Cambios

EQUIPO MOBILIAR DEL HOGAR Y DE LA COCINA/eu

1 byte añadido, 22:08 6 ene 2020
sin resumen de edición
<languages></languages>
== Etxeko lanabesak Sutondoko tresneria ==
Beheko suan erabiltzen ziren tresnak antzekoak dira herri guztietan, kasu batzuetan izenak aldatzen badira ere. Horietako asko, beheko suak bezala, desagertu egin dira; salbuespenak oroitzapen edo elementu apaingarri gisa gordetakoak dira.
Herri askotan ohikoa izan da beheko suaren ondoan zurezko zizeilu bat eta kalamuzko edo zurezko jarlekua zuten aulkiak egotea. Bizkarraren altura normalean, altura handian, mahaiaren euskarriak biratzen direneko oinarriak finkatzen dira, eta mahaiari maratila batekin eusten zaio posizio bertikalean.
=== ArmairuaArmairuak, arasak eta gako-apalak ===
Inkesta egindako herrietan diote, oro har, iraganean sukaldean altzari gutxi egoten zela. Adibidez, Pipaónen (A) diote sukaldeko altzariak direla zizeilua eta ogiaren mahaia, xukadera, estalkia eta koilara-ontzia. Etxe batzuek armairu txikiak zeuzkaten buztinezko eltzeak, oliontzia, gatzontzia eta motrailua gordetzeko.
Ondoren izen desberdinez deskribatzen diren armairuak oso antzekoak ziren eta haien arteko alde bakarrak ziren apal gehiago edo gutxiago izatea, ate bat edo bi beheko partean eta gisa horretakoak. Gainera, batzuetan, sukaldean egon beharrean, han lanabes gutxi edukitzen baitzen, altzaria sukaldearen ondoko gelan edo espazioan egon zitekeen.
=== Tranpadura Hoztegia eta haren bilakaera ===
Tranpadura zurezko kutxa bat zen, etxeko leku fresko batean leiho baten ondoan kokatua edo zintzilikatua, etxearen iparraldean ahal izanez gero, sare-begi batek, metalezko sare batek edo errezelek aurretik babestua halako moldez non airearen zirkulazioa ahalbidetzen zen eta euliei zein bestelako intsektuei elikagaiak ukitzea eragozten zitzaien. Kutxa horretan esnea eta beste produktu galkor batzuk gordetzen ziren. Gela fresko bat ere tranpaduratzat jo zitekeen edo etxeko bodegan kokatuta egon.
== Sukaldeko hornidura hatuak ==
=== Horniduraren Hatuen deskribapenak ===
Ondoren zenbait herritako eta garai bat baino gehiagotako hornidurak deskribatuko dira, ikertutako gunearen adierazgarriak. Lehenik sukalde bateko hornidurako piezen berri ematen da Gipuzkoako Beasain herrian jaso diren moduan:
16. ''Erratza''. Hiru erratz mota zeuden eskobatzeko; txilar adarrezkoa zurezko kirtenarekin, ezkaratza eskobatzeko; beste bat, fina, sukalderako, ihi-sorta batez egina, ''iek'', kirtenik gabe; eta hirugarrena, logeletan erabiltzen zena, makila luze bati lotutako menda-belar adarrez eginda zegoen, eta eskobatzerakoan eguratsa desinfektatu eta usain atsegina uzten zuen.
{{DISPLAYTITLE: XI. ETXEKO SUTONDOKO ETA SUKALDEKO ALTZARIAKALTZARIEN MULTZOA}} {{#bookTitle:Etxea eta Familia Euskal Herrian|Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones