Etniker Taldeak

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Revisión del 07:58 9 sep 2019 de Admin (discusión | contribuciones) (Página creada con «1976an Etniker Taldeen lehen bilera egin zen Aralarko Santutegian; bilera hori urtero errepikatu da gaur egun arte, talde bakoitzak antolatuta txandaka eta antolatzen duena...»)
(dif) ← Revisión anterior | Revisión actual (dif) | Revisión siguiente → (dif)
Saltar a: navegación, buscar
Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa garaiz formulatzeko, ikerketa talde batzuk prestatzea eskatu zen, Etniker deritzenak, Euskal Herri osoan banatuak. Barandiaran bera arduratu zen horiek antolatzeaz lurralde guztietan, XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadako lehen urteetan.

  • Etniker-Navarra: 1969an sortu zen, On José Miguel de Barandiaranek Nafarroako Unibertsitatean zuzentzen zuen Euskal Etnologia Katedraren osagarri moduan. Inkesta egindako herrietako monografia etnografiko gisa egindako lehen ikerketak Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkarian argitaratu ziren, urte berean hasita.
  • Etniker-Gipuzkoa: 1954az geroztik Barandiaran Etnologia Mintegia zuzentzen ari zen Donostian, Aranzadi Natur Zientzietako Elkarteak babestuta. 1972an egin ziren Etniker proiekturako lan talde bat sortzeko lehen saioak. Talde hori Etniker Gipuzkoa izenez formalizatu zen Ataunen 1974an.
  • Etniker-Araba: Talde hau sortzeko lehen ahaleginak Gasteizko Sociedad Excursionista Iradier elkartean egin ziren 1971n. 1973an ikerketa talde bat osatu zen Arabako Foru Aldundiaren Kultura Kontseiluaren Etnologia Sailean. Ondoren, Etniker Araba Taldeko kideek Etnografiako Arabar Mintegia eratu, eta Ohitura aldizkaria sortu zuten; hain zuzen ere, aldizkari horretan argitaratu dituzte Arabari dagozkien ikerketen emaitzak.
  • Etniker-Bizkaia: Deustuko Unibertsitateko Euskal Kultur Mintegiak lehen ahaleginak egin ondoren, Etniker Bizkaia sortu zen Elizbarrutiaren Derioko Apaiztegiko Euskal Bibliotekan, non On José Miguel de Barandiaranek ikerketa egitasmoa azaldu zuen 1972ko maiatzean. Urte bereko uztailaren 10ean taldea eratuta geratu zen, Barandiaranek Axlor-Diman egindako sinadurarekin. 1975ean barne buletina argitaratzen hasi ziren Etniker Bizkaia izenburuarekin.

Horrenbestez, hirurogeita hamarreko hamarkadan Etnikerren ikerketa plana abian zegoen Euskal Herri penintsularreko lurralde guztietan.

Aurrerago, 1986an, Baionako Association Lauburu elkarteko kide batzuek Etniker-Iparralde Taldea eratu zuten. Elkarteko hainbat kide gai etnografikoetan lanean ari ziren ordurako, eta Atlas Etnografikoaren proiektuari atxiki zitzaizkion.

1976an Etniker Taldeen lehen bilera egin zen Aralarko Santutegian; bilera hori urtero errepikatu da gaur egun arte, talde bakoitzak antolatuta txandaka eta antolatzen duenaren lurraldean eginda.