta daude, jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.

Erabiltzaileak edukiak modu arduratsuan eta zuzenean erabiltzeko betebeharra dauka, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera.

LABAYRU FUNDAZIOAK baimena ematen dio erabiltzaileari webgune honetan dagoen informazioa ikusteko, bai eta erreprodukzio pribatuak egiteko ere (deskargatzeko eta bere sistema informatikoetan biltegiratzeko bakarrik), beti ere, elementuak erabilera pertsonalerako direnean nahiz modu esklusiboan kazetaritza-helburuetarako erabiltzen direnean, baina kasu bietan materialaren integritatea errespetatzen bada eta jatorrizko iturria LABAYRU FUNDAZIOARENA den webgune hau izan dela identifikatzen bada. Berariaz debekatuta dago edozein erabilera partzial egitea, bai eta haren izaeraren kontrakoa egitea ere.

Aurreko paragrafoan berariaz adierazitako helburuetatik kanpo, debekatuta dago webgunearen edukia erabiltzea, bai eta hedatzea, aldatzea, hirugarrenei lagatzea edota erreproduzitzea, eraldatzea edo publikoki komunikatzea, edozein bide edo teknologia erabiliz horretarako. Erabilera horietako edozeinetarako, aldez aurretik LABAYRU FUNDAZIOAREN berariazko baimena beharko da, eta testu honen aurkako edozein ekintza jabetza industrial eta intelektualaren eskubideei buruzko araudia haustea izango litzateke.

Hala eta guzti ere, http://atlasetnografico.labayru.eus/ gunearen erabilera baimentzen da, osotasunean errespetatzen bada, beti ere, eta jatorrizko iturria LABAYRU FUNDAZIOA-rena den webgune hau izan dela adierazten bada. Berariaz debekatuta daude erabilera partzial guztiak, bai eta haren izaeraren kontrakoa den guztia ere. (Goiko url-a gaztelerazko testuan be aldatu behar da).

LABAYRU FUNDAZIOAk bere eskubideak defenditzeko dagozkion lege-ekintzak gauzatzeko eskubidea dauka.

Pasahitzak eta gune pribatua

Zerbitzu batzuetan sartzeko pasahitza bidaltzen zaion kasuetan, ERABILTZAILEAK bere erantzukizunpean gorde beharko du, konfidentzialtasun osoz eta sekretupe zorrotzean, eta arretaz jagon, erabili eta gorde beharko du; berariaz debekatuta dago hirugarrenei lagatzea, eta ERABILTZAILEAREN erantzukizuna izango da, eta, beraz, hari egoztekoak, bai webgunearen titularrari eta bai gainerako erabiltzaileei horren ondorioz eragin liezaizkiekeen kalteak. Pasahitza ostu, galdu edo baimenik gabe erabili ezkero edo baimen gabe haren bidez sartu ezkero, ERABILTZAILEAK berehala jakinarazi beharko dio LABAYRU FUNDAZIOARI, dagozkion neurriak hartu ditzan, eta ERABILTZAILEAREN erantzukizun dira berandu adierazteagatik LABAYRU FUNDAZIOARI edo beste ERABILTZAILEEI eragin liezaizkiekeen kalteak.

LABAYRU FUNDAZIOAK ez du bere gain hartuko inoiz datu pertsonalen inguruan sortu litezkeen gorabeheren erantzukizunik, ezarritako segurtasun-neurrien bidez igarri ezin diren sistemaren aurkako eraso edo baimendu gabeko sarbideen ondorio direnean, ez eta erregistratutako erabiltzailearen arreta faltagatik direnean ere, bere sarbide-gakoen edo datu pertsonalen zaintza eta babesari dagokienez.

Erantzukizuna

Denetarikoak

LABAYRU FUNDAZIOAK interesa dauka webgune hau eraginkortasun handienaz ibili dadin, eta sortzetik daukan helburua bete dezan; baina ez du bere gain hartuko webgunean agertu litezkeen akats tipografiko, formal edo numerikoen gaineko erantzukizunik, ez eta bertan agertzen den informazioaren zehaztasunaren gaineko erantzukizunik ere; modu berean, ez du bere gain erantzukizunik hartuko, funtzionamenduan gertatu litezkeen disfuntzino edo anomalien gainean ere.

LABAYRU FUNDAZIOAK ez du bermatzen webgunea eta zerbitzaria birus gabekoak izatea, eta ez du bere gain hartuko webgunean sartzeagatik edo sartzeko ezintasunagatik sortu litezkeen kalteen gaineko erantzukizunik.

LABAYRU FUNDAZIOAK webgune honetan agertzen diren zehaztapen eta baldintzak aldatzeko eskubidea dauka, bai eta edukiak, informazioak eta abar gehitzekoa ere. Ez du edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi behar, eta, horren ondorioz, arrazoizko maiztasunez kontsultatu daitezen gomendatzen du, aldatu diren egiaztatzeko. Erantsi litezkeen lege-oharrak eta webgunea erabiltzeko erabilera-baldintza berriak irakurri behar dituzu. Osterantzean, ez zenuke webgunea erabili behar, eta ez zenuke han sartu behar; LABAYRU FUNDAZIOAK ez dauka ezelako erantzukizunik horri dagokionean, eta webgunea bertan behera uzteko edo sarbideari amaiera emateko eskubidea dauka, bai eta ematen dituen zerbitzuak bertan behera uztekoa ere.

Estekak eta hiperestekak

Gure iritziz, zure interesekoak izan litezkeen edo gure webguneetako zerbitzuren bat emateko beharrezkoak izan litezkeen hirugarrenen beste baliabide edo webguneetarako loturak edo sarbideak eman litzakete LABAYRU FUNDAZIOAREN jabetzako webguneek, baina webgune horiek ez ditugu guk inoiz kontrolatzen.

Internet bidez interesgarriak gertatu liezazkizueken baliabideen bilaketa erraztea da esteka horien helburua.

Halere, webgune horiek ez dira LABAYRU FUNDAZIOAREN jabetzakoak; ez du haien edukien berrikusketarik egiten, eta, ondorioz, ez du horien gaineko ezelako erantzukizunik, ez leku horietan agertzen diren edota emateko eskura dauden zerbitzuen gaineko erantzukizunik, ez estekatutako webgunearen funtzionamenduaren gainekorik, ez webgune horiek egin ditzaketen datuen erabilera eta trataerarenik, ez egin ditzaketen arau-hausteen gainekorik, ez eta horien erabilera edo sarbidetik eratorri litezkeen kalteen gainekorik ere. Lotura edo esteka hori izateak ez dakar berarekin LABAYRU FUNDAZIOAREN eta eduki horien edo datuen lekuen titular diren pertsona edo erakundeen artean harremanik egotea.

Arren, webgune horiei dagozkien lege-oharrak eta, batez ere, pribatutasun-politikak irakurri ditzazun eskatzen dizugu, zure datu pertsonalak bertan sartu baino lehen, eta, zalantzarik badaukazu, leku horiekin zuzenean harremanetan jarri zaitezen gomendatzen dizugu, haien pribatutasun-politikei buruzko informazio gehiago lortzeko.

Webgune hau erabiliz gero, erabiltzaileak dokumentua arretaz irakurri duelakoan gaude, eta han agertzen diren gomendioak ulertu dituela eta kontu handiz bete dituela. Erabiltzailea ez badago ados datuen babeserako politika horrekin edo han ematen diren gomendioekin, mesedez, ez dezala gure webgunea erabili.