Cambios

DIAS EXEQUIALES/eu

19 bytes eliminados, 13:13 12 nov 2019
sin resumen de edición
Bederatziurren horren berezko erritu bat zen apaizak ''fuesa'' zeritzonaren, familiako hilobiaren aurrean, egunero, meza bukatzean, errezatzen edo kantatzen zuen errespontsua.
Bederatziurrenaren antzinako ohiturak hirurogeiko hamarkadara arte iraun zuen oro har, baina aurreko hamarkadetan hasia zen jadanik solemnitatea galtzen, eta, kasu batzuetan, hiru egunekoa izan arte murriztu zen. Gaur egun, hiletaren ondorengo igandean egiten den meza bat baino ez da, eskuarki ''«misa misa de salida»salida'' edo «irteerako meza» ''irteerako meza'' deritzona.
== Ondrak ==
Heriotzaren lehen urtea betetzean egiten zen mezak hiletaren solemnitate eta ezaugarri berberak izaten zituen iraganean. Lanegunez egiten zen, ''Requiem'' meza batekin, eskuarki diakonizatua eta aurretik Nokturnoa kantatuta; Katafalkoa elizaren erdian ezartzen zen; familiako hilobia aktibatzen zen argiak piztuta, eta errespontsuetarako limosnak ematen ziren. Ehorzketaren egunean bezala, abagune horretan ere hilaren etxeak otordua edo mokadua ematen zien ahaideei. Urteburuaren ospakizunarekin amaitzen zen normalean hilobiko eskaintzen aldia, eta egun horretatik aurrera arindu egiten zen ahaiderik zuzenenen lutoa.
Hildakoen parrokia-liburuetan, bai eta testamentuetan ere, urteurren hori ''«misa misa de cabo de año»año'' gisa agertzen da («urteburuko meza»urteburuko meza).
Urteburuko ospakizuna hilaren familiako kideekin, ahaideekin eta adiskideekin egiten jarraitzen da gaur egun ere oro har. Inkesta egindako herri gehienetan igandean egiten da, parrokiako mezetako batean, eta apaizak aurreko igandean iragartzen du; parrokia batzuetan eskela bat jartzen dute horretarako eliz atarian.
== Meza-sariak ==
Hilaren familiarekiko elkartasun adierazpen bat haren arimaren aldeko mezak ordaintzeko diru kopuru bat ematea da. Herritarrek horri ''«sacar misas»sacar misas'' deritzote («mezak ateratzea»mezak ateratzea).
Mezetarako diru-emateak elkarrekikotasunez egiten dira, auzo bateko edo herri bateko familiak elkarrekikotasun horretan sartzen dituzten sareak sortuz.
127 728
ediciones