Cambios

sin resumen de edición
Hirurogeigarren hamarkadan, Lehenengo Jaunartzearen ostean, zazpi bat urtekin edo, berez berez ezartzen zen sexuen banaketa haur jokorik gehienetan. Neska batek mutikoentzako jokoetan parte hartzen zuenean ''mari-mutil ''esaten zitzaion euskaraz, eta ''chicazo, mari-chico, mari-muete ''edo ''mari-macho ''erdaraz. Mutiko batek nesken jokoak egiten bazituen, ordea, ''maritxu ''esaten zitzaion euskaraz eta ''mari-chica, mariquita ''eta antzekoak erdaraz. Gure inkestak bildu izan diren tokiren batzuetako kantuek derrigorrezko banaketa honen berri ematen dute. Obanosen (N), esaterako, eta San Román de San Millanen (A) , banaketa-legea hausten zenean hauxe kantatzen zen mehatxu gisa: «Chicos con chicas, van a pecar. El Diablo se ríe, Dios va a llorar». Modu beretsuan Durangon (B) ohi zenez: «Chicos con chicas, van al infierno. La Virgen llorando y el Demonio riendo».
Joko askotan desberdintasun hauek baziren ere, horietariko batzuetan beharrezkoa zen neska-mutilak batera ihardutea. Sexuen arteko ba­naketa banaketa hori indarra galtzen joan da baita haur gutxiko herrietan. Zenbat eta neska-mutilak gutxiago, orduan eta derrigorrezkoago batzuk eta besteak elkarrekin olgatzea.
Sexu-banaketak gaur egunean ere badirau jo­koetan baina orain ez da hain markatua eta ez dago ezta lehen bezalako arriskua. Egoera berri honetarako lagungarri izan dira eskola mixtoko sistemak, nesken eta mutikoen arteko harreman ohizkoago eta normalagoa ekarri dutenak. Hala ere bada joera bat neskek nesketara eta mutilek mutiletara egiteko.
127 728
ediciones