Cambios

CONMEMORACION DE LOS DIFUNTOS/eu

20 bytes eliminados, 11:02 12 nov 2019
sin resumen de edición
Hildakoen oroitzapena eguneroko egoeretan ere adierazten da, beti hartu izan baitira aintzat arimak eguneroko bizitzan. Etxeko otoitzetan etxeko hilen alde, purgatorioko arimen alde eta, halakorik egokituz gero, egun horretan hildakoaren alde errezatzen zen normalean.
== Azaroak 1. Domuru Santu guztien eguna. Domuru santu ==
Antzina ohikoa zen kandelak eta ogia eramatea elizaren barruko hilobira. Gero alde batera utzi ziren era horretako eskaintzak, edo, herri batzuetan, lekualdatu egin ziren, argiei zegokienez behintzat, hilerriko benetako hilobietara, eta aurrerago loreek ordezkatu zituzten. Horrenbestez, hiletaren unean eta hurrengo egunetan egindako gainerako eskaintzek izandakoaren pareko bilakaera izan dute.
Domuru Santu Eguneanegunean, goizeko meza nagusia amaitu eta gero, errespontsu orokor bat errezatzen zen. Egun horretan ez zen hildakoen mezarik egiten, baina arratsaldean hildakoen bezperak errezatzen ziren, liturgiaren aldetik hurrengo egunari erreferentzia egiten baitzioten.
Loreei dagokienez, Ariako (N) zaharrenek gogoan dute loreak hilerrira eramateko ohitura etxe gutxi batzuetan hasi zela azken gerra zibilaren garaian, frontean hildako pertsona maite baten hilobiaren gainean loreren bat uzten zenean. Keinu hori ez zen gaur egun bezain ohikoa, ohitura hori hirurogeiko hamarkadatik aurrera hasi baitzen zabaltzen, hirian bizi ziren herriko pertsonak lore sortak bidaltzen hasi zirenean.
Domuru Santuko jaiaren kasuan, zehazki, urrelilietara jo izan da batik bat. Urreliliaren loraldia data horiekin bat etortzearen ondorioz, baserrietan horretarako beren-beregi landutako landarea da; «hildakoen lorea» deritzote batzuek, hain dago azaroko lehen egun horiekin lotuta.
== Azaroak 2. Hildako fidelen Fidelen eguna edo arimen Arimen eguna ==
Jatorriz hildakoei eskainitako jaieguna da hau, baina indarra galtzen joan da pixkanaka, eta haren errituetako batzuk aurreko egunera aldatu dira. Egun honetako ekitaldietako batzuk Domuru Santu Egunean egunean hasitakoen jarraipena dira gainera.
Egun honetan, aurrekoan bezala, ohikoa izan zen ogia eta argia eskaintzea familiaren hilobian, errespontsuetarako diruaz gain. Bi egunek unitate bat osatu dutenez, Hildakoen Egunerako Hilen egunerako eskaintzek Domuru Santu Egunekoek egunekoek izandako aldaketa jada komentatuen antzekoak izan dituzte. Gauza bera esan daiteke hilerrietarako bisitei buruz, baita horietara loreak eramateko ohiturari buruz ere. Egun honetan, apaizek hilen hiru meza ematen dituzte.
== Hildakoen oroitzapenak urte osoan Hilen aldeko ospakizunak urtean zehar ==
Azaroko lehen bi egunetan ez ezik, herri batzuetan hildakoak gogoratzeko ohitura egon da beste data batzuetan ere. Aski ohikoa izan da auzoko hildakoen oroitzapeneko meza bat egitea herriko jaiaren errepikapenaren egunean. Kontuan hartu behar da, kultura tradizionalean hildakoek komunitateko kidetzat hartuak izaten jarraitzen dutela, eta, horrenbestez, oroituak direla hala etxean nola auzoan egindako ospakizunetan. Herri batzuetan, jaietako bigarren eguneko meza hori udalak ordaintzen zuen, eta haren ordezkariak mezatara joaten ziren gainera.
Hilobia belarrez garbitu eta gero, tumulua berregin egiten zen, halako moldez non lurrezko tontortxoa nabarmentzen zen; ondoren, haren gailurra zapaldu egiten zen eta ildaskak markatzen ziren norberaren gustuen arabera: sigi-sagaka, izurtuta, zirkulu-segmentuak osatuz eta abar. Ondoren, tumulua lorez edo ezpel eta ereinotz adarrez dekoratzen zen. Herri batzuetan, gurutzea edo figura geometrikoak osatuz ezarritako hartxintxar edo harri koxkor zuriz edo beltzez ere apaintzen zen.
 
{{DISPLAYTITLE: XXI. HILEN OROITZAPENA}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones