127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
A l'annonce de la mort, le premier voisin porte la croix à la maison du mort. Comment définit-on le premier voisin?
Le curé remet la croix au premier voisin. Les témoins disent que ce n'est pas ''andere serora ''qui la remettait; il y a eu une benoîte jusqu'en 1960.
Andere serorak, eliza garbitzen zien eta hil-zeinia joiten. Beste zeiniak ere harek joitien zitien.
== Hil-zeiniak — Zeinu «dang» bat noiztenka (toutes les dix secondes). Gizon batendako edo emazte batendako zeinu mota bera zen. Orai ere hola da. ==
Lanpioa horien egiteko baso batean ezartzen zen ura eta oligoa eta, gainetik, erosten zen zerbait: huni su emaiten zen eta bizirik egoiten. Luzaz argitzeko oligoa emendatzen zen. Lanpioekin baziren ere tortxak.
Kutxa, ahokiaren parian, erdiko lerroan.
== Ezkuak ==
Bi mota baziren erronda ta karrea:
Elizan, enterramendua aintzin, ezko guztiak bildiak ziren. Familia bakotxak ekartzen zuen bere ezkoa eta doludunen aintzinean uzten meza denboran, emazteen aintzinean.
Aurten ezkuak erosten ziren. Bakotxak berea ezagutzeko marku bat edo etxearen izena ezartzen zen bakunian. Erran behar da, lehenbiziko auzoak dolian den etxearen ezkoa, elizarat heltzen diela enterrarnendua aintzin.
== Ezkuen piztea ==
Ahokiko emazteak eta auzoko emazte batzu hiru egunez goizeko mezan ibiltzen ziren eta ondoko igandean ere. Meza denboran, ezkua pizten zuten beren jarlekutan. Ondoko igandearen mezatik landa, ezkua etxerat biltzen zen eta berriz ekartzen ta pizten, hilarentzat, urtian erranak ziren mezendako.
== Elizarat heltzeko enterramendu egunean ==
Aintzinean, kurutzia, lehenbiziko auzoaren eskuetan. Apeza betterrekin, kutxa, lau auzuen eskuetan. Familia: dolodunak, lehen gizonak (orai ere) eta gero emazteak, hor lehenbiziko auzoa gidari (orai ere).
Apeza, etxe guzietan ibiltzen zen gorputzaren al- txatzeko betterrarekin, urrun balin bazen ere.
«Elizabidia» entzun dut bainan ez nuzu oroit. Enterramendu meza beti goizarekin zen.
Enterramendu meza beti goizarekin zen. == Enterramendutik landa ==
Etxerat itzultzen zen lerroan. Etxearen aintzinean, hor egona ziren auzoko emazteek su bat piztua zuten dolua etorri aintzin.
Hilaren beztitzea: auzoek egiten zuten, ez zen jende bat etxetan ibiltzen zena horrendako.
Mutil '''bat '''hiltzen zelarik, ez balin bazien familiarik, bere nagusiaren etxe ondoko hobian ezarria zen.
Gorputz altxatzia hilaren ganbaran egiten zen. Hogoi ta hamar urte huntan, beherian edo ezkaratzian egiten da. Erran behar da ez zela aisa gero jaustia denen aintzinean. Hilobia egiten zen mihisi eder batzuekin (Amikuzen ere egiten zen, Martxutan).
Bere arropa ederrenarekin beztitia zen hila, boneta eta zapetak gainean.
== Doluko arropa ==
Bertze auzoek, doluko mantalina ekartzen zuten.
Bertze igandetan eta astelehenetan ere, mezarat joaiteko kaputxina ezartzen zen: buria hartzen zien. Burian oihala biltzen zen: arrosa bezala eta gibelerat joaiten zen.
== Diru ofrenda ==
Erraiten da ere «meza ofrenda».
Mezarik emaiten ez duten jendeek emaiten dute mezasaria.
Biltzen da meza denboran (meza erdian), enterramendu egunian eta ondoko igandean. Enterramendu egunian, mezarik emaiten ez duten herritarrek beren {| style="border-spacing:0;margin:auto;width:10.067cm;"|- style="border:none;padding-top:0cm;padding-bottom:0cm;padding-left:5.054cm;padding-right:4.974cm;"|| ENCUESTAS ETNOGRAFICAS DE GAMPO |-|}meza saria eskaintzen dute: hogoi sos zen. Ondoko igandian, bi herritarik heldu ziren jendeak ofrendaren emaiterat (Donoztiri eta Donamartiri).
Oroit naiz entzunik hori eman zien gizon bati: bere bizia hasi berria zien (esposatu, etxe ttipi bat erosi eta berritzen hasia) eta norbait ezagun auzoko herrian, Donamartirin, hil. Ofrenda emaiterat joan behar zien ondoko igandean eta hogoi soseko hura falta, auzoan baitzien emazte xahar bat, ahal zien bezala bizi zena, hak prestatu zakon hogoi sosekoa ofrendaren emaiteko ondoko igandean, auzo herrirat.
Hila deitzen duten gauza batzutaz: diela hiruetan hogoi bat urte, katiximan erretorak erraiten zaukun bazirela holako batzu bainan ez zela sinesterik behar ukan:
Etxeetan, hil bat bazelarik, leihoak zerratzen ziren eta orai ere. Erloien: zeinia gelditzen zen ere bainan tenoria emaiten zien.
Maixturuak hilaren izariak hartzen zitien eta kutxa egiten. Gero, kutxan izartzen zien.
Sorhouet jaun eta anderea. Donoztirin. (Sorhouet anderea, Martxutarra da). ''Peio Goityk eginiko txostena ''
<p style="text-align: right;">''??Peio Goityk eginiko txostena''</p>
{{#bookTitle:Ritos Funerarios en Vasconia | Ritos_funerarios_en_vasconia}}