Diferencia entre revisiones de «Cuestionario Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
Línea 121: Línea 121:
 
229. Ezkontzako janaldian egiten zen ezer berezirik? Non egiten zuten janaldia? Zein zen janarien ordena? Zein ordenatan esertzen ziren gonbidatuak? Ezkonberriek bete behar zuten arau berezirik janaldian?  
 
229. Ezkontzako janaldian egiten zen ezer berezirik? Non egiten zuten janaldia? Zein zen janarien ordena? Zein ordenatan esertzen ziren gonbidatuak? Ezkonberriek bete behar zuten arau berezirik janaldian?  
  
<div style="margin-left:0cm;"></div>
+
230. Etortzen zen emakume jakinik ezkontzara gonbidatuei ezkonberrien logela erakusteko, emaztegaiak ekarritako gauzen zerrenda gonbidatuen aurrean agertzeko, e.a.?
  
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>  
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>  

Revisión del 07:59 19 feb 2019

Otros idiomas:
Español • ‎Euskera • ‎Francés

Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta José Miguel de Barandiaranek argitaratutako Landa-ikerketa etnografiko baterako gidaliburua lanetik hartu da. Gida horretan, jaiotzatik ezkontzarainoko ohikuneari buruzko galderak “Bizitzako aldaketa-ohikuneak” atalean agertzen dira, “Etxeko taldearen ohikuneak” izeneko II. kapituluan, 174–237. galderak.

II. ETXEKO TALDEAREN OHITURAK

BIZITZAKO ALDAKETA OHIKUNEAK

174. Jaiotza eta bataioa: Haurren sinesmen herrikoiaren arabera, haurrak nondik etortzen ziren? Nork bilatzen zituen?

175. Nori eta noren bidez jakinarazten zuten haurraren jaiotza? Bazegoen horretarako ohiturak onartutako arau edo usadiorik?

176. Jaio berria behearen gainean ala beste toki bereziren batean ipintzen zuten? Zergatik? Haurra nork hartu behar zuen?

177. Zeintzuk gauza egiten zizkioten jaio berriari? Tankera bereziren bat emateko burua loturaren batez estutzen zioten? Zein tankera? Sudurra luzatu edo mozteko, egiten zioten tenk bertatik?

178. Bataiatu gabe hildako haurrak, non lurperatzen zituzten? Nola?

179. Zer egiten zuten zilborrestearekin? Eta haurtzorroarekin? Bataiatu aurretik haurrari ezer txarrik gertatu ez ziezaion, zeintzuk neurri hartzen ziran?

180. Bataioa noiz eta non izaten zen?

181. Bataioan nortzuek parte hartzen zuten? Nork eramaten zuen haurra elizara?

182. Zenbat aitabitxi eta amabitxi joaten ziren zeremoniara? Nork eusten dio haurrari? Amabitxia eta aitabitxia izendatzeko, zein arauri jarraitzen zioten? Nola eskatzen zioten amabitxia edo aitabitxiari ardura hori hartzeko? Zeintzuk izen erabiltzen zituzten aitabitxia eta amabitxiari deitzeko?

182 bis. Nork hautatzen zuen haurraren izena? Bazegoen araurik izena aukeratzeko?

183. Zeintzuk jantzi eramaten zituen haurrak bataiorako? Nola janzten zuten euren burua zeremoniara zihoazenak?

184. Otorduren bat izaten zen bataioa dela eta? Non? Nortzuek parte hartzen zuten? Zer egiten zuten jateko?

185. Egiten zioten oparirik amari eta haurrari? Nortzuek egiten zizkieten opariak? Zer izaten zen oparia eta nola deitzen zitzaien opari horiei?

186. Noiz joaten zen ama elizara post partum bedeinkapena hartzera? Nola deitzen zioten egintza horri? Amak zer aurkezten zuen bertan? Ordura arte amak zer egin behar zuen eta zer ezin zuen egin?

187. Ama sendatutakoan, senide eta auzokoei egiten zieten janaldi berezirik? Nola deitzen zioten janaldi horri?

188. Aitabitxi-amabitxiek zer oparitzen zioten besoetakoari? Noiz?

189. Haurtzaroa: Jaioteguna eta izeneguna ospatzen ziren? Egiten zuten oparirik horren aitzakiaz?

190. Zein itxurakoa eta zerez egindakoa zen sehaska? Nola eragiten zioten?

191. Nola paseatzen zuten haurra?

192. Zer egiten zieten haurrei hortzetako mina kentzeko, hitz egiten edo oinez ibiltzen ikas zezaten?

193. Zer egiten zuten haurrari jausitako haginekin?

194. Zenbat urterekin hasten zen haurra eskolara joaten? Lehen Jaunartzea noiz egiten zuen? Etxean egiten zuten ospakizunik hori zela eta?

195. Hamabi urte baino lehen haurrek zeintzuk lan egiten zituzten? Zertan jolasten ziren?

196. Gaztaroa: Gaztesailik edo ezkongabeen elkarterik bazegoen? Zenbat urte zituztela sartzen ziren gazteak elkargo horietan? Zeintzuk ziren elkargo horien helburuak?

197. Zenbat urterekin hasten ziren neska-mutilak elkarrekin dantzatzen? Zeintzuk dantza egiten zituzten? Non dantzatzen zuten? Herriko plazan? Toki itxiren batean? Orain berrogeita hamar urte, zeintzuk dantza zeuden modan? Eta gaur egun? Lehen zeintzuk musika-tresna erabiltzen zituzten? Eta orain?

198. Neska-mutil ezkongabeek bazuten ezaugarririk edo jantzi berezirik? Zeintzuk?

199. Ezkongaiak, ezkontza eta ezteia: Gizon edo emakume baten baietza jasotzeko edo harremanak apurtzeko, zeintzuk baliabide hautatzen zituzten?

200. Herriko neska eta mutil gazteen izenak bilduz, egiten zen herrian urteroko jokorik bikoteak sortzeko? Noiz egiten ziren joko horiek?

201. Ezkongabetasuna. Zergatik eta zenbat sexuka (estatistikak). Neskazaharren bizimodua. Egiten zieten txantxarik mutil- zaharrei? Ezinbestekoa zen ezkondu eta mundura seme-alabak ekartzea?

202. Mutil gazteek egiten zieten neskei bisitaldirik gauez? Holakoetan, esaten zen formula berezirik edo abesti berezirik kantatzen zuten? Asteko zein egunetan izaten ziren bisita horiek?

203. Nork ematen zien hasiera harremanei? Zerk adierazten zuen bikotearen baietza? Zeintzuk ziren aitormena egiteko arauak? Hitzez, idatziz, gauzaren bat emanez?

204. Urteko zein sasoitan hasten ziren harremanik gehienak? Harreman horien balioa eta apurketa. Ugariak ziren familia bereko senideen arteko, herritarren arteko edo herri ezberdinetako neska-mutilen arteko ezkontzak?

205. Ezkontza eskatzea. Euren seme-alaben nahia kontuan hartu gabe gurasoek ezkontzak moldatzeko ohiturarik bazegoen? Edo jartzen zizkioten inolako oztoporik seme-alaben nahiari?

206. Non eta noiz elkartzen ziren ezkongaiak?

207. Nolakoak ziren ezkongaien harremanak beste ezkongabeekin? Herriko gazteek behartzen zuten kanpoko mutil ezkongaia zergaren bat ordaintzera?

208. Ezkontzako baldintzetarako parte hartzen zuten gurasoek? Non, noiz eta nola praktikatzen ziren kapitulazio horiek? Orduan aukeratzen zuten gurasoen oinordekoa?

209. Zeintzuk baldintza ezartzen zituzten pertsonei eta ondasunei buruz?

210. Kapitulazioen ostean izaten zen janaldi edo ospakizunik?

211. Nolakoa izaten zen gehienetan ezkontsaria? Irabazitako ondasunez ala etxeko ondasunez osatzen zuten? Nork ordaintzen zuen? Senarraren ala emaztearen gurasoek? Noiz eta nola egiten zuten ezkontsariaren ordainketa?

212. Ituna egin ondoren, ezkontzarik egiten ez bazen, zer ordain eskatzen zen? Itun gabeko ezkontza; eraginak.

213. Ezkongaiek bazuten ohiturarik ezkontidearen etxekoei jantziak edo beste gauzaren batzuk oparitzeko? Zer izaten zen oparia?

214. Non eta nola zabaltzen ziren ezkondeiak? Zeintzuk ohitura zeuden ezkondeiak zirela eta?

215. Nola izendatzen zituzten aitabitxi-amabitxiak? Zeintzuk ziren beraien betebeharrak?

216. Nola egiten zen ezkongaien azken agurra?

217. Nortzuk gonbidatzen zituzten ezkontzara? Nork egiten zituen gonbiteak?

218. Bazegoen ohiturarik aitabitxi-amabitxiek ezkongaiei zerbait oparitzeko? Zer opari egiten zieten senideek eta auzokoek ezkongaiei?

219. Ezkongaiak ezkontzeko zeremoniara zihoazela, laguntzen zien laguntalderen batek? Non elkartzen zen laguntaldea?

220. Nola zeuden jantzita ezkongaiak eta laguntaldekoak? Nolako apaindurak zituzten soinean? Zein ordenatan joaten ziren Iaguntaldekoak elizara? Eta zeinetan bueltatzen ziren?

221. Zeintzuk berezitasun zituen elizkizunak? Non egiten zen? Zeintzuk ziren ezkontzeko egunik egokienak?

222. Ezkongaiek agintzen zuten euren arbasoen arimen aldeko mezarik? Etxeko hilobira eramaten zuten oparirik edo argirik? Noiz egiten zuten hori?

223. Ezkontide kanpotarra ezkonduen kura eramatea. Nork laguntzen zion? Zein ordenatan zihoazen?

224. Ezteigurdirik eramateko ohiturarik bazegoen? Zer eramaten zuten bertan? Nola apaintzen zituzten gurdia, idiak edo behiak? Nork zuzentzen zuen gurdia? Nola deitzen zaio arrioari? Animaliaren batzuek ere bazeuden arrioan? Zeintzuk ziren ezkontzako opariak? Nork eramaten zituen?

225. Andregaia edo senargaia etxe berrian sartzean, egiten zen ohiturazko zerbait?

226. Etxeko abereei jakinarazten zitzaien etxeko premuaren ezkontza? Nork jakinarazten zien? Nola?

227. Andregaia saldu, harrapatu edo laguntaldeen arteko tirabirak antzezteko saiorik egiten zuten?

228. Zeintzuk opari edo abegi egiten zitzaizkien gonbidatuei? Zer mutilei eta zer neskei?

229. Ezkontzako janaldian egiten zen ezer berezirik? Non egiten zuten janaldia? Zein zen janarien ordena? Zein ordenatan esertzen ziren gonbidatuak? Ezkonberriek bete behar zuten arau berezirik janaldian?

230. Etortzen zen emakume jakinik ezkontzara gonbidatuei ezkonberrien logela erakusteko, emaztegaiak ekarritako gauzen zerrenda gonbidatuen aurrean agertzeko, e.a.?

237. Nola ikusten zituzten herritarrek bateraketa libreak? Zenbat irauten zuten? Zeintzuk ondorio eragiten zituzten? Seme-alaben egoera eta amarena.