Cambios

Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
:''Le jeu de l'enfant représente la source fondamentale qui jaillit des nappes souterraines les plus sacrées et d oú procédent toute culture, toute grande force créatrice.''<p style="text-align: right;"><span style="font-size:smaller;">PROBENIUS&emsp;</span></p>
Ohizko gizartean, indarra eskatzen zuten jokoak mutikoenak bakarrik ziren, baita zelan edo halako bortxa beharrezko zutenak ere: lasterketetako dendaketak, jauziak, jaurtiketak, borroken itxurak egitea, animalia txikien ehiza, eta abar. Horren parean neskek olgeta geldiak egiten zituzten batipat, imitaziozkoak eta antzezpenekoak, panpinetara eta sukaldetara esaterako; abileziazko jokoak ere, sakak edo tortoloxak, eskuz hariekin, diaboloak eta antzeko jostailuekin; jauzi erritmikoak, sokan, eta abar. Neskak izan dira batez ere jokoak kantuen laguntasunarekin egin izan dituztenak.
Hirurogeigarren hamarkadan, Lehenengo Jaunartzearen ostean, zazpi bat urtekin edo, berez berez ezartzen zen sexuen banaketa haur jokorik gehienetan. Neska batek mutikoentzako jokoetan parte hartzen zuenean ''mari-mutil ''esaten zitzaion euskaraz, eta ''chicazo, mari-chico, mari-muete ''edo ''mari-macho ''erdaraz. Mutiko batek nesken jokoak egiten bazituen, ordea, ''maritxu ''esaten zitzaion euskaraz eta ''mari-chica, mariquita ''eta antzekoak erdaraz. Gure inkestak bildu izan diren tokiren batzuetako kantuek derrigorrezko banaketa honen berri ematen dute. Obanosen (N), esaterako, eta San Román de San Millanen (A), banaketa-legea hausten zenean hauxe kantatzen zen mehatxu gisa: «Chicos con chicas, van a pecar. El Diablo se ríe, Dios va a llorar». Modu beretsuan Durangon (B) ohi zenez: «Chicos con chicas, van al infierno. La Virgen llorando y el Demonio riendo».
Joko askotan desberdintasun hauek baziren ere, horietariko batzuetan beharrezkoa zen neska-mutilak batera ihardutea. Sexuen arteko banaketa hori indarra galtzen joan da baita haur gutxiko herrietan. Zenbat eta neska-mutilak gutxiago, orduan eta derrigorrezkoago batzuk eta besteak elkarrekin olgatzea.
9794
ediciones