Cambios
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
:''Le jeu de l'enfant représente la source fondamentale qui jaillit des nappes souterraines les plus sacrées et d oú procédent toute culture, toute grande force créatrice.''
Kanpoan egiten zirenak eguraldi onarekin egin behar ziren, baina egurats zakarrarekin haurrek, sarri askotan nagusiekin kinkan, eleizpeak, atarteak edo beste aterpe batzuk hartzen zituzten jolastoki.
Ohizko gizartean, gainera, jokoak aroka agertu ohi izan dira. Bazen txontekin edo kukubolan aritzeko aroa, beste bat botiletako txapekin, intxaur eta gaztainekin (udazkenean) edo sakak edo tortoloxekin (udaberrian) aritzekoa. Neska zein mutiko-taldeek aroan aroko olgetetan ihar­duten iharduten zuten.
Gaur egun jokoen arokotasuna ez da hain agerikoa. Hala ere jokoen arokotasuna zelan edo halan zuzentzen duen beste gai bat ere ba­da bada tartean: komunikabideetako iragarkiak eta batez ere telebistakoak. Hauek umeek jostailu jakin batekin jolastu daitezen lor dezakete, eta behin hau zaharkiturik geldituz gero, baztertu eta indarrean dagoen besteren bat erabiltzera behartu.
=== Unibersaltasuna eta zahartasuna ===
Beste garai batzutara edota beste kultura-giro batzutara joz gero, gure herri eta hirietako neska-mutilek egin izan dituzten olgeten antz haundiko beste batzuk agertzen dira, harrigarria bada ere. Eta gure artean bertokoentzat ditugun horiek dira izan ere unibersalenak.
Txontan, kastorka edo potxoloka, txirringolan, gorgoinetan edo zibo-ziboetan kulunkatu, gorabeheretan, asto-astoka eta itsu-itsuka Europan ere aintzina-aintzinatik egin izan da. Guzti hauek eta beste asko ere Parisen 1657.ean argitara eman zen ''Les jeux et plaisirs de l'enfance ''ize­neko izeneko berrogeita hamar bat jokoren bilduman bertan azaltzen dira. Obra honek Jacques Stellaren, Frantziako erregearen pintore izan zenaren, irudi txito ederrak dakartza, eta derrigo­rrezko derrigorrezko berri-iturri dugu berau gure haur jokoen jatorrira heltzeko<ref>José J. Olañeta editoreak berak zuzentzen duen «Los jóve­nes jóvenes bibliófilos» deritzan sortan (16. alea) lan honen gaztelerazko argitarapena eman du berriki: ''Juegos y pasatiempos de la infancia. ''Palma de Mallorca, 1989. Jacques Stellaren irudietarik batzuetara joko dugu guk bilduriko joko baten edo besteren azalgarri gisa.</ref>.
Arlo honetan antzerako informazioa jaso liteke Vienako Kunsthistorisches Museumean dagoen Pieter Brueghel Zaharraren ''Haur-jokoak ''izeneko koadroaren azterketatik. Pintura honetatik jaso litekeenez, 1560.ekoa dela kontutan hartuta, Flandriako haurrek garai haretan txirringolan, izkutaketan, kaniketan, ogibideen itxurak, prozesioetara, panpinetara, dendetara, zapiare­kinzapiarekin, zankoetara, txorro-morrora, eta abar, eta abar egiten zuten. Pintore flandiarrak azaltzen dituen larogeita lau jokootatik asko eta asko oraintsura arte gurean erabili izan dituztenen antz han­dikoak handikoak dira.
On Joxemiel Barandiarangoak esan zuenez «haur olgeta askotan igarotako belaunaldien oroimena eta aintzinako siniskeren aztarrenak zaindu dira muinean...». Guzti hau argitzeko ze­ra zera azaltzen zuen: «Konzalo izeneko jokoan, Ataunen (Gipuzkoa) zabal-zabal dabilena, galtzen duenak hormaren kontra jarri behar du makurturik eta garailea eutsiz (bere bizkar gai­nean gainean jezarrita dagoena), eta sorbaldan jartzen dizkion atzamarren kopurua igartzen ez badu, bien bitartean zera esanik: ''anda, manda, zenbat beatz. ''A Coruñako ''De codín, de codín, ''eta Sevillan ''Recotín recotín, ''eta erromatarren ''Bucca, bucca quot sunt hic? ''joko berbera ditugu»<ref>José Miguel de BARANDIARAN. «Contribución al estudio paletnológico del pueblo vasco. El magismo» in OO.CC. Tomo V. Bilbao, 1974, 2. oharra, 230-231. or.</ref>.
Iraupen handiko beste joko batek Euskal Herriko toki askotan «Artzain jokua» hartzen du izena, erdaraz «Tres en raya». Ovidio olerkari latindarrak, joko berberau azaldu zuen orain bi mila bat urte bere ''Ars amandi ''obran (III, 365,366), honako lerro hauetan<ref>Cfr. Rodrigo CARO. ''Días geniales o lúdricos. ''Madrid, Espasa Calpe, 1978, 163. or.</ref>:
''Parva tabella capit ternos utrinque lapillos In qua vicisse est continuasse saos.''
:Beste taulatxo batek jokalari bien hiruna harritxo biltzen ditu / eta honetan, irabaztea norberarenak (harria) hurrenez hurren egon daitezen lortzea da.
Txintxirikaren antzeko beste joko batzuk, gure artean Infernakuluari deitzeko era, sakak edo kumak hedadura haundikoak izan dira Europatik kanpo ere<ref>F.V. GRUNFELD. ''Juegos de todo el mundo. ''Unicef. Madrid, Edilán, 1978.</ref>.
Jokoetarako erabiltzen diren formula eta kantuek sarri askotan, urteak joan eta urteak etorri, erdi-galduriko sineskera edo gertakizun edo pertsonaia ospetsuen berri ematen dute. Jokalariak hautatzeko erabiltzen zen formuletariko ba­tek batek gogora dakarkigu gaur egun sorginei egozten zaien hitz-jokoa:
''Txirristi mirristi''
:''aurrena plata''
:''olio-sopa''
:''kikili-saltsa''
:''urrun, perro, klik.''
Baina batez ere soka-saltuan edo joku erritmi­koetan erritmikoetan erabiltzen diren kantuak dira, balada edo erromantze azaleraz, lehenagoko gertakizunen berri gordetzen dutenak. Esaterako, Juan Carlos Guerrak Mondragoen 1915.ean jaso zuen joko-kanta hau:
''Errege Don Felipen''
:''zaldunak garade.''
:''Oneitxek gaztetxuok''
:''zer gura ete dabe?''<ref>Juan Carlos de GUERRA. «Fruslerías vascas. Un juego in­fantil» infantil» in ''Euskalerriaren Alde, ''V (1915), 16. or.</ref>
:Somos los caballeros / del rey Don Felipe. / Estos jovencitos / ¿qué es lo que desean?
Ohizko jokoen krisiaren arrazoian, sarritan hemengo hauek azaltzen dira: olgetako tokirik eza eta telebistak umeengan duen eragin handia. Hauek guztiz baztertu barik, krisia gure ustez beste arrazoi konplexuen ondorio ere bada.
Ohizko gizartean bizimodua eta lana bera ere etxaldearen inguruan egiten zen eta gehienez ere gizarte-gune horren ingururik hurbilenera hedatzen zen. Haurrak orduan nagusiekiko harreman jarraikoa zeukan, eta adin bateraz gero, nagusien lanak betetzen hasten zen. Harreman honetan belaunez belaun igarotzen ziren lanetako trebetasunak eta teknikak, ezagutzak, sines­keraksineskerak, sineste moralak, sinboloak eta beren esanahiak.
Eskolako eginbeharrak bigarren mailakoak zi­ren ziren eta haurrik gehienek irakurtzen ikasi, idazten eta kontuak egitearekin nahikoa zuten.
Herriko edo auzoko eskola-ume guztiak biltzen zituen eskola hura horrezaz gainera adin askotako haurren bilgune zen.
Baina nagusien gizartearen antzera ere hau­rrenean haurrenean aldaketa izugarriak izan dira. Lehenen­go Lehenengo eta behin, teknika aldeko konplexutasun handiagoa dago lanean; honekin haurraren lanerako prestakuntza baloratu egin da, egoera berri honi aurre egiteko. Eskolak garrantzi handiagoa du bere bizimoduan: eskolaldia luzatu eta gogortu egin da. Lehenegoko jolasaldi luze hura «errekreo» hutsetara murriztu da, eta aste­buruetaraasteburuetara.
Jolas-tresnak ere aldatu egin dira. Lanabasek eskuz egiten zituen gizartean artisau-teknikak sarri egiten ziren nabarmen ziren jostailuak egi­terakoanegiterakoan. Gizarte industrialak, ordea, seriean eginiko jostailuak eskeintzen ditu, osagai mekaniko edo elektrikoekin eta jaioberri den gizarte konputerizatuak haurrei jostailu automatizatuak eskeintzen dizkie gaurregun.
Laburbilduz, nagusien munduan egon diren aldaketek zuzeneko islada dute haurren munduan. Ezin ahantz liteke gainera, aldaketa ho­riek horiek ohizko joko askoren oinarrian dauden sineskera, sineste eta ohikuneen atzetik daudela; horretariko askok esanahia hutsa izango dute, batzuk galduz joango dira, baina beste batzuk iraun egingo dute eta egoera berrira moldatu.{{DISPLAYTITLE: Haur-jokoak direla eta}}{{#bookTitle:Juegos infantiles en Vasconia Haur Jolasak Euskal Herrian | Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}
9794
ediciones