XIV. GIBELA, GILTZURRUNA ETA BESTE ERRAI BATZUK

Esta página es una versión traducida de la página HIGADO RIÑON Y OTRAS VISCERAS. La traducción está completa al 100 %.

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Kapitulu honen gai nagusia gibeleko eta giltzurruneko oinazeak dira; haien ondoan deskribatzen dira ikterizia, besikulako gaitzak, barekoak, bai eta horien aurka erabili diren erremedio herrikoiak ere. Obra honek giza gorputza jendeak hartaz izan duen iritziaren ikuspegitik aztertzeko duen irizpide orokorrari jarraituz, bihotzeko gaitzak ere sartzen dira, bihotza ere barruko organoa delako. Azken zatian, hidropesiari eta minbiziari buruz jasotako datuak ematen dira, ez oso ugariak, gaitz horiei buruzko ezagutza, gaitz horiei aplikatutako erremedio herrikoiei buruzkoa bezala, oso urria izan delako.

Contenido de esta página

Gibeleko gaitzak, gibelekoa

Inkesta egindako herrietan, gibeleko gaitzen eragile nabarmenen artean jaso dira alkohol gehiegi edatea, elikadura txarra eta arrautza gehiegi jatea.

Ikterizia, minoria, laruena

Ikteriziaren kausak

Ohikoa da ikteriziak gaitz hepatiko batekin edo gibelaren funtzionamendu txarrarekin zerikusia duela uste izatea. Pipaónen eta Obanosen (N), besikula, edo versícula, horrela baiteritzote herritarrek glandula horri Obanosen, gaizki izateari ere egozten zaio; Mendiolan (A) esaten dute horren agerpena eritasun edo arazo hepatikoen ondorio dela, hala nola zirrosiarena edo hepatitisarena; Apodakan (A) uste da behazunarekin zerikusia duela, eta Arrasaten (G) jaso da behazuna odolean dela.

Berganzon (A) esaten zuten ikterizia sortzen dela odolak, eztarrian bilduta, hura nozitzen duena itotzen duelako, eta heriotza ere eragin dezakeela. Zornotzan (B), informatzaile batzuek diote odola garbi dutenek ez dutela gibeleko gaitzik izaten, eta Telleriarten (G), odoleko gaitza denez lehenbailehen garbitzea komeni dela.

Moredan (A), ikterizia izatea edo kutsatzea uraren baldintza txarrei egozten zaie antzinatik. Kutsadura kontaktu hidrikotik eta gorozkietatik eratortzen da. Garbitu edo lixiba zurrusta batekin desinfektatu gabeko barazki gordin kutsatuak jatetik ere bai. Gorozikan (B) uste da gaitz kutsakorra dela eta Astigarragan (G) zizareei egozten zaie.

Besikulako gaitzak, behazunekoa

Besikulako gaitzen kausak

Herri batzuetan adierazi da herritarren iritzian ez dela bereizten gaitz hepatikoen eta besikulako gaitzen artean. Inkestek islatu dute besikulako gaitzen artean ohikoena dela glandula horretan harriak edukitzea; hori kolikoetan adierazten da, eta kolikoak oso mingarriak dira. Hala egiaztatu da Mendiolan, Moredan (A); Durangon (B); Telleriarten (G); Goizuetan, Lekunberrin, Murchanten, San Martin Unxen eta Vianan (N); Obanosen (N) esaten da gaitza besikula zikin, harriekin, edukitzearen ondorio dela. Goizuetan jaso da sintoma digestio txarrak eta gonbitoak direla. Murchanten lehen ez zegoen gaitz berritzat jotzen dute.

Telleriarten esaten da besikulan harriak sortzen direla barazki gehiegi jateagatik, eta Vianan kaltegarriak direla aza, laranja, marrubia eta meloia. Mendiolan eta Moredan adierazten dute gaur egun jakina dela kontuan hartzeko faktore bat kolesterol indize altua dela, eta azken herrian adinaren garrantzia ere nabarmentzen dute; Gaubean (A) eta Orozkon (B) jaso da gantzek eragin dezaketela, eta Gaubean txokolate gehiegi jateak ere bai. Beasainen (G) besikulako gaitz arruntak hotzari egozten zizkioten. Oñatin (G) uste zen besikulako gaitzak ohikoagoak zirela emakumeen artean.

Giltzurruneko gaitzak, giltzurrunetakoa

Gaitzak eta izenak

Oro har, gaitzik ohikoenak giltzurruneko kolikoa, zistitisa, prostataren hantura eta edadetuen txizari ezin eustea direla jaso da. Horiekin batera aipatzen dira gernuan azukrea edukitzea (Agurain-A, Berastegi-G), odola gernuan (pixagorri Donibane Lohizunen-L), txiza urri egitea eta albumina.

Gaitz oso zabaldua da gernuko infekzioa, zistitis deritzona, ezaugarritzat sarri txizagaletzea eta txiza egiteko zailtasunak izatea dituena, beste sintoma batzuekin batera, hala nola azkureak eta gernu uherra, odolarekin nahastua batzuetan (Mendiola-A); sabelean molestiak eta minak ere eragiten ditu (Karrantza-B).

Giltzurruneko kolikoak dira gernuan behazun-harriak, kalkuluak eta are odola ere erauzteko kausa. Saihetseko minak giltzurrunean harriak edukitzearekin edo giltzurrunaren funtzionamendu txarrarekin lotu izan dira (Muskiz-B; Astigarraga, Elgoibar, Hondarribia-G; Arraioz, Murchante-N), baita gibeleko gaitzarekin (Muskiz), besikulakoarekin (Bidegoian-G) eta glandulekin lotutako gaitzen batekin ere (Ametzaga Zuia-A).

Bihotzeko gaitzak, bihotzekoa

Antzina, bihotzeko gaitzei buruz ezer gutxi ezagutzen zen herri medikuntzan, bai eta erremedioei buruz ere, horrenbestez. Batzuetan, bihotzekoa izan eta gero esaten zen pertsona bati buruz bihotzeko gaitza zeukala (Lekunberri-N), edo ez zen jakiten zeren ondorio ziren neke batzuk, azkenean arazo kardiakoen ondorio zirenak (Moreda-A).

Minbizia

Inkesta egindako herrietan bat dator datu hau: berrogeiko edo berrogeita hamarreko hamarkadara arte herritarren artean ez zen ezaguna minbizia gaitz moduan, eta hari buruz ia ezer ez zekiten, nahiz eta ordurako hura pairatzen zen. Informatzaile batzuek diote kausa jakinik gabeko heriotza batzuk seguru asko minbiziaren ondorio izan zitezkeela. Herri batzuetan diote etsipena hartutako gaixoek edo beren prozesua aurreratuta ikusten dutenek baino ez dutela jotzen herri medikuntzako erremedioetara edo petrikiloengana, minbiziari aurre egiteko.