Galdetegia

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
Otros idiomas:
Español • ‎Euskera • ‎Francés

Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta José Miguel de Barandiaranek argitaratutako Landa-ikerketa etnografiko baterako gidaliburua lanetik hartu da. Gida horretan, jaiotzatik ezkontzarainoko ohikuneari buruzko galderak “Bizitzako aldaketa-ohikuneak” atalean agertzen dira, “Etxeko taldearen ohikuneak” izeneko II. kapituluan, 174–237. galderak.

II. ETXEKO TALDEAREN OHITURAK

BIZITZAKO ALDAKETA OHIKUNEAK

174. Jaiotza eta bataioa: Haurren sinesmen herrikoiaren arabera, haurrak nondik etortzen ziren? Nork bilatzen zituen?

175. Nori eta noren bidez jakinarazten zuten haurraren jaiotza? Bazegoen horretarako ohiturak onartutako arau edo usadiorik?

176. Jaio berria behearen gainean ala beste toki bereziren batean ipintzen zuten? Zergatik? Haurra nork hartu behar zuen?

177. Zeintzuk gauza egiten zizkioten jaio berriari? Tankera bereziren bat emateko burua loturaren batez estutzen zioten? Zein tankera? Sudurra luzatu edo mozteko, egiten zioten tenk bertatik?

178. Bataiatu gabe hildako haurrak, non lurperatzen zituzten? Nola?

179. Zer egiten zuten zilborrestearekin? Eta haurtzorroarekin? Bataiatu aurretik haurrari ezer txarrik gertatu ez ziezaion, zeintzuk neurri hartzen ziran?

180. Bataioa noiz eta non izaten zen?

181. Bataioan nortzuek parte hartzen zuten? Nork eramaten zuen haurra elizara?

182. Zenbat aitabitxi eta amabitxi joaten ziren zeremoniara? Nork eusten dio haurrari? Amabitxia eta aitabitxia izendatzeko, zein arauri jarraitzen zioten? Nola eskatzen zioten amabitxia edo aitabitxiari ardura hori hartzeko? Zeintzuk izen erabiltzen zituzten aitabitxia eta amabitxiari deitzeko?

182 bis. Nork hautatzen zuen haurraren izena? Bazegoen araurik izena aukeratzeko?

183. Zeintzuk jantzi eramaten zituen haurrak bataiorako? Nola janzten zuten euren burua zeremoniara zihoazenak?

184. Otorduren bat izaten zen bataioa dela eta? Non? Nortzuek parte hartzen zuten? Zer egiten zuten jateko?

185. Egiten zioten oparirik amari eta haurrari? Nortzuek egiten zizkieten opariak? Zer izaten zen oparia eta nola deitzen zitzaien opari horiei?

186. Noiz joaten zen ama elizara post partum bedeinkapena hartzera? Nola deitzen zioten egintza horri? Amak zer aurkezten zuen bertan? Ordura arte amak zer egin behar zuen eta zer ezin zuen egin?

187. Ama sendatutakoan, senide eta auzokoei egiten zieten janaldi berezirik? Nola deitzen zioten janaldi horri?

188. Aitabitxi-amabitxiek zer oparitzen zioten besoetakoari? Noiz?

189. Haurtzaroa: Jaioteguna eta izeneguna ospatzen ziren? Egiten zuten oparirik horren aitzakiaz?

190. Zein itxurakoa eta zerez egindakoa zen sehaska? Nola eragiten zioten?

191. Nola paseatzen zuten haurra?

192. Zer egiten zieten haurrei hortzetako mina kentzeko, hitz egiten edo oinez ibiltzen ikas zezaten?

193. Zer egiten zuten haurrari jausitako haginekin?

194. Zenbat urterekin hasten zen haurra eskolara joaten? Lehen Jaunartzea noiz egiten zuen? Etxean egiten zuten ospakizunik hori zela eta?

195. Hamabi urte baino lehen haurrek zeintzuk lan egiten zituzten? Zertan jolasten ziren?

196. Gaztaroa: Gaztesailik edo ezkongabeen elkarterik bazegoen? Zenbat urte zituztela sartzen ziren gazteak elkargo horietan? Zeintzuk ziren elkargo horien helburuak?

197. Zenbat urterekin hasten ziren neska-mutilak elkarrekin dantzatzen? Zeintzuk dantza egiten zituzten? Non dantzatzen zuten? Herriko plazan? Toki itxiren batean? Orain berrogeita hamar urte, zeintzuk dantza zeuden modan? Eta gaur egun? Lehen zeintzuk musika-tresna erabiltzen zituzten? Eta orain?

198. Neska-mutil ezkongabeek bazuten ezaugarririk edo jantzi berezirik? Zeintzuk?

199. Ezkongaiak, ezkontza eta ezteia: Gizon edo emakume baten baietza jasotzeko edo harremanak apurtzeko, zeintzuk baliabide hautatzen zituzten?

237. Nola ikusten zituzten herritarrek bateraketa libreak? Zenbat irauten zuten? Zeintzuk ondorio eragiten zituzten? Seme-alaben egoera eta amarena.